Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Hau den txixaurie...

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Hau den txixaurie...

    Komunak | Estitxu Elduaien |  2006/06/21  13:16

    Tabernaro. Hala joan behar izaten dut nik komunera poteoan nabilenean. Izan ere, zuritoa edo zerbeza edaten duen sektore txixeillero horietakoa naiz. Asko gara, ikaragarri, tabernetako komunak ikusi besterik ez dago: neskenetan, behintzat, kanporainoko ilarak egoten dira.

    Mutilenak, berriz, erdi hutsak egoten dira. Lotsa aspaldi galdu nuelako edo, neskenean ilara ikusi bezain pronto joaten naiz mutilenera. Norbait tente txixeinen ari bada, bestaldea begiratu, “lasai, eztiat beituko” esan, eta lasai asko sartzen naiz. Garbiagoak egoten dira normalean mutilen komunak eta gainera papela ere egoten da! Paotxa izaten da hori larunbat gauetan, neskontzat bai behintzat.

    Baina azkenaldian, eguraldi ona delako edo, mutilen komunak ere okupatuta topatu ditut. “Dios, hau larriye, ta oiñ noa jungo naun? Eztiñat aguantauko…” Zorionez Eperranean nengoen (izen berria du, bai, baina ez dut inoiz ikasiko) eta plazako komunetara joatea pentsatu nuen. Bai, han bai, bi komunak libre, eta ilararik ez. Baina, jode, aspaldi sartu gabe nengoen eta azken 10 urtetan berdin-berdin daudela konturatu nintzen! Bale, bai, ateak “berritu” dituzte. Kolore txuriagoa badute behintzat. Baina komuneko tazak? Eta azulejoak? Eta hori baino okerragoa, sarrera hori? Nik dakidala, taberneei eta jatetxeei elbarrituentzako sarrera egokia edukitzea eskatzen die legeak. Eta batzuk obra ere egin behar izan dute lege horretara moldatzeko. Ba ederra ejenploa ematen dutena gure herriko komun publikoek…

    Urrustil herria da neretzat, ez Azpeitiko auzo bat. Baina badakit Azpeitiko Udalak kudeatzen dituela hango lanak. Oraingoa bederen, zorionekoak urrustildarrak. Han bai komun publikoak. Berriak, handiak, garbiak eta elbarrituentzat egokituak. Han, poteoan ibili eta komunera joateko arazorik ez. Denok kabitzen gara. Aurtengo San Joanetan badakit nora joan…

     

     

    1.  mutil bat - 2006-06-21 | 18:42
    gaur eunien txixe eiteko estao problemaik neskak ain lotsabe jarri die lenguen zapatun kotxea inoxetik eta kotxe ondun ze ikusiko ta neska bat txixeiñin . hori zerda inoxen kumunik eztaolako eo lotsi auzun daolako? ta urrustillen berrize eongoie kumun earrak porke nik ezautzetan kuadrilla batek estet uzte kumunik zapaltzeunike azpeitin ,beti paeta matea .baño alare oso jatorrak die

    2.  Neska bat - 2006-06-21 | 19:11
    Paeta itebenak seguru mutillek geyo diela, hasteko, zeozeatik eoteie libre mutillen kumunek. Ta hori bakarrik ezta asuntue. Kumun publiko natualik eztao ta Azpeitin, ta hortan arrazoi osue dauke Estitxuk. Urrustillen bezelakuek ber diteu Azpeitin, gutxiyenez

    3.  beste neska bat - 2006-06-21 | 21:45
    Ni juergan ateatakon horta ateatze naiz, juerga, ta ez krixton ilarak aguantatzea txixa iteko. Gure kudrilan kotxe atzieta jutie oso zabalduta dao!! Mutilak bai? guk zergatik ez?? hala ere, betire hobe komunean.

    4.  Marikoi bat - 2006-06-21 | 22:19
    Naezuena in.Oin ori bai nere kotxe atzien ez bazue iten oso ondo.nik eozein tokitan iteiat txixe,naturala eztek ba

    5.  komun publikuek - 2006-06-22 | 09:00
    neuke komunek topetan daudenien kanpuen eitet, baino etzat bate logikue ta txukune iruitzen. Pentsau jai goizien kalea ertenberdun jendiek ze aguantau berra daken!!!

    Horren soluziotako bat komun publikuek die eta ez bi komun!!! Ustet behintzet azpeitin nahiko toki badaola ta horren berra-re ikaragarriye iruitzezat

    Azken finien batzuk bestiekin bizitzen ikisi ber deu ez? ba errespetuere sor diyou hurrungo egunien kale hoyetan ibilikoienai ta hau minimo bat dala iruitzezat


    ayooo

    6.  neska - 2006-06-22 | 11:52
    inox kanpun txixe iten ai bazan neska are izen laike inox itxite zaolako t an inguruen nik dakitela beste komunik eztaolako.ola enaiz arritzen jendik eozein bazterretan txixe itie!

    7.  zein tzan? - 2006-06-22 | 15:00
    Bai aber, jakin al leike neska hori zein tzan?

    8.  hoi da! - 2006-06-22 | 22:03
    je je je hoi da! zein tzan neska hoi? harekin gabiltza gora ta bera, ta konfesau dezala!

    9.  batemat - 2006-06-23 | 14:32
    nik badakit zein tzan...

    10.  10 - 2006-06-23 | 17:37

    ta nik e bai...


    11.  jajaja - 2006-06-24 | 17:32
    gaur gabin berriz azalduko otea berriz e neska hori kotxe tarten baten??? danak al loro inoxetik ertetzeakun!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak