Taxiiiiiii!
Garraio publikoa, garraio pribatua, taxiak, alkohola | Estitxu Elduaien |
2006/06/14
18:15
Zarautz, ekainak 10, larunbata. Goizaldeko 5.00ak:
A ver, Ertzaintza dek ez?
Bai.
Ze nahi dek, euskeraz eo erderaz?
Prefiero en castellano
(Orain nik euskaraz kontatuko dizuet). Bale ba. Ea, mozkor-mozkor eginda gatxaudek, bi lagun, taxi paradan. Ordubete baino gehiago zamakiau hemen baina ez da kotxeik ageri. Hau posible al dek? Ta gero alkoholemian kanpaņa berezia esangozue. Nik eztiat nahi, baina kotxie hartzea behartze nazue, ze eztauket nola etxea jun.
Ez, ez, ez, hori ez! Itxaron pixka bat, oraintxe lortuko dizut taxista baten telefono zenbakia.
Bale ba, zai eongo gaituk
Eta ertzainak taxistaren zenbakia eman, honek deitu, taxista etorri eta etxera. Bi orduko egona egin eta gero. Nire lagun bati gertatu zitzaion larunbatean. Benetan gertatu.
Eta ordu berean, Azpeitin.
- Urrustillea jun ber diņat. Launduien taxiyen parada.
- Bai, guazen ba.
- Ostia, oņe etzion bate. Jode, ta nik nola jun beņat?
- Ba ni enitxion ba hi emateko, jode. Ta nola iņgoņau?
Beste lagun bat eta biok giņen. Hark azkenean ezagun bat topau zuen Urrustilera joateko. Ni, gurasoen etxean geratu nintzen, Zestoara joateko modurik ez nuelako.
Alegia, edandakoan ez gidatzeko esaten digutela. Eta hori oso ondo iruditzen zaidala. Alkoholemiaren kanpaina berezia egiten dutela, eta hori ere oso ondo iruditzen zaidala. Baina ze alternatiba geratzen zaigu? Autobusak, zero. Beno, ez, axkoitiarrak suerteko, hara egoten baitira. Eta taxiak ere, eskas, oso eskas.
Puntukako karneta laster datorrela eta hor ari dira: otsoa dator, otsoa dator
. Ba martxa honetan etorri eta jan egingo gaitu. Edo bestela etxean geratzea izango da irtenbidea. Edo alkoholik ez probatzea (ejem
, polita geratzen da baina ea nork egiten duen). Eta zergatik ez gauez ere garraio publikoa bermatzea? Bale, utopia da hori gurean. Baina taxiak pribatuak dira. Eta horiek ere utopia bihurtzen hasi direnaren irudipena daukat
|
1. alternatibak: - 2006-06-15 | 10:14
a) ez eran
b) gauez erten berrien egunez erten, ordun bazauden da autobusek
c) heure herriyen egin juerga
d) nobiyo xantito edaten ez duen bat billau
e) etxien eran
hori bai, benetan arazo haundi hori konpontzie nahi baden, nere proposamenik onena:
f) ume bat euki !!
2. beste bat - 2006-06-15 | 10:27
hori juerga juteako pentsau einberdu aurretik geldiu taxista batekin eo kotxin lo ein da geo etorri hamen bakoitzek nai dunin juerga ein da bukatzeanin gaņa beikulue preparauta eon daiyela .oin ori bai geuk nai deun orduarte ibili ta ordun bestie pronto ori geiyegi eskatzida .ta earrena urrustillea jutekore autubusbat o jartzie orduero ta nuarbea beste bat eta matxinbenta beste bat segi bueltaka .
3. 1ai - 2006-06-15 | 11:33
BA NIK NAIO DIAT:
a) ERAN
b) EGUNEZ ERTEN DA URRRENGO EGUNEARTE IBILI JUERGA DA GALANTA ARRAPAU.
c) NEURIEN DA BESTE HERRIYETAN EIN JUERGA.
d) NESKIE...GUSTOKU IZETIKIN NAIKUE.
e) TA ETXIEN,LO!
TA HAU DANA ITEKO NERE PROPOSAMEN ONENA:
f) UMEIK EZ EKARRI.
4. UROLA EXPRESS - 2006-06-15 | 12:10
HEMEN TAXISTAKIN EZ DA KONPONDUKO ARAZOA, JUERGARA JOATEN DIREN DENAK TAXIAN BUELTATU BEHARKO BALUTE, AKABO!
HERRI HONTAKO ARAZORIK HANDIENA TRENIK EZ DAGOELA DA, MUSEOA BAI, ZERTARAKO? EUSKARA KUTXA BATEAN GORDE ETA MUSEOAN EDUKITZEA BEZALAKOA IRUDITZEN ZAIT. GAUZAK ERABILTZEKO DIRA, BEHAR DIRENEAN BEHINTZAT...
5. 3.enai - 2006-06-15 | 12:11
neskatan eiteko motell etzeok eranberrik!
jun beana ta atakau lenbailen, eraten denborie alperrik galdu gabe! neskai etzizkobek mozkorrak gustatzen.
6. 4.enai - 2006-06-15 | 12:19
ta ze nahi dek ba, oin trentxutxu zaratatsu hori jartzie zapatu gauetan azpeititik lasaora, kie dareyola?
7. Donostiarra - 2006-06-15 | 12:44
Ni Donostin bizi naiz, eske azpeitin zeazte un poco paletos, zer nahi duzue ba? Hiri baten bizi zarenean ez duzu holako arazorik.
Hemen gainera martxa asko dago, piskat guayago da.
Azpeitiko neska batekin ateratxen nintzen baino utzi egin nuen, eske beti nahi zuen ni herri hortara eramatea, que horror!
8. DGT - 2006-06-15 | 12:53
Plantetzen den gaiak badu mamia, baian pixkat hanka motz gelditu da. Erabat ados garraio publiko antzuak ditugula baina ez nago ados autoa hartzera behartzen gaituztela garraio publikorik ezean.
Iruditu zait eztabaida honetako tonua, jendeak autoa edan ondoren ez duela hartu nahi alkoholemi kontrolak saihestearren baina inor ez al da konturatzen bizia galtzeko arrixku garbia dagoela??? Eta okerrago oraindik batere errurik ez duena ere eraman dezakeela mozkor batek errepidean. Inork ez dugu pentsatzen honetan, loteria tokatzea bezain zaila delakoan, baina tokatzen denean akabo.
Mozkor auto bonbarik ez errepidean!!!!
9. Asuntue - 2006-06-15 | 13:11
Ia, nere ustez eran eo ez eran norbere aukerie da. Baņo askotan eztao krixton mozkorra harrapau berrik alkoholemian positibo emateko. Eta kontu da ba udaran behintzet gauez lau bat zurito eatie eztala beste munduko "delitue". Nik ustet taxiyena baņo inportantio dala, autobusek jartzie. Eztao derrior orduro jarri beharrik, baņo Axkoitia dauden bezela beste aldea beste horrenbeste jartzie. Ta Urrustilkue lotsagarriye da, harea juteko bai eztaola ezerre, ez gabaz ta ez egunez!
10. 4.NAK 6.NAI - 2006-06-15 | 13:34
NORK ESAN DU TREN TXUTXU ZARATATSU HORI JARRI BEHAR DENIK. TREN NATUL BAT ZUMAITIK-ZUMARRAGARAINO BEHARKO LUKE LOJIKAZ.
HERNANIN JUERGA BOTATZEN DUENAK ETXERAKO TRENA ZEUKEK BAI DONOSTIRA, TOLOSARA, BEASAINEA EDO EDONORA DOALA.
TOLOSA EDOTA BEASAIN INGURURA AUTOBUS EDO TRENIK EZ EGOTEA ULERTZEN DIAT BAINA ZUMAIA EDOTA ZUMARRA ALDERA JOATEKO HORRELA IBILTZEA ERE...
EZ NAUK OSO TREN ZALEA, BAINA IKUSTEN DEN PANORAMA EZ DEK HOBEA...
11. 7.NARI - 2006-06-15 | 13:48
HI ŅOŅOSTIAR! PUNTUA IKUTU DIAK... PALETOA HI IZANGO HAIZ!
ŅOŅOSTIAR ASKO EZAGUTZEN DIZKIAT, DONOSTITIK ATERA BEHAR ETA KOTXERIK EZ DUTELA ETA HORRELAKOETAN AZPEITIAR BATEN LAGUNTZA BEHAR INGURUKO HERRIETAKO FESTETARA JOATEKO, NO ME JODAS...
GARRAIO PUBLIKO NATUL BAT EZ DUGULAKO EZ GARA PALETOAK GERO, GAINERA HORI EZ DAGO GURE ESKUTAN...
"Hemen gainera martxa asko dago, piskat guayago da" ESAN DUZU, EZ IZAN TXORTERUA GERO. "AI, DA PIXKAT GUAYAGO"
12. Azpeitiar bat! - 2006-06-15 | 15:47
Garbi dao beste behin udaletxeak ez duela asko pentzatzen herriko gazteen arazoaz.Gero kejau eiteye kotxie hartu eta asindentiek eoteiela,baino egiye esan eztebe beste irtenbideik jartzen.Ze festatako igual autobusek jartzeituzte,baino ze Azkoitiko festatan bakarrik!!!!Ta ze oin San Juanak datozte,jutie nahi dunak ze inberdu"kotxie artu"ze zumairaņo allegako zea baino zumaitik azpeitira?ta kotxien lo itiere ezta soluziyue ze juerga inda gero goizien gelditze bazaitue ondo eon arren positibo seguru emateala!!!!!
Ta seguru ŅOŅOSTIAR hori eztala etortzen kotxien ez ibiltzearre!!!!!seguru!
13. 2.NAI - 2006-06-15 | 16:25
HI EZTIAU/NAU ESATEN URRUSTILLEAKOTA GAUEZ AUTOBUSA JARTZEIK, BAINA TAXI EOTIE BAIKERE. GERO ESATE ZUBE EZ DALA HERRIYE ETA ESKUBIDE ALDETIK ASKOS GUXIO DAZKEU. NI AZPALDI NAZKAU NINDUAN/NAN TAXI-RA JUTEN EZTEK EOTEN DA, TA IXPIXIYOA JUTEN BAIZ GUARDIAKUE DEITZEA, IGUAL ESATEIBE NOLA JAIKIKOUNBA URRESTILLAKO BIAJIE EITEKO BAKARRIK. ONDO ORDUN NI URRESTILDARRA NAUKELAKO EUNEZ IBILIKO NAUK EO EZ DIAT EANGO. HAUDEK DEMOKRAZIYE HOLA ZAILE DEK AZPEITIAR SENTITZIE.
14. 13.enai - 2006-06-15 | 16:39
azpeitin erosi zak pisotxo bat astebukaeratako motel, oin oso merke zaudek eta. loiola alde hortan omen ziztek eitea oso moru onien!!
15. 14.ari - 2006-06-15 | 16:42
motellak a, umie alube hau dek!!
16. donostiarrai - 2006-06-15 | 17:49
gu paletuek izengo gaituk baino euskeraz behintzet paletue heuk ematek," ai, da pixkat guayago". hik meezi dituk bizkarrekuek.
17. 14.ari - 2006-06-15 | 17:50
i guk urrustildarrak eostebadeure estiau eosiko pisotxo merke bat eosteaz piso aundi bat eosikoiau amen bazeok eta ta juergan erretiraube ibiltzekore bazekoau zube gaņeteko aguantie . TXARRIKEIRIK ARTUBE.AUPA URRUSTIL.
18. Gaupasa in beti... - 2006-06-16 | 09:18
askotan garraio publikoa egonda ere, gero autobusera ezin sartu. Horixe gertatzen zaigu urtero Zumaitik san inaziyotara juten garenoi; Azkoitira mila autobus eta hona bakarra, segituan betea eta taxia ere ezin hartu kriston kola egoten dalako beraz, beste pare bat ordutan juergan geratu behar hurrena etorri arte... gaupasa in eta goizeko lehen garraioan bueltatzia onena!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|