Argi ibili begiye
Karteristak, lapurrak | Estitxu Elduaien |
2006/07/24
15:04
Beheko solairutik bigarrenera igotzeko eskaileren deskansilloan. Hantxe egoten zen kartela, berdura plazan, ni umea nintzen garaian. "Kontuz, karteristak". Ez dakit zehazki hori esaten zuen, baina "karterista" hitza jartzen zuela bai, hori seguru, hitz horrek nigan sekulako "inpaktoa" egin zuela akordatzen bainaiz. "karterista, karterista, karterista...". Ez dakit, -ista bukaera hori beste zerbaitekin lotzen nuen edo zer, baina berdura plazan ez dakit ze tipotako pertsonak imaginatzen nituen. Amak lapurrak zirela azaldu zidanean areagotu egin zen nire "karteristaren" mitoa. Gogoratzen naiz gure ama-eta erosketak egiten ibiltzen zirenean ni "karterista" haiek non agertuko ibiltzen nintzela.
Baina bakar bat ere ez nuen ikusi, eta urteekin termino hori bera ere ahaztu egin zitzaidan. Duela hiru bat urte arte. Saninaziyotan, Eperraneko komunera sartu, eta papela hartzen ari nintzela kartera piloa erori zen lurrera. Lagun bat eta biok aho zabalik geratu ginen. "Ostia, hauek ze? Eta konturatu ginen "hustutako" karterak zirela. Ixpixiora eraman genituen. Handik bi egunera gure koadrilako biri ere kartera ostu zioten.
Ordutik, urtero geratzen zaio gure koadrillakoren bati tonta arpegia. Urtero ibili da "karterista"-ren bat gure bueltan. Eta iaz neuri tokatu zitzaidan. Afaria eduki genuen eta neuk jardun nuen denei esaten "argi karterikin eee!" ta alaaaa, bi trago hartzerako neuri harrapatu zidaten. Kartera osoa. Diruaz gain, txartel eta bestelako paper mordoarekin. A ze disgustoa... negar eta guzti egin nuela akordatzen naiz. Eta ez diruagatik, hurrengo egunean oporretara joateko VISA ere harrapatu zidatelako baizik. Ixpixiora sartu eta han izandako sasi ilusioarekin ere akordatzen naiz. Atea iriki, eta berehala esan zidaten: "Zer zatoz, kartera bila?", eta nik, "baiiii, azaldu egin al da ba?" (inuxentea ni), "ez ez, eske danok horta zatozte"...
Agertu agertu zen, handik hilabetera edo. Txartel eta guzti, dirua soilik falta. Gaitzerdi. Baina dagoeneko urtebete pasatu da eta neure buruari kanpaina egiten hasi naiz. Lagunek ere esan didate jada: "Aurten ondo ixkutauta ekarri dirue eh?". Bai, oraindik ez dakit non, baina ondo ezkutatuko dut. Despistatzen naizen arte...
Ba hori, berez Santo Tomasetarako den kopla bat kantatuko dudala datozen egunotan, behin eta berriz. Ez ahazteko. Ia zuentzako ere balio duen. Ehunka kartera harrapatzen omen dituzte Saninaziyotan gurean, beraz, aurten ere izango da zer edo zer...
Gure etxean erakutsi zidaten bezala:
Santo Tomasko periye
Txorixue ta ogiye
lapurrak dabiltza eta, lapurrak dabiltza eta, lapurrak dabiltza eta
argi ibili begiye
P.d. : A bueno, eta kartera inork harrapatzen ez badit behintzat, oporretara joango naiz saninaziyo bigarrenez, eta seguruenez hauxe izango da nire azken bloga. Joan aurretik, hori bai, eskerrak eman nahi dizkizuet denoi, eta batik bat nik jarritako gaietan erantzun duzuenoi. Azpeitin asko eta askotarikoa dagoela erakutsi didazue, eta halaxe behar duela, gainera. Denok berdin pentsatuko bagenu hori aspermena! Ondo ibili denok eta hurrengora arte!
|
1. fan bat - 2006-07-24 | 15:27
oporrak eta gero bueltako zea behintzet,buruhauste geyo kontatzeko.Suerte earra zurekin oporreta dijunak,jeje.
Benga prexioxa
2. Biktimie - 2006-07-25 | 16:46
Neurire harrapau ziben karterie iez, ta bai, Estitxuk bezela, krixton disgustue hartu nun. Ta gero azaldu zan, baņo denboriekin, ta ordurako ya nik dokumentaziyo berriye ta dana eskaute. Nere galderie zea da, munizipalak eta ezin al debe ezerre eiņ hori ebitatzeko? Urtero igual ta ezer ez eitie etzat egokiye iruitzen. Eztakipa, zaintza bereziye eo... hori eitie hain zalle al da? Nik galdeu itet e, eztaket arraztoik ta igual ezinezkue izengoa, baņo urtero ehunka kartera harrapatzie pasada bat iruitze zat.
3. 2ai - 2006-07-26 | 10:51
Ein ein eiteibe,ta arrapaure bai batzuk.Arazuenere ustez dekeztietela zigordezenteik jartzen.Izena ta, fitxau ta ale kalea berrize!berriz arrapau harte atzea lengoa!Zigor gogorraguek jarri berdie,hortik datorrela ustet arazue.
4. urko - 2006-07-26 | 11:06
aupa esti! Ni re zure fan bat naiz! je je baino tolosakoa eee! Saninaziyutan (hola esatezue, ezta?) ondo pasa ta oporretan ebai!
5. Norbera munizipal - 2006-07-26 | 11:44
Eitie daona da jende xelebrie ikuste badaeu tabernan, gauza raruek eiten, aldamenin dauken jendie tokie eman ta esan, tipo hau gauza raruek eiten hai da ta argi karterakin. Ni behin baņo geyotan eon naiz tabernan, jendie beire, sospetxosue iruitu zatelako, baino oindikm eztet inor arrapau. Onena, dirue poltxikuen, estu-estu, karteri moitze bada notatzeko moruen. Karteristak listuek die, baino, geuk ibili ber deu behaiek baino listuo.
6. Baņo zeiņ da xelebrie? - 2006-07-26 | 12:19
5.ak esandakuei arrisku bat ikusteyot nik: zeiņ da jende xelebrie? Norbean aurreiritziyekin usetezko xelebre bati zeoze esan ta hure ez bada karteristie ze? Peligroso xamarra iruitze zat zure proposamena!
7. ESTI, HONA GOMENDIO BATZUK! - 2006-07-26 | 14:46
1. Ahal bada ez poltsarik eraman, eskua sartuz gero ez baita nabaritzen. Neskek izugarrizko ohitura daukazue poltsa eramateko badakit tartean arrazoi batzu daudela, konpresa eraman behar badaezpada eta abar.
2. Praka estuak eraman eta diruzorroa nahiko bultorekin, hori bai, ahal bada kreditu txartel guztiak eta nan etxean utzita.
3. Atentu egon, hori oso zaila da festetan. Erdi edanda gaude, edo mozkortuak bestela, euforiko, bultzaka, kontaktu asko dago, bultzetzeak... Askotan teknikak erabiltzen dituzte gainera norbera despistatzeko.
Behin baino gehiagotan kontatu didate, "eske marroki bat gainera etorri ez zitzaiten ba..." eta jakina bere koadrilakoak zur eta lur berari begira... horrelakoetan aprobetxatzen dute.
4. Norberak atera ditzala bere ondorioak nork lapurtu dezakeen, baina kontutan hartu edonor izan daitekeela lapurra. Nik ez dut esango nor den lapurra baina normalean beharra duen jendea dela ezin daiteke uka.
Haurrak, oso txikiak diren horiekin ere argi, pena ematen digute baina ez ahaztu jan ere egin behar dutela. Niri tokatu zait lapurtzen ikustea.
5. Dirua ahal bada banatua eraman poltsiko ezberdinetan, eta egunean gastatuko duzuna baino ez. Diru pixkat galtzeak ez digu horrenbeste amorru emango, askotan kreditu txartelak kantzelatu, berriak atera, karneta eta horrelakoek ematen dute buruko mina.
FESTAK ONDO ONDO PASA ETA DISFRUTATU DENOK, BIZITZAK BI EGUN DITU ETA...
8. Leire - 2006-07-27 | 16:21
Aupa Danoi!!!
Harrituta gelditu naiz Estitxuren artikulua irakurrita. Ia badira 3 urte Azpeitiko Saninaziyota joaten naizela eta ez dut entzun "karteristen" berri. Dena den, aurten kontuago ibiliko naiz.
Eskerrik asko abisatzeagatik.
ONDO PASA FESTAK!!!!!!!!!!!
9. julen Z - 2006-07-27 | 18:47
nik eztut erantzuteko ohiturarik izaten baina zure artikuluak leitzen ditut eta bueno uda ondoren idazten segituko duzulakoan ONGI PASA OPORRAK!!
10. Marta - 2006-07-27 | 21:54
nei re gustatzen zaizkit zuk idatzitakoak. Ondo pasau oporretan, ta txintxo ibili!
11. Joxemi - 2006-07-29 | 18:43
Atzo kiroldegiyen lagun bati ere kartera ohostu zioten. Lehenengo akatsa beana, gauzek takillan ez sartzeatik. Kotxeko karneta, dni, bankuko tarjetak, kiroldegiko bazkide txartela eta dirutan ehun da piko euro. Kriston penie eman ziten mutilek. Tenisea jolastea etorri ta.. Hala ere, esan bezala, ta halaxe esan niyon nik, lehenengo fallue beana, gauzek "a la vista" lagatzeatik. Geo sarreran galdeu eta atsalde osuen instalaziyota sartutako jende kopurua ez zan 30 pertsonatik pasatzen. Halako maliziz betetako jendeik ba al dakeu ba Azpeitiyen?
12. Joxemi - 2006-07-29 | 18:46
Kasu honi soluziyoik ikusten diyonik eo? Detektibe Colombo-na eitea batenbat animatze al da neekin?jej Ondo pasau festak. Ta batez e kontuz karterista jende madarikatu honekin. Ciaoo
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|