|
1. beste morena bat - 2006-06-06 | 22:02
Beno Esti, hori herri guztitan pasatzea. Ekaina erdira bitarte itxita eoten dia pistina munizipalak. Eta bai, legeak sokorristak bertan izatea behartzen dutelako da.
Maiatza bukaera eta ekaina hasiera aldera, aldiz, nork ziurtatu eguraldi ona egunero sokorrista bertan izateko??
2. ados - 2006-06-07 | 12:16
Aurrekoarekin ados.Ezin itxi eta ireki ibili, gastu handia suposatuko luke. Denok ordaidu beharrekoa. Zer gertatuko zen norbait bere semearekin "akuaparkera"joaten bada eguzkia hartzera, eta umea euretara jauzten bada?hor zerbait gertatu ezkeo,ze?
Izan pazientzia, gutxi falta da ta...
3. Iban Arregi - 2006-06-07 | 12:23
Eguzkia hartzeko lekua gora-behera, arazoa beste bat da, nire ustez: igerileku estalia oso txiki geratu dela. Gaur egun oso ordu gutxitan egin daiteke lasai igeri Azpeitiko igerileku estalian. Gure herrian, beste behin, prebisio gutxirekin jokatu da. 25 metro luzeko igerileku estalia egin zen ez dakit noiz, eta handik urte askora kanpoko igerilekua, oso polita bai, baina ez oso aprobetxagarria; nik ez dut gaizki-gaizki ere ikusten kanpoan igerilekua egitea, baina kontua da kanpoko igerileku hori beste modu batekoa egin zitekeela, eta probetxu gehiago atera. Adibidez, Lezon kanpoko igerileku bat badute, baina neurri estandarrak ditu (gure barruko igerilekuaren modukoak, uste dut), eta nahi denean estaili daiteke, erraz-erraz. Azpeitian bateren batzuek aurreikusi behar zuten barruko igerilekua txiki geratzen ari zela, eta behin kanpokoa egiterakoan probetxu handiagoa ateratzeko modukoa egin behar luketela... Hartara, negu partean igerirako bigarren igerilekua edukiko genukeen (estalia hau ere), eta uda parterako eguzkia hartzeko eta umeek jolas egiteko igerileku irekia; ez hain polita, beharbada, baina irristalekuak-eta jartzeko arazorik ere ez legoke uda partean.... Garapen jasangarria hortik ere badoa: alegia, egiten ditugun azpiegiturak ahalik eta gehien aprobetxatzetik....
4. prebisio gutxi - 2006-06-07 | 12:50
Esan prebisio gutxi, udan hor ibiltzen diren milaka haur eta helduei........dena kritikatu beharra ere...
5. Arrazoie dauke Estitxuk - 2006-06-07 | 12:58
Lehen pistinie etzeonien hor atzeko zelaie eote zan euzkiye hartzeko, ta ure urte osuen irikite. Ez tet esaten nik pixtinie bea urte osuen irikita eon ber danik, baño a ver, ezin al da zelaye iriki ta pixtinie hustuta utzi? Gero bete dezabela "tenporadan", eta sokorristak e jarri "tenporadan", baño zelaye ez al da libre? Ni nazkaute nao amakie hartu ta Goenaño bueltaka ibiltzen, pixktinie bi pausoa eukite!
6. Zer da hau??? - 2006-06-07 | 14:58
Irakurritako pare bat gauzak txundituta utzi naute.
Batetik, pistina irikiyen gai horrek. Asuntue zer da dana kritikatzie? Sokorristaik gabeko pistina batien norbait itotzen bada orduen ze??? Eta egiye esan xarri samar entzuten da hau hortik.
Bestetik eguzkiye hartzien kontu hori. "Zenbaitek" herriko txatxukeri guzti hauek plazaratu beharrien hobe luke, eguzkia hartzeak eta gaur eguneko estetika kanonek duten lotura aztertzea. Zer suposatzen du morena egote horrek? eta gizena eta polita?
Barregura ematen dit, gizarte arrazista honek nola nahi duen gero bere azala belztea. Kuriosoa ezta??
7. Zer da hau??? - 2006-06-07 | 15:02
Irakurritako pare bat gauzak txundituta utzi naute.
Batetik, pistina irikiyen gai horrek. Asuntue zer da dana kritikatzie? Sokorristaik gabeko pistina batien norbait itotzen bada orduen ze??? Eta egiye esan xarri samar entzuten da hau hortik.
Bestetik eguzkiye hartzien kontu hori. "Zenbaitek" herriko txatxukeri guzti hauek plazaratu beharrien hobe luke, eguzkia hartzeak eta gaur eguneko estetika kanonek duten lotura aztertzea. Zer suposatzen du morena egote horrek? eta gizena eta polita?
Barregura ematen dit, gizarte arrazista honek nola nahi duen gero bere azala belztea. Kuriosoa ezta??
8. Prebisiyo gutxi, bai - 2006-06-07 | 15:29
Prebisiyo gutxi, bai. Ni ados Ibanekin. Eta, gaizki ulertu ez badet, "udan hor ibiltzen diren milaka haur eta helduek" igual-igual daukebe lekue Lezon moduko piszinan, baina piszina hare neguen ere aprobetxatzeko moduen dago. Eta gaur egun Azpeitiyen neguen igerita jutiek kakagurie emateu, kale berien bost lagun ibiltzegealako....
9. Prebisiyo gutxi, bai - 2006-06-07 | 15:31
Prebisiyo gutxi, bai. Ni ados Ibanekin. Eta, gaizki ulertu ez badet, "udan hor ibiltzen diren milaka haur eta helduek" igual-igual daukebe lekue Lezon moduko piszinan, baina piszina hare neguen ere aprobetxatzeko moduen dago. Eta gaur egun Azpeitiyen neguen igerita jutiek kakagurie emateu, kale berien bost lagun ibiltzegealako....
10. Prebisiyo gutxi, bai - 2006-06-07 | 15:33
Prebisiyo gutxi, bai. Ni ados Ibanekin. Eta, gaizki ulertu ez badet, "udan hor ibiltzen diren milaka haur eta helduek" igual-igual daukebe lekue Lezon moduko piszinan, baina piszina hare neguen ere aprobetxatzeko moduen dago. Eta gaur egun Azpeitiyen neguen igerita jutiek kakagurie emateu, kale berien bost lagun ibiltzegealako....
11. Kritikak - 2006-06-07 | 15:36
Asuntue ez da dana kritikatzie, baina hemen nik kritika konstruktibuek ikusi ditut (bai Estitxuna eta bai Ibanena), eta web orri hau, bestiek beste, hortako ere badao. Baine batzuek ikaragarrizko bildurre diyozue kritikei, eztabaidai... Dedios,......
12. Piszinie - 2006-06-07 | 15:39
Piszinie txiki gerau dala? bai, hori egiye da. Soluziyoik ba ote zeon? Eztakit, baina soluziyuek topatzeko planteau einberda aurretik arazue, eta hemen emateu dana primeran dijuela... "Azpeitia va bien" , badakizue.....
13. Prebisio falta - 2006-06-07 | 15:54
Azpiegiturie dagokienez Udaleko arduradunek izan duten prebisio falta askotan nozitu dugu herritarrok. Igerilekua herriko punta batean eta kiroldegia beste punta batean; bariantea egin zuten, baina orain beste bat egin behar....; Basazabalen obrak egin zituzten, eta Espainiako Gobernutik dirua jasotzear dute aretoa egiteko, baina Soreasun ere badoa beste areto bat.... Eta igerilekuarekin ere berdintsu egin dute. Egin zuten bat, ondo egina, eta urte batzuetara kanpokoa, baina kasu honetan ere prebisio gutxirekin, egia delako txikia geratu dela piszina estalia Azpeitian dagoen zaletazunarentzat....
14. Ados, baina... - 2006-06-07 | 16:00
Azpiegiturei dagozkien kritikekin ados nao, orokorrien. Baina morena jartzeko kontu horrekin ez, segurtasune bermauberdalako....
15. Estitxu Elduaien - 2006-06-07 | 16:13
6. ari. "Zenbaitek" hori aipatzen duzunean nigatik ari zarela soposatzen dudanez, hemen nator erantzutera. Zuk proposatutako gaia interesgarria da, baina aitortu beharra daukat, zuk egiten duzun lotura hori ez dudala hain garbi ikusten nik, edo kontu hau idazterakoan ez dudala inondik ere horrelakorik egin nahi izan.
Eguzkia hartzeko tokiak zabalik egon behar duela esatea gauza bat da, eta beltzak, ederrak eta, gizenak edo meheak egon behar dugula esatea beste kontu bat, guztiz desberdina. Jendeak kanpoko piztina eguzkia belzteko, guapo egoteo edo besterik gabe, ordu erditxo batean lasai etzan, deskonektatu eta deskantsatzeko egitea norberaren kontua da. Eta ez ahaztu eguzkia tamainan eta neurriz hartzea ona ere badela osasunarentzat. Baina ni ez naiz horretan sartzen. Nik esan nahi nuena da piztina publiko horri probetxu gehiago ateratzeko gogoarekin herritar mordoa dagoela gurean, eta agian hori ere kontuan hartu beharko litzatekela.
16. Mikel - 2006-06-07 | 19:18
Nik proposamen bat bota nahiko nuke. 1.Kanpoko pistinie txikiye geratzen hai da gero ta jende geyo jutealako.
2.Barruko pistiniere txikiye gerau da,askotan 5 lagun ibiltzen dielako kale bakoitzien igeritan.
Zeatik ez ein eo eiten: polikiroldegi ondoko anexo-ko futbol kanpue bota ta 50m luzeko igerileku bat eiten.Kale geyo jarriz noski.?? hola jende geyok ein ahalko luke igeritan alkarri molesta gabe, ta gainea aspaldi Izarraitz I.E eskatzeun neurri ofizialeko igerileku bat izengo litzeke, konpetiziyuek antolatzeko ta herriko igerilayek bertan entrenatzeko.
Ta igerileku estaliye bota ta "akuapark" hori handitu.
17. playan toki gehio - 2006-06-08 | 11:36
garbi daona da Itzurungo hondartzan oin toki gehiago izaten dugula, Azpeitiar gutxio etortzen dalako...
Hondartzetan ere ez da soroslerik izaten eta horregatik ez dituzte hondartzak ixten... eta jendea berdin berdin ito daiteke...norberak ibili behar arduraz...
18. Iosu Badiolak 6.ri - 2006-06-08 | 19:39
Etzait zure erantzuna batere gustatu. Errespetu falta haundia baita, anonimoki, zerbait txatxukeria dela esatea. Are okerragoa, zeinek zer idatzi behar duen esatea. Jakizu blog bat idazteko aukera zerorrek ere badaukazula. Animatu zaite. Idatzi nahi dituzun gaiei buruz. Inork ez dizu mugarik jarriko. Librea da.
Begirunez eta aurpegia emanez egindako kritika denak onartzeko prest gaude.
Eskerrik asko.
19. GURASUEK - 2006-06-08 | 21:37
ziek, beste batzui igualtzakobe, ba norbeak ikusi dayela.
20. keji ta destitxie - 2006-06-13 | 13:18
Asuntue danataz kejatzie al da ba? Lehen etzaolako, oin daolako, ta ala daolako.
Nere ustez kanpoko pistinie ondo dao (beitu lengo urteko datuek), ta iriki ein ber dala egiye da, baño umiek oporrak artutakuen irikita naiku dala pentsatzeiat.
21. 21.ai - 2006-06-13 | 14:22
"Lengo urteko datuek" inok eztitu kritikau, ezta pistinie udan irikitzie ere. Baine hemen proposamen interesante batzuk ein die, eta inok eztiyo erantzun proposamenei. Asaldau eitea errez hemen jendie, udalan defendatzaile sutsuek.... Eta egun hauetan pistina atsaldien igeritea jutie..., en fin, ze esangoizuet pa.... Kakagurie emateu. Bi kale kurtsillotako, beste kale bat umientzako, ea gainontzeko hiruretan kabiu ber igerita dijuen jende dana.... Hor arazue dao, eta bestaldea beitziek eztu baliyo. Eta asuntue ez da danataz kejatzie, asuntue azpeitiarron bizi-baldintzak hobetzie da.
22. aurrekue - 2006-06-13 | 14:23
Aurrekue naiz, eta 20.ai ai nintzen, 21.a ni nintzelako.... Barkau
23. Pistinan ta polikiroldegiyen estorbo haundik ite eztun bat - 2006-06-16 | 17:14
Ta zergatik ezta pistinien eraikine aurre aldea luzatzen?? Pistinatako ate nagusiye daon aldea haunditzie esan nahi det. Hor badao lekue, umien jolastokiye zelai aldea eman eta aurre hori geyo itxi. Hola, barruen leku geyo eongo litzeke pistinie haunditzeko...
Baleike batzuntzat ideia kaxkarra izetie baño...
Nik, egiye esan, eztet ez pistinaik ezta polikiroldegike ibiltzen, baño iruitze zait bi pistinak leku berdinien eotie hobe dala... Eztakit, kanpoko pistinan ibiltzeyenak gero dutxatzea barrure sartze al dien... Pistina haundiye anexoa ematen bada iruitze zait gauze batzuk faltan botako lituzkebela.
Ta egun baten futbol zelaie hauditzie pentsatze bada (mailaz iyo dielako, adibidez) ez litzeke lekuik eongo ta beste leku batea eman berko litzeke futbol zelaie...
Nere iritzi xumie da...
|