Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Badago presarik

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Badago presarik

    Presoak | Estitxu Elduaien |  2006/05/18  18:22

    Oraindik ez omen dela garaia. Gauzak aldatzen ari direla, eta laster zerbait egiteko unea iritsiko dela. Baina oraindik ezetz.

    Azpeitiko Udaleko ordezkariek (EAJ-EA) Presoen Topaguneko ordezkariei duela astebete inguru esandakoa da. Larunbatean egingo den Elkartasun egunerako konpromiso eske joan ziren Topagunekoak beste behin: udaletxean presoen aldeko maindirea jartzeko eskatzera, eta Udaleko ordezkari moduan, arratsaldean egingo den manifestaziorako deialdia egiteko esatera, besteak beste. Baina ezezkoa jaso zuten beste behin ere. Pausoz pauso ekimenean egin bezela, hauek izan ziren alkatearen hitzak: “presarik ez dago horrelako pausoak emateko. Iritsiko dira, baina presarik ez dago”.

    “Hik ez dek eukiko presarik, nik bai, nire semea Frantzian zegok”, pentsatuko zuen orduan Juanitak, seguruenez. Eta berarekin akordatu naiz egunotan. Berarekin, bere senarrarekin eta bere seme-alabekin. Txapiren ama da Juanita, eta dagoeneko ondo baino hobeto jakingo duzue funtzionarioek jipoitu egin dutela Mureten (Frantzia) dagoen preso azpeitiarra.

    Denbora eta presa erlatiboak direla esaten da. Ederki. Ibarretxe garai berriak gora eta garai berriak behera dabilen honetan, lege zaharra da nagusi gurean. Erraztik presoen aldeko keinuak behin eta berriz eskatzen dituen honetan (eskatu behintzat egin ditu), inkoherentzian preso jarraitzen dute herrian. Segi horrelaxe.

    Presak hil egiten duela ere esaten dute Marruekosen. Horixe esatea bakarrik falta zaizue. Mesedez.

     

     

    1.  Begoña - 2006-05-18 | 19:04
    Alkate hau eta bere alderdia, beti aitzakiaren bila. Lehenago, su-etenik ez zegoelako, orain presarik ez dagoelako. Hurrengo aitzakia zein izango ote da.
    Ederki asko daki Txapi jipoitu dutela, baina ezertxo ere ez du egin, ez berak eta ez da Udalean dauden beste alderdiak, orain ez daukate aitzakiarik, baina, isilik. Eta gero giza-eskubideak aipatzen dituzte, komeni zaienean, baina herriko seme bati horrelako gertaera larri bat gertatzen zaionean, ezer ez dute egiten, beste aldera begiratu eta listo.


    2.  2. - 2006-05-18 | 19:18
    dirua da interesatze zaien gauz bakarra,otaindik ez al tzeate konturau ala??

    3.  Maite - 2006-05-19 | 08:40
    Beti bezala, denak elkarri pelota pasa nahian!! Atzo, Idoia Zenarruzabeitiak (EAJ/PNV), Radio Euskadiko elkarrizketa batetan esan zuen, beldur zela Españiako gobernuak "gestión de excusas" egingo ote zuen, hau da, aitzakiak ipini eta ezertxo ere ez egin. Eta beraiek ere zer egiten dute ba??

    4.  EAJ-kue - 2006-05-19 | 10:19
    Zer egin behar diagu ba??? ... Esan !

    5.  ni neu - 2006-05-19 | 10:48
    ETAk hildakoen familiekin ere oroitu al zea Eztitxu?

    6.  5.nai - 2006-05-19 | 11:21
    Betiko erantzun bea. Akordatze altzeate ETAk hildakuekin? Estitxuk eztake horrei erantzun beharrik. Hemen eskatze deuna da teoriyen danona dan udaletxiek herriko parte haundi baten eskaeriei erantzun diezaiola. Zuk esate dezun ETAk hildako hoieatik beti azaltzeye argazki danetan pankarta politte hartuta. Udaletxie hain preokupaute baldin badao giza eskubidiekin, arpeye eman dezala hauek hausteyen kasu danetan. ETAk norbait hil duenien oso ondo iruitze zait udaletxiek horren aurkako iritziye adieraztie, baño presuekin iten ai dien injustiziyen aurrien-e hala inber luke. Ez betiko mozolo arpeye ipini ta eongoek denborie hortako esan. Ta gehiena amorratze nauna da batenbat beti erteera igualakin ertetzie, eztiyou PNVi eskatzen, udaletxiei baizik, baño bueno, herri hontan badakigu bakoitze nolakue dan aspalditik. Alkatie beti mouen oinguen-e lotsagarri...

    7.  Estitxu Elduaien - 2006-05-19 | 12:18
    Ez dakit 6. hori zein dan baino neu izan banintz bezala erantzun du. Eskerrik asko, horixe da gutxi gorabehera neuk pentsatzen dudana. ETAren biktimak hor daude, eta haien zorionerako, haiekin denak akordatzen dira, baita gure Udaleko kideak ere. Baina presoekin ez da halakorik gertatzen, ezta gutxiago ere. Eta haien eskubideen urraketak ere etengabe gertatzen dira.

    8.  EAJ-ko beste bat - 2006-05-19 | 13:55
    Nire akordatze naiz presuekin, baño ez det demostratzen, zuek bezela...

    9.  8.ai - 2006-05-19 | 14:38
    Hik ez demostratzie gauza bat dek, baño Udala, nik nakitela, herri osuen ordezkaye det, herritar danana, eta hortaz danakin berdiñ jokau berko likek. EAJ-kuk eztezuela demostratzen bazakiau, presuen alde eiñda etekin ekonomikoik eztezuelako lortzen, ta Madriden ondo geatzie nayo dezuelako zeuen herriyen aurrien baño

    10.  9.ai EAJ-kuek - 2006-05-19 | 16:17
    Bai, bai, ... herritar danana den udal horrek aspaldi eskatu zihoan ETA-koei armak uzteko eta herri honen izenien ez hiltzeko gehiago !!! Ta zer egin dik???

    Ta beste galdera bat egingo diat, hi, ETA-k norbait hiltzen duenean non hago??? ... Ta gero nahi dek nik hiri sostengatu??? ... Nori eta, kalean zear "PNV Lapurra" eta horrelako gozokeriak esaten duenari ??? ... Esaidak nola nahi dekan ni hirekin joatea??? Nola nahi dek hirekin konprometitu, hi ez bahaitz nerekin konprometitzen??? ... Oroitu adi eskubide bakoitzak bere betebeharrak dizkik !!!

    Eta gizon zuzena eta koherentea izatea lortzen duanean, joango gaituk hirekin !!! Baina horretarako lan asko egin beharra zegok bien partetik eta galdutako konfidantza irabazten joan dek, ta jakina eztek gauetik goizera lortzen den gauza bat ... "asi que tiempo al tiempo" !!!

    11.  gazte - 2006-05-19 | 16:20
    tiempo al tiempo, ta bitartin batzuk aberasten ta bestik kartzelan usteltzen. boterea=dirua
    ESPETXEAK APURTU

    12.  PNV-ko horri - 2006-05-19 | 16:59
    Hi, barkau baño ez bahaiz enteraure, ETA-k armak utzi dixkik

    13.  12garrenai. - 2006-05-19 | 17:10
    gauz bat bakarrik, ETAk ez dik armaik utzi, su eten irauknor bat eskeini dik. armak uztie beste gauza bat dek. informaziyue nola ibiltzean e garrantzitsue dek holako une baten.

    14.  Ahhh - 2006-05-19 | 17:36
    Ordun hori det aitzaki berriye? Armak utzi arte ez dezuela ezerre eiñgo, alegiye? Ta geo Zenarruzabeitiak esan atzo Madril aitzakiyek jartzen ai dala. Iñ tzazue barne eztabaida bat alderdiyen, ke se os ve el plumero...

    15.  EAJkuei - 2006-05-20 | 09:03
    Esaten dek ETAkuek bateonbat hiltzen zuenien akordatzen al ginen. Eta heu, eskuindar taldeak, GALek, indar errepresiboak eta bere kuadriliak hil ditubenien hainbat euskaldun, hi nun eon haiz. Bueno ez erantzun, bazekiat, auntzen adarrai beire, betibezela. Haber noiz hasten zeaten behingoz lanien, beti bestiek egindeko lanetiken aprobetxau zeate, BIZI GUZTIYEN HORRELA EGIN DEZUTE!

    16.  13ek - 14garrenai - 2006-05-20 | 11:21
    ni ez nauk ez pnvkue eta ez inungue, ta ez diat pnven izenien hitzeiten. nik matizaziyo hori ein bakarrik ein diat. gauzai bere izenakin deitzie ona dek. prozesu honek bere bide ta pauso batzuk zauzkek, eta ETAk lehenengo su etena eindik eta gero armak uztie tokauko zikok, hala uste baldin bau. ta alderdiyek heuren pausuek eman berkotxiabe, danak. beraz, eskertuko nikik nere iritziye pnvkuekin ez alderatzie. eskerrikasko.

    17.  EAJ-kue - 2006-05-22 | 08:41
    Nik eztiat esan GAL-ak hiltzen zituenien ez nintzela akordatzen ... bakarrik adierazi nahi diat ez naizela hirekin egongo koherentie ez haizen bitartien ...

    Ta hik esan udala herrixena dela, danana dela etabar ... eta zer pasa da aste bukaerien Azpeitiko eta Azkoitiko udaletxiekin ???? ... Bai, bai, ... zuek ibili hola eta gero zuekin jungo geaxuk !!! Bai noski ... !!! Hik zer uste dek gil... geala???? Zeuek ai zeate arrazoiek ematen zuekin ez juteko !!!

    18.  Koherenteak? - 2006-05-22 | 15:14
    Eta EAJ-koak al zarete ba koherenteak? Ilegalizazioaren kontra zaudetela diozue, hori esatera behartua zaudete publikoki, baina de facto zuek 'ilegalizatu' edota baztertu izan duzue betidanik Ezker Abertzalea. Informazioa ezkutatuz, batzordeetan baztertuz, zokoratuz... Eta orain ere zuen polizia hor darabilkizue, jo eta su, egurra banatzen. Zuena baldin bada koherentzia, nik ez dut horrelakorik nahi.

    19.  19. - 2006-05-22 | 16:13
    Ta ze pasa da ba bi herriko udaletxien artien??Ni ez nahiz enterau..

    20.  PNV KOHERENTE?? - 2006-05-22 | 21:24
    hori bai ezetz!! pnv ez da sekula koherente izan, esaten dute euskaldunak direla baina ez dute independentzia nahi, baino españolak ere ez dira. norbait aklaratze alda kk nahaste honekin?? ni ez. esaten du ilegalizazioen kontra dagoela, baino ertzantzak egurra banatu zuen ostiralean ere, independentzia eskatzen zuten gazteen kontra. zergatik?? zinegotziak ere lapurtzen ditu, esaten du biolentzia guztiak salatzen dituela baina txapi jipoitu dute eta ez dugu deklarazio intituzionalik entzun. HAU DA KOHERENTZIA?? KOERENTZIA EZKER ABERTZALEAK DU, euskaldun izatea eta independentziaren aldeko borrokan erabat koherente delako. kartzela jasan digu, egurra, ilegalizazioa, baino gu koherente jarraitzen dugu, españolak ez garelako indepndentzia egunez egun eraikitzen.baduzue nondik ikasia. eta hasi preparatzen oposiziorako, jada aspertu gara eta zuen hitz ustelekin. Etxeak 50 milloitan, ertzantza nazka ematen, langileen baldintzekin batere arretarik ez,....nazkatu gara zuen aberats eta boteretsuen aldeko politikarekin.

    21.  20.nai - 2006-05-23 | 14:57
    Aurrekoarekin ados etxeak 50milioi, ertzantza, lan baldintzak... Baino faorez, objetibidade pixketekin beitu, ardi batzuk besteik eztezue ematen. Ezker abertzalie noiztik da koerentie??? Giza eskubideak errespetatu esan... terrorismoa ez kritikatu... Danak iguelak...

    22.  19.ai - 2006-05-24 | 09:49
    Pinturaz jantzi dituzte !!!

    23.  22.ai - 2006-05-24 | 09:58
    azpeitikue ez!!

    24.  eaj-pinturaz - 2006-06-13 | 13:24
    Eaj-ei pakin izenien azkar solidaritza eskau, ta bitartien batzokira oindik kale borroka ekintzak eiten segitzen ei zeate.

    Danakin nazkauta natxiok.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak