Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Urrustildik

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Urrustildik

    Berziklatzea | Estitxu Elduaien |  2006/10/17  15:24

    Lehengoan, lagun batek:

    – Hi, Esti, batek esan tzien galdetzeko ia blogien oiņdik segitzenan.

    - Bai, neska hor ibiltze naun. Azkenaldiyen makal xamar baņo bai, segitzeņat.

    - Ba hurrena, gairik gabe eo baldin bahao, zea, beak badaukela gai bat.

    - Zer din ba?

    - A ver, esateiņ, ia galdetzeko zeba, Azpeiti osuen reziklatzeko pote doble hoyek etxetan banau dituen ta Urrustillen batez.

    - Hara, hala al den?

    - Bai, gure etxea behintzet ezten allau.

    - Jesuss, ta geo hor ibilikoitun errausketa plantien eztabaide ertetzeun bakoitzien "gizartie berziklatzeko kontzientziau ber da" esanez.

    - Bai neska. Ba hori, al denanien idazteko.

    - Halaxe eiņgoņat ba.

     

     

    1.  txokola - 2006-10-17 | 19:12
    Ba pote famoso hoiek ez det uste danai alleu dienik, igual pardido batekuei bakarrik alleu zaizkiobe?

    2.  ingurumenteknikaria - 2006-10-18 | 13:59
    Ontzi arinen birziklaketa sustatzeko asmoz, etxeetarako edukiontzi berezien banaketarekin 2004an hasi ginen esperientzia pilotu gisa. Orduan 550 edukiontzi banatu ziren Juan XXIII, Iberotarren Plaza, Julian Elorza, Damaso Azkue, Madalena eta Soreasuko etxe guztietara.
    II.fasea 2005ean burutu zen 1250 edukiontzi Euskal Herria eta Sanjuandegi osoan zehar, Arria auzunean eta Loiolan banatu zirelarik.
    Aurten III. fasea burutu zen, ekainean hain zuzen 1500 edukiontzi banatuz, Loiolako Inazio Hiribidea, Iņaki Azpiazu, Arana, Arana Goikoa, Etxe Alai, Santutxo, Buztinzuriko Errebala, Olatzko Amaren Plaza, Jose de Artetxe, Pablo VI eta Ildefonzo Gurrutxaga kaleetan.
    Huurengo urterako aurreikusita dago edukiontzien banaketarekin bukatzea beste 1750 edukiontzi banatuz, horrela lortuko da Azpeitiko etxe guztietan edukiontzi bereziak izatea.

    3.  Poldo - 2006-10-18 | 15:19
    Asko birziklatzea baino eragingarriagoa da zaborrik ez sortzea, eta hor ez dut ahalegin berezirik ikusten ez jende aldetik, ez erakundeen aldetik ere.

    Noiz hasiko gara zabor gutxiago sortzeko ekintza eragingarriak aurrera eramaten?

    Bide batez, errausketaren kokagunea erabakitzen ari dira politikariek, herritarrek zer esanik ez al dugu horretan? Zestoako erreferemdumak ezertarako balio izan al du?

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak