Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Bestelako "azindentie"

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Bestelako "azindentie"

    Okupazioa, desalojoa | Estitxu Elduaien |  2006/05/5  14:35

    Gaur ezin izan dut Zestoatik Azpeitira joan. Ez didate utzi. Abiatu bezain pronto Ertzainak topatu ditut bide gurutzean, eta ezin dela pasatu. Zer gertatu den galdetu eta erantzunik ez dut jaso. "Azidenten bat eongoen..." pentsatu dut neure artean, eta Arroa aldera hartu dut, autopistan sartu eta lanera etortzeko.

    Telefonotik deitu diot bati, orduan, abixatzeko. Ez etortzeko Zestoa aldera, krixton karabana dagoelako. "Azidenten bat". Eta orduan berak: "ze azidente? Hor goyen okupautako etxie desalojatzen ai omen die ta!".

    Lotsa eta haserrea sentitu ditut bat batean. Lotsa, han zer gertatzen den ez nekielako (kazetarioi sarritan gertatzen zaigu, dena jakin nahi hori...) eta haserrea, etxe hori desalojatzeari zentzu handirik ez diodalako hartzen. Segurtasun kontuak aipatu dituzte. Ez dakit zenbaterainoko arrazoia izango den, baina bertan dauden gazteek arriskurik ez dagoela esaten dute.

    Ez zaizkit desalojoak gustatzen. Eta are gutxiago, gaur goizean montatu duten kaosa montatuta. Batzuri etxe hori hustu egin behar dela buruan sartu zaie, eta hori betetzeko dena da zilegi, den dena, baita errepidea moztea ere. Baita batetik bestera joan behar duten herritar, langile eta dena delakoak ez aurrera ez atzera uztea ere.

    Eta gero trafikokoak kejatu egingo dira. Euskadi Irratian Donostia aldean izandako azidentea gora eta behera ibili dira. Hango auto ilarak behin eta berriz aipatu dituzte. Baita Sakanan izandako ez beharrak eragindakoak ere. Baina Azpeiti eta Zestoaren artekoak aitatu ere ez. Nola ba, "azidente" horren eragileak zein izan diren jakinda normala ez aipatu nahi izana.

     

     

    1.  jon - 2006-05-05 | 15:28
    Desalojorik ez!!!
    Ez dao eskubideik, ni re antxe eon naiz, tonto moduen!

    2.  ni - 2006-05-05 | 15:28
    Hi Esti, ta nundik jute haiz ba hi Andoainea lanea???

    3.  Estitxu Elduaien - 2006-05-05 | 15:45
    Ba batzuetan autopistatik eta beste batzuetan Azpeitin lankideren bat jaso eta Urrakitik barrena.

    4.  desalojoik ez - 2006-05-11 | 21:15
    neire etzat bate ondo iruitu bialtzie, ta azkenin etxiek 50 milloi baliyo babe, okupau inberko. baino egiye esan, zestuko gazte hauek gauzak nola indituben etzat bate gustau. imagen oso eskasa eman debe, gauzak eztitube bate txukun in da azken finin, jendien aurrien legitimidadie galdu debe ta alkatie motiboz bete debe,....nere irudipenez.jendiekin sinpatikuo izen, olako narraskeirik ez montau, ta gauzak pixkat seriotasunez inda askoz hobeto izengo uan, arrazoie zakeau ta redio!! etxiek okupatzie legitimue dek!! ta gauzak intzien ebzela inda, lendie kontra jartzie bakarrik lortu dala iruitzezik.

    5.  5. - 2006-05-12 | 17:25
    jendie beti eongoa soziedadin aurka dijun kontra eongoa,gure "lasaitasuna" apurtzen dutelako...BLA BLA BLA...Nik ez dakit pa ze intzeben jendien kontra, sinpatikuo??nahiko jatorrak die ba han zaudenak.txakurren da asuntue...ba eztakit agian hor gaixki joka zeben,baina gauzak hitzein iteye,ta ez azaldu egun baten 10 minutu eman etxie hustutzeko ta ezer gabe kalin utzi,ezta beayen gauzak e eztitube errekuperau..ta hortako bai eztaola eskubideik.Zerri esateyozu imagen eskasa???
    Ta montau dan jaleoatik pentsatzet hitzeitezula zure azkeneko esaldiyen,baina ze in bertzeben ixil-ixilik geldiu ezer gabe utzi dituenien??ez horixe!!

    6.  4e. - 2006-05-12 | 20:59
    enauk ai jaleueatik.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak