Top-ten
Azpeitia argazkitan | Estitxu Elduaien |
2007/03/12
15:15
1. Elegante-eleganteak.
2. San inazioren atzetik prozesioan, agintari ponpoxo-ponpoxoak lehen ilaran direla. Ibarretxe aurre-aurrean.
3. Soka muturra.
4. Aixkolaria, jo ta fuego. Izarraitzen
5. Antzezlan bat.
6. Elegune elkartea
7. Martxielenen (orain Corrugados Azpeitia Alfonso Gallardo) lantegia.
8. Obispoa Loiolan
9. San Inazioak
10. Harri jasotzaileak, zezen-plazan.
Hau da gure top-ten-a. Egunkari bateko argazki artxiboan "Azpeitia" jarri, eta gehien errepikatzen diren argazkien zerrenda. Eta ondo ondo begiratzen jarrita, azpeitiarron inguruan dauden topiko gehienak betetzen direla konturatu naiz: elegante-harroak; elizkoiak, sokamuturra-zezenzaleak, herrikirolazaleak, enpresarioak... Zerrenda hortan falta bakarra somatu dut: rally edo kotxeena, bestela, gugatik esaten diren gauza gehienak danba, hortxe agertu dira. Kasualitatea, hala hori da ematen dugun irudia=
|
1. hodei - 2007-03-12 | 17:01
je je je Ni ez naiz azpeitiarra, baina top ten horrek bete-betean asmatzen du zuen deskribapenarekin. Zuen inguruan esaten diren topikoetatik ihes egin nahiean ibiltzen zarete askotan, baina zaila daukazue bai! Hala ere dena esan behar, harroputz xamarrak baina jende jatorra zarete.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|