Bandak ere bai?
Bandak, pintadak, arrazismoa | Estitxu Elduaien |
2006/05/12
16:55
Latin Kings vuelven. Pelikula baten izenburua izan daiteke. Edo telebistan azkenaldian ugaritzen ari diren albiste-erreportai edo dena delakoen izenburu bat. Baina ez, pintada bat da, eta Azkoiti sarreran ikusi nuen lehengoan. Ezkutuan dago, Txerloiko industriagunetik Azkoitira bidean dagoen bidegorriaren pareta batean, baina ederki ikusi nuen nik, horma zuriaren gainean.
Hasieran grazia egin zidan. Ondoan 18/98 epaiketarik ez, faxistak kanpora! zioen beste pintada bat zegoen, eta irudia benetan surrealista iruditu zitzaidan. Baten bat adarra jotzeko gogoarekin ibili zela pentsatu nuen. Eta seguruenez hala izango da. Baina gero zalantzak ere sortu zaizkit. Eta gurean ere egon baldin badaude banda delako horiek? Ez dakit, neuri sinesgaitza egiten zait, oso, pelikuleroa, baina auskalo, gaur egun eozer gauza.
Latin kings eta bestelako banden inguruan ez dakit asko. Dakidan apurra, Espainiako telebista kateetan ikusitakoa. Eta horietan esaten dutenaren erdia ere ez dut sinesten, Euskal Herriko kontuak nola kontatzen dituzten ikusita fiatzeko arrazoi gutxi ematen didatelako. Latinoamerikarrak omen dira, beti borroka bila ibiltzen direnak, eta “oso arriskutsuak”. Sinpleegia iruditzen zait ematen duten irudia, eta arrazista. Gurean beti borroka bila ibiltzen direnik egongo ez balira bezala… Eta banda horietan ibiltzen direnak guztiak latinomarikarrak izango balira bezala…
Baina ez dakit, hala ere ez ditut banda horiek Azpeitin edo Azkoitin imaginatzen. Gure herrietako jendea ez dut hola imaginatzen, eta gurera etorritako atzerritarrak ere ez. Bai, brometan egindako pintada bat izango da. Seguru. Edo ez?
|
1. Ñetas - 2006-05-13 | 14:24
Nik aurrekoan "Eusskadi txuria" jartzen zuen pintada nazi bat ikusi nuen.Euskadi bi "eserekin" jarrita gainera azpian beste sinbolo bat zuelarik."Celten cruz gamada" deritzona.
Oraindik azpeitian ez dut uste horrelako bandarik dagoenik, baina donostian horrelako bi poliziak fitxaturik dauzka. Eta badakizue, hirietatik gauz hauek herrietara pasatzen dela.
Latin king delakoak arriskutsuak diren edo ez...ba,berez ez. Baina horrelako extremoetara ematen dute bere ideologia ze, edozein begirazun botatzen badiezu, beraiek atake arrazista bat bezala ikusiko dute.Pretesto horrekin beti jaleoa bilatzen bukatzen dute.Biolentzia bere ideien parte da.Normala da, Estatu Batuetako kartzeletan hasi zen mugimendu bat bahi da.
Ohitzen hazi dezakegu,zeren laster eguneroko arazo bat bihurtuko da, eta pelikula izateari utziko dio.
2. Ultraeskuindarrak Azpeitian? - 2006-05-15 | 08:52
Talde ultraeuskuindar den Democracia Nacional-en kartel bat ikusi nuen atzo Elkartasun eguneko kartel baten gainean pegatuta, Azpeitian, Euskal Herria auzoan (eroskiko torre baten azpiko kafetei baten onduen...) harrituta gelditu nintzen, espainiar estatuko edozien hiriburu edo herritan normaltzat jo dezakeguna hemen ez bait da, ez niretzat behintzat... Azpeitian ere ultrak ba ote ditugu ba??
3. 2 garrenai - 2006-05-15 | 11:59
azpeitiyen ultrak eongo estieba ta xanjuandein geiyenak gaña ta bestela beitu pistina aldien ze jentuza eotean ta zemat burruka eindeben kalien
4. 3.ai - 2006-05-15 | 12:39
Komentayo oso razistie iruitze zat iñ dezuna. Xanjuandein ultrak geyenak? Bai, klaro, ta hortxe ibiltze gea bandera españolakin euskaldunek ostiatzen. Faorez. Pistinako jendik burruka iteula? Ya, eta kaleko jendiek ez, azpeitiar azpeitiarrak eztebe ba burrukaik eiten. Hoi mentalidade razisti daukena jende batek gure herriyen. Geure buruei beitu berrien beti bestiei kulpie...
5. neu - 2006-05-15 | 13:31
burrukan ibiltzie ultraeskuindarra izetie al da??kaleko jende asko re ala ibiltzea..hoyek e ultraeskuindarrak??
6. errexildarrak - 2006-05-16 | 09:03
a bai, garai bateko errexildarrak e orduen ultraeskuindarrak omen hituen...beno beno, faborez.
Etengabe diskotekatan burrukan dabilen jende horrekin beste problema bat dago, ez ideologikue.
7. Multikultura, multiarraza - 2006-05-16 | 17:35
Asteko ta bein talde horiek hemen egotea ez zait hain arraroa iruditzen kontuan izanda euskal herrira datorren imigrazioaren parterik haundiena latinamerikarra dela, fenomeno hau Salvador, Honduras, Guatemala,Nicaragua, Mexico, Puerto Rico... bezalako herrietan eman da. Guztiek dituzte hainbat ezaugarri amankomun, gerra luzeak bizitako herriak dira,izugarrizko hankerkeriak ikusi eta jasandakoak, amerikarrek bertan "interbenitu" ondoren bertako aberastasun guztiak multinazionalen esku diren bitartean, bertako gizarteak miseria eta explotazioa du eguneroko ogi, baliabiderik eta itxaropenik eza.
Kontextu honetan sortzen dira banda hauek eta hori da aldatu beharrekoa gaiñontzeko eztabaida guztiz antzua deritzot. Desberdintasunak eta injustiziak hain nabariak diren artean biolentzia egotea zilegi deritzot. Guazen bada denon arten integrazioa, solidaritatea, berdintasuna lantzera herri eta mundu multikultural eta multiarrazial baten alde
8. Saturday Hero, lelenai - 2006-05-16 | 19:23
"Celten cruz gamada" esan dezunien eztakit zer esan nahi zenun: "Cruz Gamada" eo "Cruz Céltica". Lelena esvastikie da (grieguen gamma hizki maiuskulien antza daukelako, beso bakoitzek) eta bigarrena beste gauza bat, punto de mira tankerie daukena, esvastikak debekauta eo gaixki ikusita dauden lekuetan Neonaziyek erabili ohi debena, beste hainbat ikurren artien
9. lelena - 2006-05-17 | 14:00
Bai, ni "Cruz Céltica"ri buruz hari nintzen. Pentsatzen nuen honek ere gamada izena zuela. Ala eta guztiz, arrigarria iruditzen zait horrelako pintadak ikustea gure herrietako kaleetan.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|