Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Kostatako kosta

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Kostatako kosta

    Urola | Estitxu Elduaien |  2006/09/14  12:08

    "Joe, azpeitiarrai trainerue bakarrik falta zaizue! Herri guztia hemen zabiltzate!". Hala esan zidan ezagun batek igandean, Donostian, Kontxako banderaren ondorengo parrandan topo egin genuenean. Arrazoi zuela erantzun nion, baina beno, aurten gertuko asko zela arraunean eta aitzakia ederra topatu genuela parrandazaleok berriro ere kapitalea juteko.

    "Ah, klaro, eske orain zuek Urola-KOSTA zarete ta Zarautz, Zumai eta Orio ere zuentzat, ez?". Parrez jardun genuen, katxondeoan. Baina HITZA sortu zenean izandako zalantza berriro ekarri zidan burura. Urola Kosta al da Azpeiti? Nik, ikastola garaian bestela ikusi nuen: Zumarraga inguru hori Urola Garaia, Azpeiti buelta, Urola erdia, eta Zumaia eta hortik aurrera Urola Kosta. Baina aspaldiko kontuak dira eta agian gauzak aldatu egingo ziren... Halare, aitortu beharra daukat, oraindik ere Urola-KOSTA garela sinestea kostatu egiten zait. Izan ere, kosta kosta... guk ez daukagu kostarik! Baina beno, ezagun horrek igandean esan zidan bezala, "igual denbora kontua izango da, ze zuek, azpeitiarrak zareten txuloekin kapazak zarete kosta konkistatzeko".

     

     

    1.  Azpeitiko plaiye - 2006-09-14 | 15:53
    Zeatik eztedeu plai artifizial 1 iten herriyen? ala kostie okiko deu!! earra izengo zan!

    aber udaletxie lanin jartzean proiektu hontan ta hurrengo udan Azpeitin playe!! ji ji

    2.  urola erdia existitzen da! - 2006-09-14 | 16:21
    Nork esan du ba urola erdia existitzen ez denik? Gauzak ez dira aldatu Esti, zure eskola garaitik. Bestela, begiratu, Noticias de Gipuzkoa egunkarian hamar orrialde daude Gipuzkoako eskualdeei eskainita ta hoietako bat Urola Erdia da (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal eta Errezil).
    Urola erdia bizirik! je je je

    Urola-kosta HITZAk herri gehiago egunkari bakar batean biltzeko egin zuen "asmakizun" bat dela iruitzen zait. Eta ez dut ezer horren kontra eee! ideia ona da, baldintzek behartuta, beti ere...

    3.  Urola erditik - 2006-09-14 | 16:57
    Kostaik euki gabe re traineru ekipue ein laikeu. 2007ko Kontxako banderie Azpeitira!
    Parranda latza Donostikue eh!

    4.  tolosatik - 2006-09-14 | 17:01
    noski, tolosan arraunean betidanik ein due oria ibaian eta talde onak omen daude

    5.  3.ai - 2006-09-14 | 17:17
    hori hori, sortu ekipue ta hurrengo urteko banderie etxea jajaja entrenatzeko ze nuarbeko pantanuen atzea ta aurrea? aizu etzan gaixki eongo e...

    aupa julaien hemen al haiz

    6.  HEMENDIK PASATZEN ZAN BAT - 2006-09-14 | 19:12
    Kostie eztakit konkistako deun baiño jaiyen Ñoñostin Azpeitiar asko baldin bazabillen ze esanik Zarautzen zapatuen.Azpeitiarrak inguruko festa danak konkistatzen ibiltze geala emateu.Ez al da iñorre etxie zaitzen gelditzen eo ze. Eta pantanuen ibili behar deula aurrea ta atzea, itsasuen ze eite debe ba aurrea ta atzea ibili.

    7.  ez - 2006-09-15 | 10:47
    ibili beti aurreaka iteye ta beayek beti atzie emanda,
    tarteka bueltie ematebe baino...

    8.  Eingoaldeu taldie eo! - 2006-09-15 | 11:22
    Ta trainerai ze izen jarriko genioke?
    "AZPEITI-ENEA"ze iruitzen?j,j,j,j,j"!!!!

    9.  Bueno - 2006-09-15 | 14:21
    Trainera ekipuenak euki dun azeptaziyue ikusita Kortai hotsein berko diyou, paruen geatzea ta, harek montaukoigu Azpeitin, pantanuen eo dana dalakuen kriston ekipue!!! Aurreaka ta atzeaka ibiltzeana...
    Halare guk parranda eiteko ezteu aitzikik ber, urrungo urtien e banderie ateatzeunak ateatzeula han izengo gea Azpeiti osue!

    10.  XAXAXABI - 2006-09-15 | 16:37
    Axpeitin dagoena da patroi gehiegi ta arraunlari gutxi beti bullaka IEEEEE, IEEEEE, IEEEEEE...


    11.  kosta ta erdia - 2006-09-15 | 19:27
    Urola kosta ta urola erdian asunto hortan esan, Gipuzkue "komarka" edo holako zeozertan banauta daola eta horietako bat Urola kosta dala, ta horren barruen sartzen dala Urola erdia ere. Gainera Urola kosta "komarka" horren barruen Azpeitiye da epaitegiye ta abar dauzkena.
    Bestalde, gero beste zatiketa batzuk daude. Adibidez zabortegiyen mankomunidadien arabera Urola kosta ta Urola erdia separauta daude, ta nik dakitenez Aizarnazabal kasu hortan Urola kostako mankomunidadien sartzen da

    12.  alex - 2006-09-17 | 22:22
    Traineruek entrenatzekore toki aproposa Nuarbeko pantanue¡¡¡ Sokatira ekipue jarriko diau remotan, zeoze ingo ziabean¡¡¡

    13.  alex - 2006-09-17 | 22:23
    Traineruek entrenatzekore toki aproposa Nuarbeko pantanue¡¡¡ Sokatira ekipue jarriko diau remotan, zeoze ingo ziabean¡¡¡

    14.  alex - 2006-09-17 | 22:23
    Traineruek entrenatzekore toki aproposa Nuarbeko pantanue¡¡¡ Sokatira ekipue jarriko diau remotan, zeoze ingo ziabean¡¡¡

    15.  ion - 2006-09-18 | 13:32
    etxien entzunda nao nuarbetarrak jardundakuk diela arraunin pantanun pasaitarran( ez nago ziur) kontra !!!


    16.  alex - 2006-09-18 | 22:39
    Zumaiko traineruen garairik onenien bazin traineru hartan pare bat urrestiladar, memoriyek fallatze ez bait behientzet bat Tuli zan, hoin zereno bezela ibiltzeana.

    17.  Filologotxo - 2006-09-21 | 21:09
    Nik bi Urola bereizten ditut: Urola-Zauan eta Urola-Zitxion. Muga Lasao alde horretan egongo da gutxi gorabehera. Urola-Zauan Urretxu-Zumarragatik Lasaoraino. Era Urola-Zitxion Lasaotik Zumaiaraino (edo Zarautzaino; zergatikez Orioraino?), Aizarnazabal barne.

    Nik ezagutu nuen aizarnazabal batek barre egiten zuen "zauan" aditzen zuen bakoitzean. Eta Riojanon, berriz, "zitxion" esan eta "salchichón" entenditu omen zuen behin kamareroak, hiri-kondairak dioenez.



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak