Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Batzuk doblea eta besteek erdia

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Batzuk doblea eta besteek erdia

    Autoaren zerga | Estitxu Elduaien |  2006/04/10  18:45

    – (…) Portzierto, kotxien inpuestuek kobrau ditue.

    Hitz hauekin jakinarazi digu amak, etxekooi, bakoitzak berea pagatzeko ordua iritsi dela.

    – Ah, bale. Zenbat da ba?

    – Zurie ta nerie 115na euro. Ahizpena ta attena iye erdiye.

    – Ehhh? La ostiaaa! Igualtxuek die ta kotxiek!

    Urteroko kabreoa harrapatu dut aste honetan ere. Urtero berdina gertatzen da, eta dagoeneko asumituta izan beharko banu ere, ezin ebitatu kabreatzea. Eske ezin dut ulertu. Nere ahizparen kotxea eta nerea berdintsuak dira neurriz. Aparkatzen toki bera okupatzen dute, eta nik doblea pagau behar dut inpuestoa? Baii, badakit, denak berdina esaten didazue… “eske motor haundiyo dake zuriek…”. Ta? Horrek ze esan nahi du, gehiago kontaminatzen duela? Eske eztet ulertzen. Eta nere ahizpak eta aitak berdina ordaintzen hori ere…: batek orain dela ia 20 urteko kotxe tartana zahar bat, eta besteak hiru urteko kotxe berri xamarra, eta berdina ordaindu behar.

    Badakit tarifak horrela ezartzeko arrazoiren bat egongo dela. Motorraren araberako horrek azalpen logikoren bat izango duela. Agian kutsadura, edo zarata edo, auskalo… Baina baten batek azalduko al dit zehazki zer den neurtzen dena? Nik alderdi praktikotik begiratuta bakarrik hitz egiten dut: nire kotxeak, nere ondokoarenak eta besteak toki beretsua okupatzen dute. Kontaminatu ere berdintsu, eta zarata ere antzerakoa. Eta, orduan, zergatik ordaindu behar dut nik batzuren doblea eta besteen erdia?

    Eta gero, aparkatu nahi dudan aldiro tokia falta. Eta polideportibo aurreko parkinean autobus edo kamioi bat zeharka aparkatu eta hiru aparkaleku berarentzat hartuta…

    Ufffa… Kotxea saldu eta oinez ibiltzen hasteko gogoa ematen dit batzuetan. Baina klaro, Andoaineraino egunero joan etorri oinez egitea gehitxo igual. Eta gure herritik garraio publikoarekin mugitzeko dagoen aukera handiarekin… zalantzak ditut: autobusa, trena, tranbia, abioia, helikopteroa edo barkoa hartu. Badakizue, guk danak ditugu, ordu erdiero, eta Gipuzkoako toki guztietara…

     

     

    1.  a - 2006-04-11 | 10:33
    Hireak eta besteenak berdintsu kontaminatzen dutela dion. Hori frogatu egin beharko uke.

    Ta garraio publikoarena arrazoi guzti guztia baina badaezpada Landetara ere jendea kotxean eta artzubitik korralera ere bai...

    Gaurko jendea nekatyuta jaioko unan.

    2.  kotxe karrakak - 2006-04-11 | 10:40
    Zurekin guztiz ados nao Estitxu, nik beti kotxe xixtrin bat euki omen det (anaiek hori esateit behintzet), aber kotxe karraka hori noiz aldatzezun...baiñe udaletxeko zergie ailegatzeanien, bere golf potentie ta nere kotxe xixtriñe iye pareko...hoixe amorrue!!!

    3.  Kontaminaziyue - 2006-04-11 | 15:24
    1. ari: Etzakiat kotxiek zenbat kontaminatzeiaben, baño bazakiat hori kontrolaute daola, ITV pasatzeakun hori neurtzeiabelako. Hortaz iruitze zitek geyegi eo askoz geyo eztebela kontaminako kotxe batzuk bestik baño. Estitxu arrazoie zakek, tarifa hoyek zeatik jartzeituen hola jakinarazti komeni dek, ze herritar normalantzat behintzet etzakek esplikaziyo logikoik.

    Ta hori bai, arrazoie daukek, kotxi gutxiyo ibiltzen ohitu berko genikek. Baño bide gorri natual bat e ba al tziok ba?

    4.  Ni neu - 2006-04-11 | 15:37
    Azpeitin, ustet, kotxien inpuestue zilidradien arabera kobratzebela. Esti, hire kotxiek 1.900 zentimetro kubiko zazken, eta hire aizpenak 1.400. Horreatik pagatzein gutxiyo, nahiz eta kotxiek antzekuek izen, zaldiz, neurriz da dana. Beste herri batzutan zaldi fiskalan arabera kobratzea. Nere etxien iguala pasatzen, nere atten kotxie haundiyo den eta ni baño gutxiyo pagatzeiñ.
    Ta garrayo publikuenakin erabat ados nao. Kotxie asko ibiltze deula? berko! bestela lanea etortzeko moruik eztauket nik behintzet!! garrayo publiko natul bat (ta gipuzkoana eztet konsideratzen natula) ber deu Azpeitin. Ordun hasiko naiz ni kotxie gutxiyo ibiltzen.

    5.  Aurrekuei - 2006-04-11 | 16:03
    Zilindradien arabera pagatzekela jakine dek. Baño zeatik zilindro geyo daken kotxiek bestie baño geyo pagatzeiabe? Hori dek galderie? Geyo kontaminatzebelako, eo zarata geyo ateatzebelako eo zeatik? Hori galdetzen hik, ez Estitxu?

    6.  Aurrekoari - 2006-04-11 | 16:27
    Nik uste kotxearen "kategoria" dela kontutan hartzen dutena. Segurokoak ere kotxearen arabera egiten ditek aurrekontua: zilindrada, dituen saldi kopurua, kotxeak duen maila edo "kategoria"... merzedes baten seguroa ez da ford fiesta baten berdina.

    Hala ere ez daukat dena oso garbi izan ere udaleko inpuestoan niri anaiari baino gutxiago kobratu zidaten naiz motor berdina eduki, zilindrada berdina... uzte dut diodan "kategoria" hori hartu zutela kontutan... diruak duenak gehiago soltatzeko alegia...

    Norbaitek zehatzago badaki eskatuko nioke argitzea...

    7.  5.nai - 2006-04-11 | 18:36
    Erretza dek explikazixue kotxie luxuzko artikulo bat duk, orduen, zenbat eta zilindrada handixo, normalien kotxie garestixo (balore katastral moduan erabiltzen ditek zilindrarak), hau dek, hire poltxikoa kategori handikoa dela esan nahi dik, orduan hire poltxikoaren kategoriaren arabera ordaindu beharko duk !!! ... je, je, ... baño horrek gaur egun zentzuik ez zeukek, zeren eta zilindrada berdiñekin kotxien artien salneurri oso diferenteak zeudek !!! ... Nere iritziz tasa horiek kalkulatzeko formula aldatu egingo beharko litzateke !!

    Bestalde, Estitxuri, zergak ordaintzeak eztizu ematen autoa aparkatzeko eskubidea, baizik eta auto horrekin kaleetan zehar ibiltzeko eskubidea (nik hala uste diñat). Bestela, nik autoa egunero garajean sartuko banu ez nuke tasa hori ordaindu beharko, ez??? Edo, eta zergaitik ordaindu beharko nuke TAO, lehen tasak ordaindu baditut !!! ... Kontuan hartu herrietako bideetako asfaltoa gastatu egiten dela eta asfaltatze horren kostua Udalaren gain dagoela !!

    8.  Ondo zeok, baina... - 2006-04-11 | 19:44
    Kotxie luxuzko artikulu bat dela esatezu... halaxe izan beharko zun berez, baina pertsonek alde batetik bestera muitzeko degun beharra instituziyuek bermatzen ez dutenez (azpeitiko garraiobidiek lotsagarriyek die, besterik gabe), artikulu hori, luxuzkoa izatetik, beharrezko artikulu izatera pasatzen da. Ta beharrezkue esaten detenien, ez naiz ari herri barruen kafie hartzea juteko edota umien bille ikastolara juteko 500m eiteko egoerengatik, baizik eta beste herriren batea lanea edota beste edozertara jun behar degunien, ezinduren bat eraman behar degunean,...
    Bestalde, egiye da zerga horrek baimendu edo bermatzen duena, ez dela apaarkalekue, herriyen ibiltzie baizik. Baina kontxo! Herriyen bizi bagea eta herriyen kotxiekin mugitzen bagea, egunen baten aparkau beharko degu ba! Edo kotxie beti martxan ibili behar deu gora ta behera?! Ba eskubide bat bestikin lotute jun beharko luke (eta zerga horren kostuarengatik, hortarako eta gehiagorako ere eman beharko luke), bestela ez du zentzurik.
    Eta azkenik, haritik pixket irtenda, baina lehen komentau deten gauza baten adibide... ni Milagrosa-tik eta Betharram-etik pasatzen naiz eguerdiyen lanetik bueltan. Ordu horretan, umiek eskolatik irten eta bazkaltzera juteko beraien gurasuek (edo dena delako "arduradunek") bille juten die. Ba beno, azken hauek, bakoitze beraien kotxe haundiye hartute han azaltzen die, umie etorri bitartien inguruko espaloi guztiyek beraien kotxiekin okupatuz, oinezkuen pasue ostopatuz ta baite errepideko ibilera normala astoratuz, motelduz eta arriskutsuague eginez. Ta hau dena, munizipalen onespen eta baimen guztiarekin, han izaten baitira pasozebratan pasue ematen. Zeba dute kotxe hauek (eta beraien jabeek, noski) aldeko tratu hori, niri, edozein gauzeatik (bale, geizki egindakue, baina ez hauek baino okerrago!)ta miramentu askoik gabe krixton isune jartzen diben bitartien????

    9.  Ta ordun? - 2006-04-11 | 20:05
    Aparkatzeko eskubidie nun pagatzea? Horrek pagau gabe eon ber luke ta Azpeitin tokiyek beti exkax!

    10.  7.ak 8.ai - 2006-04-12 | 10:35
    Arrazoi duzu kotxea beharrezko artikulu bat dela esaten duzunean, ahaztu egin zitzaidan eranstea. Eta bat egiten dut zurekin esatean lanerako behar beharrezkoa egiten zaigula. Orain, Azkoititik Lasaoa juteko ez da BMW edo Mercedes baten beharrik, kotxe normal batekin nahikoa da. Beraz galdera da: Non dago muga hori??, hau da, kotxea luxutik beharrezkora mugatzen duena???

    Aparkaleku kontuekin zer esango dizut pa!!! Gaur egun kotxe getxo daude aparkalekuek baño. Eta zer egin behar degu, herria kotxeentzako egin edo oinezkoentzako??? Zergaitik autoa hartu Sanjuandegitik kalera joateko edo Altzibarretik/Jausorotik kalera??

    Orduen esaten dezu: "Herriyen bizi bagea eta herriyen kotxiekin mugitzen bagea, egunen baten aparkau beharko degu ba!... Ba eskubide bat bestikin lotute jun beharko luke ..." Guztiz ados, baina nola ustartzen da eskubide hau, TAO jarriz edo aparkaleku getxo eginda??? Eskertuko nuke beste ideiarenbat entzutea.

    Munipen kontuen "No comment!!!" ... Azkoitin be nahiko nazkaute nao tema horrekin, kotxiek espaloiek jaten dittebe eta eztebe ezer ere eitten !!! Ta hurrena, 2 minutun banku baten ingurun uzten dezu eta multie jartzeittute !!!

    Eta bukatzeko 9.ai, aparkatzeko eskubidie garajie erosteakuen pagatzen da !! ;-))


    11.  Azkoitiarra - 2006-04-12 | 10:56
    Barkatu esatie, baina hemen gehienetan kotxearen erabilpena azaltzeko garraio publiko eskasari botatzen zaio errua. Nik ez dut hori sinesten, Gipuzkoanak aste egunetan nahiko zerbitzu ona eskaintzen du (egia da asteburuetan oso autobus gutxi dagoela) eta Euskotrenek Zumaia-Zumarragakoa ere ondo betetzen du. Zenbat pertsona daude autobus bat azken 10 urteetan ez duena hartu? Ez da autobus gutxi dagoelako, denek kotxea erabiltzea nahi dutelako baizik.

    12.  Azkenai - 2006-04-12 | 11:49
    Kriston arrazoie daukek. Jende mordo bat ezautzeiat azpeititik axkoitira juteana lanea ta beti kotxie erabiltzen duena. Eztixkiat kulpatzen, neuke oixe eite bainian an lanien nabiltxianien.
    Horren arrazoie? Komodidaie. Alde earra dek etxetik erten kotxi hartu ta taller aurreaño jutie neguen paradan zai eonberra baño. Ta gero paradatiken tallerreaño, ze autobusek kalin gelditzeituk ta tallerrea, tiradatxue.
    Hori ba, kotxien erabilpena justifikatzeko arrazoi nagusiye komodidadie dek, naiz ta inguruko puntu batzuta lanea juteko garraio publikuere neiko exkaxa dan (Elgoibar, Tolosa, Itziar, Mendaro, Deba, etab.)

    13.  Saturday Hero - 2006-04-12 | 18:48
    11.ai: krixton arrazoie daukek. Gipuzkoanak astegunetan nahiko zerbitzu ona eskeintzeik...teoriyen. ordutegiyei beitu, ta sarri, hoixe ona. baiño bestela, zerbitzu txarra, autobusien ito berrien neguen, ta hotzak akatzen uderan; estu; ta GARESTI. Beste aukeraik eztaolako, Guipuzcoanan jun berra. Eztakit konturau zeaten, baiño apiril hasieran garestitu ditue preziyuek. Berriz. Langile bonue ta biletie. azpeititik donostira 3.65€, jutie bakarrik. (etortzen beste horrenbeste, ez pentsau deskuentoik eitebenik).

    Ta famili ugariyen deskuentue? Molesti gehiyo hartu ber da txartelak EROSTEN (ta deskuentue eskatzeko da!!!, berez txartel berdiekin nahikue izen ber tzunien).


    Ikusteanez, Guipuzcoanan zerbitzue ez tek ona.Ta astebukaeratan, inexistentie

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak