Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Kalean egotea debekatuta

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Kalean egotea debekatuta

    Debekuak, Azpeitiko kaleak, | Estitxu Elduaien |  2006/11/22  21:39

    Orientazioa seko eskasa duen horietako naiz. Ezkerra eta eskubia bereizten ez dakien horietakoa. Toki batera iristeko, gutxienez, rotonda berean bi buelta eman behar izaten dituztenetakoa, norabait joateko mapa bat eskuan eduki arren aurrenekoan inoiz aurkitzen ez duenetarikoa.

    Baina inoiz ez zitzaidan gertatu lehengo astean pasatutakoa. Azpeitin galdu egin nintzen! Bai, Santutxotik beherako eskaileren bila hasi eta beste batzuk topatu nituen aurrena. Haiek ordea, ez ziren nik behar nituenak. Eta jo beste aldera. Azkenean topatu nituen, eta gero ezin aurkitu Gure Ametsa soziedadea. Batzokian tinbrea jo nuen eta ez zidaten iriki. Eta kale hartan han ibili nitzen aurrera eta atzera, kartel bat ikusi nuen arte: “Alkatetzaren aginduz, debekatuta dago hemen egotea”. Plaka zuri batean. Beldurtu egin nintzen. Eta gasa bestelako kontu arriskutsuen biltegiren bat edo ote zegoen pentsatzen hasi nintzen. Baina ez nuen ezer topatu, eta kartel hori hor zergatik ote zegoen pentsatuz sartu nintzen azkenean soziedadera (azkenean bertan zeudenei deitu behar izan nien aurkitzeko!).

    Urteak omen dira kartel hori hor dagoela. Kale horretan jende asko batzen zelako jarri omen zuten debekua, gazte asko batu eta eskandalo handia sortzen zelako, eta ez pertsonarentzat, fisikoki, hor egotea arriskutsua zelako (inuzentea ni!). Hala kontatu didate. Eta neu ere, gaztetxoagoa nintzela, hara “gaixtokeita” jundakoa naizela akordatu naiz.

    Badakit etxepean eskandaloa egotea ez dela batere atsegina, eta hori ekiditeko neurriak hartzea ere ez zait gaizki iruditzen. Baina kartel horrek halako inpresio gogor bat egin zidan. “Toke de queda” itxura hartu nion. Kalean egotea debekatuta egoteak diktadurak ekartzen dizkit gogora, edo gisa horretako garai ilunak. Agian horregatik, kartel horrek halako inpresio txar bat egin zidan. Edo ez dakit, agian galduta nenbilelako izango zeb, eta ilunpean noraezean nenbilelako. Baina ez zitzaidan batere gustatu.

     

     

    1.  iraitz - 2006-11-23 | 12:51
    ze ·gaixtokoitan" esti? umetan eiten dianak o ez hain umetan eiten dian hoyek? je je je

    2.  Miren - 2006-11-24 | 12:07
    Kaixo Esti:

    Egia da kartel hori ez ohikoa dela (nik ez dut beste inon horrelakorik ikusi!). Neuri ere gogorra egin zitzaidan..."alkatearen aginduz"!

    Baina debeku hori ez zen eskandaloagatik bakarrik ipini. Atzekalde hortan beti ibili izan da jendea, 15-17 urte bitartekoa, ezkutuko lehen zigarroen erretokia izan da betidanik. Bizilagunek hori "onartuta" zutela esan behar, ze erremedio! Orain dela urte batzuk ordea, kuadrila batek astebururo sua pizteko joera hartu zuen eta eskandaloa arrisku bihurtu zen, hortik pasatzen den hodieria dela eta. Etxepeko jendea orduan hasi zen serio jarri eta benetan kexatzen, horren ondorio jarri zuten kartel hori.

    Hauxe da argitu nahi nuena, eskandaloa baino arrazoi serioagorik badela alegia. Hala eta guztiz ez nator bat kartelaren tonuarekin, beste era batera debekatu zitekeela iruditzen zait.


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak