Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Batido txokolate

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Batido txokolate

    Frontoia, berdintasuna | Estitxu Elduaien |  2006/12/13  22:03

    Galarretan, lehengo astean:

    Joan dira Azpeitiko bost neska, ezagutze aldera, Galarretara, erremonteko partidak ikustera. Sartu dira, eta denak eurei begira. Emakume koadrilla bat Galarretan? Hauek ze egiten dute hemen? Gizon batzuk begirazun txar xamarrak ere bai. Hasi da partidua, eta, norbait animatu behar eta erremontista azpeitiarrari animoak emanez neska hauek. "Beinga motell! Animo!".

    Eta aurreko iladako gizonak burua jiratu eta halako begirazun bat: "atxo hauek ba al dakibe nun dauden ala?".

    Taberna joan eta: "Gin Tonik bat, batido txokolate huts bat, eta beste bat, Baylesarekin". Kamareroak: "Esto.. eske ez ditut bi batido txokolate. Eske holakorik ez du hemen inork eskatzen. Tartean behin, oso tartean behin, etortzen diren umeren batzuk edo. Eske emakumeak hemen ikusten ohitu gabe gaude". Komuna non dagoen galdetu eta. "Emakumeena itxita egongo da. Ez dugu ohiturarik eta..."

    Holaxe joan zen arratsaldea. Ni enitzen han, baina han izandakok kontatu zidaten. "Animali raro moduen beitze ziguen!".

    Berdintasuna non ote dago... Neskak, gehiago joaten hasi behar dugu. Ze letxes, erosi ditzatela batido txokolate gehiago eta iriki ditzatela komunak. Ah, eta hor aurrean begirazun okerrarekin begiratzen duen horri, bulla gehiago hurrengoan.

     

     

    1.  patxitrapero - 2006-12-14 | 02:47
    nahikoa parre egin det.

    2.  Olano - 2006-12-14 | 13:16
    A ze neska kuadrilla!!! Ba, segi dezatela frontoietara joaten, ea hara ere iristen den berdintasuna, ezta erraza izango baino.
    Baina ze lagun dituzun zuk ezta Estitxu? Suhiltzaile bokaziokoak aurrekoan, frontoian oraingoan... Zuk segi istorioak kontatzen, guk parre egingo dugu berrize!!!

    3.  Bego - 2006-12-14 | 19:55
    Esti, falta zitzaiguna, oin ezingo ote dugu ba frontoira ere joan?, erremontean aditua izateko gizonezkoa izan behar da?, eta emakumeentzako komuna itxita egotea, oso kuriosoa, geuk bakarrik usatzen dugula ikusita…

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak