|
|
|
«« Itzuli blogera
Eta horrelakoetan zer?
Hondartzak. Segurtasuna. Sorosleak. | Estitxu Elduaien |
2006/07/17
15:34
Gaur adinakoa edo antzerakoa. Halakoxe beroa egiten zuen duela astebete, astelehenean. Jai nuen oraindik, eta Zumaiako herriko hondartzara joatea pentsatu nuen, freskatu asmoz.
Baina a ze disgustoa nirea, hara iritxi, marea goian eta bandera horia ikusi nituenean. Jende guztia elkarren gainean, bainatzeko toki txiki-txiki bat eta olatuen indarrei aurre egiteko larri... Dutxan sartu eta toallan etzan nintzen, etsita.
Bozgorailua orduan: "Itsasoaren egoera larria dela eta, bandera gorria jartzea erabaki dugu. Atera zaitezte guztiok uretatik". Earra asuntue, pentsau nuen. Eta uretara begira jarri nintzen. Jendeak ez zuen jaramonik egiten, eta hantxe jarraitzen zuen lagun mordoak uretan, helduak, gazteak eta umeak... denak hantxe.
Ordu laurden barru berriz eskatu zuten sorosleek uretatik ateratzeko. Berriro ere jendeak kasorik ez. Eta halako batean, orduerdi pasatu ostean, hara zer entzun nuen: "Jendeak jaramonik egiten ez digula eta, zentralitara deitu dugu, eta haiekin hitz egin ostean, hondartza honetatik erretiratzeko erabakia hartu dugu. Hemendik aurrera zerbait gertatzen bada ez gara erantzule egiten". Eta halaxe itxi zuten txiringitoa. Arratsaldeko 17:30ak izango ziren.
Aho zabalik geratu nintzen. Eta bakarrik zaudenean egiten den moduan, ingurukoen konbersazioak entzuten hasi. Emakume talde bat haserre zen atzean: "hoyek, jendie ezin debelako kontrolau, alaa, ospa. Hoyek hortxe eon ber lukebe ur ertzien txistu jo ta jo jendie atea arte". Ondoan zegoen gazte batek, berriz, honakoa esan zion ondokoari: "Ba oso ondo iruitze zat. Bandera gorriyekin ureta sartzeanak beak asumitzeu arrixkue kontzekuentzi guztiyekin".
Eta nik biei ematen nien arrazoia, nerue buruarekin eduki nuen bakarrizketan. Ordu erdi gehiago bakarrik aguantatu nuen hondartzan, eta alde egin nuen. Baina norbaiti zerbait gertatuz gero ze pasatuko zen pentsatzen egon naiz ordutik. Zorionez ez da ezer gertatu. Baina ez dakit, gauzak ez ditut batere garbi ikusten. Zuei ze iruitzen?
|
1. plaierue - 2006-07-17 | 18:58
Sokorrista hoyek errezena eiņ tziaben. Ospa. Ta zeoze pasau ezkeo ze? Bandera gorriye jartzie gauza bat dek, baņo hoyen egin beharra det jendiei laguntzie ta jendie zaitzie. Zeoze pasau ezkeo, hoyei denuntziye
2. neu - 2006-07-17 | 20:56
Bakoitzek zaitu ber du bere burue ta geyo abixau baebe uretatik ertetzeko ta kasoik ez baebe iten.
Egia da errexena intzebela baņo jendiek e bere partetik zeoze jarri ber du.
3. 1.gukin desados - 2006-07-17 | 21:26
ba nei ondo intzebela iruitzezatpa! jendiei laguntzeko ta zaitzeko daude bņ hala dauden momentutik jende horrek kaso inberdiyo sorosliei t uretatik ertenberdanin erten! gelditzie nahibabe hor konpon!!
4. arriskue! - 2006-07-18 | 08:13
Ezta erreza! Alde batetik iruitze zat soroslien obligaziyue dala hondartza bat zaitzie, arduradun nagusiyek die. Baņo bestalde, bandera gorriye ipini eta uretan jarraitu zuen jendie ez al tzan ohartzen beayen eta bestien biziyek jokuen jartzen ai zala? Baten batei zeoze gertau ezkeo sokorristiek salto ein ber, bandera gorriye eon ez eon. Iruitze zat errudunek uretan zaudenak ziela aginduek ez bete izenaatik, hauek uretatik erten balebe ez litzeke istiluik montauko. Baņo hortik txiringitue isteare...eztakipa!
5. nere iritxiye - 2006-07-18 | 08:57
Nik alde batetik komprenditzen gendien konportamentu hori ez gustatzie sorosliei,baino beaien obligaziyue or eotie da aldeiteko ordue allegau arte,gainea,ze pasatzea bitartien uretan ez baino ondarretan daon bati zeoze pasatze bazako eo ume batek barruto daon aitzetan jolasten min artze bau?zein dao ordun hoiei laguntzeko?eztakit,baino etzat normala iruitzen beaien puestue ola ta ola lagatzie gendiek kasoik ite eztiobelako.
6. gorrak - 2006-07-18 | 09:44
jendie gorra ala tontue al da? Hiru aldiz abixau ta kaso puteik ez? ba hor konpon!!! earra gaituk, arriskau, abixuei kasoik ez in ta zeoze pasa ezkeo bestiei kulpak... Kotxin arriskatzen denari multa bat jartzen dioten bezala zergaitik ez hauei???
7. Gurutze-gorria - 2006-07-18 | 09:57
Nik entzun detanez, Zumaiko herriye oso aserre dao herriko playen dauden soroslikin. Beste urtietan herriko jendie eote zan Gurutze-Gorriyen. Aurten berriz DYA-k hartu du ardura. Hauek profesionalak izen harren Herriko playe eztebe ezauzten ta ala minima bandera gorriye jartzebe. Horregatik dao zumaiko herriye aserre, ta hori protesta moiduen izen omentzan.
8. Leire - 2006-07-18 | 11:13
Nik ustet autoridade gutxi eta ardura geyeki ematen diyoula. Playe eztebela ezautzen eta gorriye zuzenien jartzebela... Ondo. Nei oso ondo iruitze zat. Hayek jakingo debe ze kapazidade dakeben jendie udetatik ateatzeko, eta ze arrisku hartu nahi dituben.
9. Osky - 2006-07-18 | 11:28
1. DYAko kide gehienak ez dira profesionalak,boluntarioak baizik.
2. DYAko kide baten larruan jarrita ni ere ospa egingo nuen. Ez dut nere burua arriskatuko, burgabe batzuen errua gatik. Sorosleak laguntzeko daude, ez beraien burua arriskuan jartzeko. Lehenengo beraien bizia, gero besteena.
3. Jendea multatzea oso ideia ona iruditzen zait. munipa batzuk praka motxetan jarri "quad" baten gainean, y a multar!!
10. protesta bazen... - 2006-07-18 | 14:06
7. esan dun bezela protesta bat bazan, alperrik aikozien txistue jo ta jo. Gutxinez paper batzuk banauta eo informaziyue emanda sokorristai adierazi bertziyoben. Bestela eta protestie ez bazan, nere ustez ardurie sokorristek daukebe. Ez badie gauze jendie, txistu bidez, eskutik helduta, mesedez eskauta, derriortuta, meatxauta, helaue eskeinita eo mile ereta uretatik ateatzeko, rekurso faltak dauzkeben seinale. Irakaslie ez badie gauza bere ikasliek bere lekuen euki eta ixilik mantentzeko, irakaslien ardurie da. Honek ez du esan nahi uretako jendiek eo ikasliek eozer gauza eiteko eskubidie daukebela, baino kasu hontan sokorristak rekursuek euki berdituzte beayen lanien eta ez etsi ta aldein.
11. 10.ai - 2006-07-18 | 16:07
Ba nere ustez neikue dek behin esatie uretan daon pertsoniek buru pixket baldin bazaukek beintzet. Ta etzakiat dakiken baņo sokorrista batek ezin au derriortu uretatik ertetzea, etzaukek hortako eskumeniken (irakasliek eskolan dauken bezela).
hiri gouek ematemik sartu laikek itxasuen barrure 10 kilometro, ta nabaek galerniekine bai, baņo gero itotzen baaiz hor konpon.
12. eritxiye - 2006-07-18 | 17:08
Nere ustez, bakoitze libre da nahi duna eiteko. Pertsona batek galernikin ureta sartu nahi dula.. ba sartu daiela ta bere burue arriskuen jarri. Hori ez da sokorristan kulpie, baino sokorristak hor eon ber debe.
Udako tenporadie da ta playa batien milaka arrisku daude ude kontuten hartu gabe. Bi txoixo hor gerau nahidebela itotzen? ba ito daitezela, baino konportomentu honakin daon jendiei laguntzie ezin diyobe ukau, ta azken finien hori da eiten ai diena.
13. 12.garrenai txapo! - 2006-07-18 | 17:44
honek adierazi dik ondo. iritzi oso ona ta zentzuzkue.
14. 12 garrenari - 2006-07-18 | 22:53
Nahiko ados zurekin baina ez guztiz.
Ondartza batien milaka arrisku daudela? beno, izan daiteke, baina etzait horrenbesterako iruditzen...
Eta mendian ere ez hal dago ba arriskurik? orduan dena soroslez beteko genuke mendia ere, ezta?
Eta jarri zara pentsatzen sorosleei inor itoko balitz zer gertatuko litzaiekeen? kasu honetan hiru aldiz abixua eman eta alde egin dute baina, han egon eta itotzen utziko balute pertsona bat? earra montatuko zen orduan...
Ni ez nintzateke sorosle horren lekuan jarriko, are gutxiago borondatez hariko banintza. Laguntzeko prest egon, musutruk gainera eta buruarin batek bere bizia arriskuan jarri duelako bere eriotzaren erantzule egiteko jendeak? ezta pentsatu ere...
Errezegi botatzen diogu errua beti besteari.
15. 12garrena - 2006-07-19 | 11:18
Kaizo 14garrena
Nere iritizyek adierazi nahi duna da udetan dauden jende hoietako bat itotzen bada errue ez dala berie. Abisuek eman die ta horren testigu playa osue.
Oain hondartzan zerbitzu hori eman ein berra dakebe, aldein ezkeo ordun bai, berez, "errudun" (ta komilla tartien ez kasu hontane ez det uste errudun dienik) izengo liazke ba abisue berdan bezela ezin pasatziena eta abar.
sorosliek ezin debe dana kontrolau ta are ta gutxio dana perfekto ertetzie. Beti izengoa zeoze, ta kristo haundin bat-e pasau leike beaiek bertan eondare.
Mendiyena... ba hori diskuziyo tonto xamarra iruitze zat, ze politika horrekin bazter danetan ez!!! baino hondartzatan betidanik eon die ta beti eongo dan zerbitzu bat da. Puntu hau diskutiure ez det einahi.
16. sos eskasak!!! - 2006-07-20 | 11:36
Sokorristak egun horretan galdu zuten zumaiarron errespetu gutxiya. Izan ere, aurtengoak eskasak dira oso. Lehengoan 15 minutu barru galerna zetorrela esan eta sonbrilak kentzeko eta inork kasurik ez. Nork egingo die kasu, ideiarik ez dutenei? zerura edo itsasora begiratzea nahikoa galerna oraindik ez zetorrela jakiteko...
Bestetan hor ibiltzen dira bata besteari esanez:
-zuk jo txilibitua nik leno jo det eta..
-zertarako joko det, inork ez du eta kaso iten?
Nola egingo diegu kasu? ideiarik ez dutela argi usten badigute egunero... musika celebrea lagun dutela...
Eskaxak jarri dizkigute aurten!!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|