Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Ia pakie eitetan!

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Ia pakie eitetan!

    Euskara, espainola, hizkuntzak | Estitxu Elduaien |  2006/05/27  19:16

    Neure buruari parrez jardun dut aste honetan. Izan ere, beste behin agerian ikusi dut espainolarekin dudan harreman xelebrea. Hizkuntzaz ari naiz.  Neure ustez kastellanoz ederki moldatzen ikasia nuen, baina, keba keba, orain dela hamar urte Iruñeara ikastera joan nintzenean bezala sentitu naiz: aldrebes eta kristoren euskaradak botatzen.

    Garai hartan, nire gelan ziren andaluz, madrildar eta bestelakoek frantsesa al nitzen galdetzen zidaten… “por el acento, es que hablas raro”. Irratiko praktiketan gezurretako informatiboak egiten genituenean ere, latzak botatzen nituen nik, lasai asko, eta gero parre, entzuten zutenak, eta baita neuk ere. Irakasleek ez. Nola ba, opusekoek suspensoak ere jarri zizkidaten “por no dominar la lengua española”. Baina zeoze egin nuen azkenean, dezente mejoratu nonbait, eta karrera ere atera nuen. Eta bai, espainolez pentsatzera ere iritsi nintzen, eta hori omen da hizkuntza bat menderatzen duzunaren seinale (hala esan zidan behintzat irakasle batek).

    Baina inglesarekin bezala gertatu zait niri espainolarekin nonbait. Pentsatzen ahaztu, eta jakindakoa gogoratzen ere lanak. Kotxea tailerrera eraman dut. Aurreko gurpilak gaizki zeuzkan eta hemen inguruko tailer batera eraman nuen ahalik eta azkarren aldatzeko. Sartu nintzen, eta hasi nintzaion euskeraz: erruerak aldatzeko eta bide batez ba olioa ere baietz, errebisioa pasatzeko… Eta berak orduan: “Perdone, es que no entiendo euskera. No soy de aquí. Lo siento”. Esan bazuen esan zuen. “Ke le kanbies las errueras de adelante, y los azeites. Mirale bien, por ke kreo ke los frenos tambien andan un poko kaskaus, y bueno ke si ves ke hay ke kanbiar otra kosa, pues ke kanbies”. Ta berak, “¿Todo eso?”. Ta nik: “Eso y lo ke haga falta. A ver si hago la paz de un vez!”. Eta neu txitxi baino freskuo, “agur” esan eta ospa.

    Minutu erdi behar izan nuen esandakoaz jabetzeko. “Esti, a ver si hago la paz esan diyon! Ta errueras, kaskaus Ta aceitess. Ja, ja, normala tipue parrez geratzie…”. Eta neu ere lehertzen hasi nintzen. “Bota diyon earra, ez haiz natula”.

    Lagun batek esaten dit azpeitarrok harro egon beharko genukela, guretzat espainola atzerriko hizkuntza bat bezelakoa delako, inglesa edo frantsesa bezalakoa. Alegia, ikasi eta praktikatu ezean ahaztu egiten zaigula. Baina horrela ibiltzea ere… ez dakit, inglesari berriz ekitea erabaki nuen bezala agian espainolarekin ere halaxe egin beharko dut. A ver si hago la paz con eso tambien!

     

     

    1.  Azpeitiar - 2006-05-28 | 12:05
    Neurire igual iguala gertatze zat ta ez oso urrutira junda parre eitebe,baño onena da nei bost inporta zatela.Besten bat izen bazan erderaz hasiko zan.Baño ni ez, Euskal Herriyen naolako ta lotsie eman ber liyobekeenak beayek dielako erderaz eiteatik.

    2.  Patxitrapero - 2006-05-28 | 23:20
    Neu bai ari naizela parrez lehertzen, entre errueras y azeitess! jajajaja!



    3.  1 nai - 2006-05-29 | 11:07
    jode ori txoakeiye ordun azpeitia eztao etortzeik euzkeraz esbaki (lotzie emanber liyokebe amen bizi ta ez jakitie) . zu beintzat etziñen asko ertengo azpeititik o etziñen apurun gerauko beste naziyo baten bestela etzenun ori esango. ta estitxu periodista batek erderazo oyek botatzire¡¡¡

    4.  3.ai - 2006-05-29 | 12:15
    Estitxu periodistiek erderazo hoyek botatzi gaixki iruitze zatzu, baño inglesez erdi ipurdizka ibiltzie ez? Estitxuk euskeraz iteu lana eta euskerie menderatzie nahikue du. Gañea, seguru nao idatziz ondo menderatzeula erderie. Gertatzeana askotan ba boteprontun harrapau ta buru oiñdik euskeraz ai dala. Ni aitute nao Estitxu españolez eta ondo eiteu. Pasatzeana da batzutan exagerada bat dala! Azpeitiar geyenak baño hobeto eiten hik españolez Esti, guk bazakiñau earki!

    5.  Tolosarra - 2006-05-29 | 16:15
    joe, azpeitiarrek ez daukazue parekoik!!! maitasunez esateizuet eee je je
    Lagun asko ditut azpeitin eta beti iruitu izan zait azpeiti-azkoiti mundu aparte bat dala. benetan. Erderarekin daukazuen erlazio xelebre hoi izugarria da eta zuen izaera ere berezia da. "urola valley" je eje
    Ez det uste eongo danik euskal herrian beste herri bat erderarekin gaizki moldatzen den herritar gehio dituena. Izugarriak entzun ditut eta ikusi ditut!! Halare, lotsik ez eta hoi poztekoa da.
    Eskualde euskaldunena dela irakurri dut orain dela gutxi, herritar gehienak euskalduntzat edo ia euskalduntzat omen dute euren burua eta, alde hortatik, ZORIONAK!! ta ahaztu las errueras...

    6.  1nak 3.nari - 2006-05-29 | 17:38
    Lelena naiz ta esan nahi dizut zuri (3nari) gauza bat.Esan dizu ez naizela azpeititik erten.Ezta fardatzeatik baño Europa osotik ibili naiz,baita Ameriketan ere.

    7.  ohiturie - 2006-05-29 | 18:57
    Esti, eon hai lasai, hori ohitura kontue den da. Hi Panplonan bizi hitzenanien jendiekin erderaz geyo eite hunan, ta ordun ba errezo ertetzeikenan. Baño oiñ Azpeiti ingurun dana euskeraz eiten, ta hola derrepente ta espero gabe erderaz hasi ezkeo normala buruek euskeraz botatzie dana! Baño nik aituta nitxion hire kronika erderaz ta ze esangoñapa, earki asko eite unan bai telebisiyun ta bai raiyune. Hori bai, azentueeeee, latza!

    8.  Balaguer - 2006-05-29 | 21:30
    Nere ustez estik erderaz ondo jakin berko lukela, ze bere lanien beharrezkue ikustet.Munduko gertaerak eztatozte euskeraz itzulite.
    ta bestetik (ez det nahi eraso pertsonal bat izetie), estik duen pentsakera ikusita, zer egiten du zu bezalako periolista bat OPUS DEIn ikasten?Eztakit ba...hain euskaldune ta progresista izenda, Ultrakatolikoen irakaskuntza jasotziere....baino bueno, aukera pertsonala da, eta eztet nahi hau eraso bat bezela hartzie.Hori bai, ni unibertsitate PUBLIKO eta EUSKALDUN baten alde.

    9.  Soweto - 2006-05-30 | 10:25
    Lasai Estitxu, lasai.

    8.-nai esan, ez nagoela batere ados zurekin. Nik ustet Estik ondo menderatzen duela erdara, gertatzen dekana duk batzuetan baldar ibiltzen garela ohitura galdu dugunean, eta hori normala duk Azpeitia bezalako herri batean, izan ere isolatuta bizi gaituk eta horrek desabantailak zein abantailak ditu.

    Niri ez zaidak gaizki iruditzen "erdaldun bat" edota "atzerritar bat" baldar hitzegiten hasten bazait, bejondaiola! barrabilak edo obariok izatea hizkuntza bat ikasteko lehen urratsa duk. Niri ere gertatu zait baldar ibiltzea atzerriko hizkuntza bat ikastea tokatu zaidanean eta frantsesa, italianoa edota argentinoa hal naizen galdetzen didate. Nik beti umorez hartzen dut. Estik ere ikusten dut baietz.

    Ah! eta Tolosarrarekin guztiz ados

    10.  Estitxu Elduaien - 2006-05-30 | 16:14
    Balaguerri:

    1. Batetik, arrazoi duzu. Nire ogibideagatik erderaz ondo jakin beharko nuke. Baina erdera guretzat espainola eta frantsesa dira. Eta biak ikasteko ahalegina egiten dut. Batzuetan hobeto eta besteetan okerrago, baina, beno, oraingoz egin beharreko lan denak egin ditut eta ez naute inondik bota! Gazteleraz ere aritutakoa naiz, lanean, eta, beraz, ez ote naiz hain aldrebesa izango! Tailerreko anekdota honekin esan nahi nuena zera zen: azpeitiarrok espainolez aritzen garenean nabarmen geratzen garela askotan. Baina geure buruari parre egiteko aitzakia bat zen!

    2. Eta bestetik ere arrazoia duzu. Agian ikasketak hasi nituenean ez nintzen zuk diozun bezain "euskaldun eta progresista" (azken hori zer den zehazki esaten ere ez naiz atrebitzen), eta agian, Opus Dein ikasi eta hangoak ikusi ondoren bihurtu naiz hain "euskaldun eta progresista". Bizitzak ikasteko ere hanka sartu behar izaten omen da eta...

    11.  AUPA - 2006-05-30 | 19:39
    Aupa danoi,
    neretzat euskaldun izetiek ez du esan nahi beste hizkuntzak gaxki jakitiez harro eonber deuniken. Euskeraz oso ondo jakin behar deu eta Gazteleraze nik uste det baietz Hego Euskalerriko gehienguen hizkuntza da ta. Frantseza jakinez gero hobeto eta inglesa jakinda berriz hobeto oindiken.

    12.  12. - 2006-05-30 | 20:36
    nere ustez politika kontuek alde batea utzi ber die.Hizkuntza bat jakitie beti da ona eozeinentzat nahiz erdera,ingelesa,frantseza eo latiñe!!

    13.  Identifikauta sentitzen naiz - 2006-05-31 | 16:36
    Kaixo Esti:

    Guztiz identifikauta sentitzen naiz zurekin. Neure opusin ibilitakue naiz ta majina bat examin suspendiu zixkiben "por no dominar la lengua española".Erderaz iya perfekto hitzeitet, berko hainbeste andaluz eta madrileño artin estudiau ondoren.

    Hala ere esan nahiko nuke hau irakurtzeben danai, erderaz ez jakiteatik harro ezteula eon ber. Izan e lotsagarriye da oporreta Euskal Herritik kanpoa jun ta beti kuadrilako berdiñek hitzein beherra panadeiyen ogiye eskatzeko o eztakit noara nola allatzean galdetzeko. Dexkuidun kanpoko festan batzutan euskaraz eztakiben kuadrilan bat ezautu ta hitzeiteko gai ez izetiere lotsagarriye da. Modu hontan gure buruek mugau besteik eztitugu iten.

    Ustet gaitik kanpoa atea naizela pixket baiño bueno.
    Esti segiu zan holaxe gai interesantie buruz idazten ta hor goiko batek esatein bezela jarraitu zan hain euskaldun ta progresistie izeten (jajaj). Izen e opusea juteatik ezta iñorre azpeitiar petue izetetik, espaiñol eskuin muturrekue izetea inolaz e bihurtzen. Kalitatezko hezkuntza bat ematebe nafarroako unibertsitatekuek, hori bai beiaiyen ikutu faxistakin ta askotan ixildu inber izete nitzen klasin, baiño holakotxie da biziye.


    14.  ieu - 2006-06-01 | 11:48
    Euskeraz, erderin influentziyeatik jende askok eta askok hitzeiteu gaizki, “si da super polita” ta holako txorradakin ta beste askokin, ta erderazko estrukturak erabilita, hori ezta hobie. Guk gaizki esan ta kontura ite gea, ta hauek eztie sekula konturako.

    15.  epa - 2006-06-02 | 18:29
    Eztet ulertzen erderaz ondo ez jakin ta harro daudela esateben jendie. Ez otea beaiek jartzeben eskudo bat? Nei hizkuntze asko dominatzeitubenak inbiri galanta emateibe, oso aberasgarriye izen ber du.

    Hego Euskal Herriyen bi hizkuntza ofizial dauzkeu ta bentaja bat izen ber luke, danok saiau berko genuke bi hizkuntzak ondo dominatziez ta harro eoten horreatiken

    16.  15.nai - 2006-06-02 | 19:40
    Bi hizkuntzak ondo jakin bai,ta ahal bada 4.Baño hitzein tokiyen tokikue.Euskal Herriyen EUSKERAZ,ta ez erderaz.

    17.  Mugak - 2006-06-05 | 11:28
    Neuri-re iruditze zait erderaz ondo jakin beharko geneukela...tristie da Azpeititik irten eta euskeraz ez baldin bada, eozer gauz esateko lotsaute eotie... Ez zait ahaztuko oain dela denbora bat beste herriko festa batzutan hango pertsona batekin hizketan (euskaldune) ta azpeitiarra nitzela ta...jo! ba nerekin unibertsitatien azpeitiar bat eon zan da, asignatura batzuk erderie ez jakiteatik suspenso...eneee eundokuek botatze zitun. Ba ni azpeitiar neska honen lekuen jartze naiz eta beretzat etzan bate earra izengo suajiliye bezela sentitzie, eztakit, askotan euskerie galtze horren bildurrekin, azpeitin erderie guztiz baztertu da ta hori-re etzait logikue eta batiz bat praktikue iruditzen, ta ez konparau inglesa ta alemanakin eztauke zerikusik eta...lanien-e tokau zait (azpeititik kanpo eitet lan), artikuluek jartzen ez dakiyen beste lankide eta herrikide bat, eta, "el mesa", "la contrato", ta holakuek aituta jende guztiye flipaute (baiño honek nundik arten du?)hau da beste herriko danak aluzinaute, nola leike? horreatik esatet , neuri toka zatena behintzet nahiko limitaziyo haundiye iruditze zaitela, ondo daola euskeraz hitzeitie eta bizitzie baiño erderaz hitzeiten-e jakinber dala, gaur egundo gizartien moldatzeko behintzet

    18.  Miren - 2006-06-06 | 15:41
    Euskal Herriko Unibertsitate Publikotik fatxaik ez al da ateatzen? (PNVkuekin bakarrik...pufffa...)

    19.  19 - 2006-06-06 | 16:30
    fatxak leku danetatik ertetzeye

    20.  epa - 2006-06-09 | 17:33
    Ta erderaz ez jakiteatik lotsa in ber badeu guk, erdaldunek euskeraz ez hitzeiteatik ez al debe lotsa ber? Beti guk pasa ber al deu beayen hizkuntza? Hau dek hau. Hemen danok jakin berkoitugu bi hizkuntzak, ez? Flipa itet.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak