Larunbateko pasiera eta pausoak
Presoak | Estitxu Elduaien |
2006/04/5
13:28
Gurean bada ibilirako afizioa. Txerloirako bidea edo Lasaorako bidea ikusita hala dirudi behintzat. Goizean, bazkal ondoan eta iluntzean, jendea erruz ibiltzen da pasieran. Batzuk joanean, besteak etorrian. Batzuk taldean, besteak banaka. Batzuk azkar, besteak motelago. Batzuk adinean gorakoak, eta besteak gazteagoak. Ona omen da ibiltzea, artikulazioentzat, zirkulazioarentzat, eta buruarentzat ere bai, lasaitzeko.
Gehiago esango dizuet. Kontzientziarentzako (dauketenentzat behintzat), elkartasunarentzako, giza eskubideentzako eta gure herriarentzako ere ona da ibiltzea. Eta norbaitek exageratzen ari naizela pentsatuko du. Baina ez. Pausoz pauso pasiera ibiltzeak garrantzi handia du egunotan. Baita Azpeititik Txerloirako bidean ere. Edo eta Lasaotik Azpeitirakoan ere.
Larunbatean bai behintzat. Orduan pasieran ibiltzeko asmoz direnek jakin dezate euren pausoek gure herriaren egoera hobetzeko ere balioko dutela. Konponbidean laguntzeko balioko dutela. Pausoz pauso ekimena egingo da, Zarauztik Azkoitira, presoen eskubideen alde. Euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzearen alde. Eta ez dago aitzakiarik. Garai berriak, esperantza, guztiok egin behar dugu zerbait
guztien ahotan entzun dugu. Guztien ahotan.
Beraz, badakizue. Larunbat arratsaldean Txerloira pasieran joatekoak zaretenak, edo Lasaotik buelta egitekotan zabiltzatenak, animatu. Hankak espaloian jarri beharrean apur bat mugitu eta errepidean eman pausoa. 17.30ean iritsiko da Azpeitira. Ordua ere ona, afaldu aurretik gose pixkat egiteko ere. Beno, eta pasieratxoen partez ibilaldi luzeak nahiago dituztenek ere izango dute aukera: goizeko 10:00etan Zarautzen da hitzordua (autobusa egongo da Azpeititik). Bazkaldu Zestoan, eta 14.30ean abiatuko da arratsaldekoa.
Norberak neurria hartzeko modukoa da. Nahi edo ahal duen moduan egitekoa. Pauso bat, bi, edo 2.000. Denek balio dute. Eta denonak badira askoz hobe.
P.d.: Kontu praktiko bat. Gurean Pausoz pauso dela eta eztabaidan ari gara (nola ez!). Horrelako ibilaldi baterako, errepidean ibiltzeko, zer dira hobeak, botak ala zapatillak? Esperto asko zaudete hor eta norbaitek lagunduko?
|
1. Ni zapatillekin joan naun! - 2006-04-05 | 13:43
Esti, ni zapatillekin joan naun. Asfalto gaņian botakin... malo! Igandian hankazpiyak babaz josita bestela!
Ondo segi pasieran!!
2. Egiye - 2006-04-06 | 10:56
Arrazoi osu dauken, Esti. Ya etzion aitzakik. PNV beare presuek ekarri ber diela esaten ai ditun. Espaņiyen e bazakiņabe hori dala hurrengo pausue eta kontra eztiņabe hitzeiten. Ta ordun ba, estrategi ona: zapatu arratsaldin Txerloira pasieran dabiltzen danak kamiņoa, Pausoz pauson parte hartzea. Hori eite eztunak ez eiteko arrazoi bat emateko baloreik izengo al din? Hala bada, idatzi dezala hementxe. Bazauken aukerie.
3. Iosu Badiola 2.ri - 2006-04-06 | 12:39
Ba nik badaukat aitzakia bat. Oporretan kanpoan egongo naiz larunbatean dena ondo badoakit, beraz ezin Pausoz Pauso Urolan zehar ibili. Batzuetan gauza denak parean suertatzen dira, eta denak batera egin ezin.
Ondo ibili!!
4. 2.nai - 2006-04-06 | 15:21
Zein da zure intentzioa? Txerloira pasieran espaloitik doazen denak bildurtzea eta derrigortzea ala? Hori den hori gauzak esateko modua.
5. 2.a - 2006-04-06 | 15:38
Ez ez ez! Juxtu kontrakue... eman ber jende bati holako ekintzatan parte hartzie bildurre emateyola eta bildur hori uxau ta parte hartzea animatzie zan nere asmue. Derriortu ez, hori norbean kontzeintziyek eiņ berko luke... Ta Iosu, lasai, enitxuan tipo hortako aitzakiyez ai
6. Eongoatxin! - 2006-04-07 | 15:56
Nahi dunak eman dezala "pausue" ta bestiek berriz, pasaran gutxinez animau.Ah! Ni zapatillakin nitxin. Asfalto gaņin ibiltzeko zapatillak hobe ta suela oso goorra eztakebenak berriz, askoz hobe.Ondo pasa!
7. pausoz pauso - 2006-04-07 | 21:15
(Josu, ezuan horreatik ai, kontzientzizko aitzakiyeatik ai uan) Ta oixe, egualdi ona omen dao ta jende mordue izengo gea!! asko matte ditugula gure presuek erakutsiko deu beste bein, da emen eztitugula sekula ahazten da emen egoerie hobetzeko gurekin eonberkobela adieraziko deu. herrikuek herrira ta kanpoko txakurrek beayen herrira!
8. Azkoitiarra - 2006-04-10 | 10:53
Epa Estitxu.
Uztarriaren azken alean 5 iritzi artikuluak gizonezkonak ditun eta mezu hau bidali dinat:
"5 iritzi artikulu eta bostak gizonak, hurrengo aleko bostak emakumeak izatea ez legoke gaizki"
Hik baietz esan!!!
9. Efektue - 2006-04-10 | 16:04
Zorionak Estitxu!
Izene, efektue euki ziņan hire blogak. Txerloiko bidien, eiņ tziņan egualdiyekin, Pausoz pauso pasautakun espaloien iye iņor ez? Inmigrante batzuk bai, maxin konprak iņda bueltan, ta beste pare bat despistau baņo beste danak kamiņun!
Bazakiņat dana eztala hire meritu baņo seuru zerikusin bat izen dula. Hik segi jendie animatzen, zeozertako baliyo din da!
10. Estitxu Elduaien - 2006-04-10 | 16:38
9.arii: Eskerrik asko, baina ez dut uste nire meritua izan denik hori! Hobe bai! Hala balitz onezkero aspaldi aldatu ziren gauzak. Nahiago dut jendea bere kabuz ondo pentsatuta eta kontzientziatuta joan zela sinestea.
8.ari. Gizonezkoak eta emakumezkoak... Ez zekiat ba zer esan. Askotan kontu horiekin obsesionatu egiten ez ote garen ere pentsatzen diat. Nik iritzi artikulu bat irakurtzen diatenian ez diat gizon edo emakume batena izateagatik irakurtzen, pertsona batena izateagatik baizik, ez diat sexu bereizketarik egiten. Eta Uztarrian ere, normalean behintzat, bietatik aurkitu izan dizkiat. Baina beno, etzekiat. Nik iritzia emateko arazorik ez diat inoiz izan eta emateko eskatuz gero emango diat, bai.
11. Estitxu Elduaien berrize - 2006-04-10 | 18:14
8.ari. Barkatu. Aurreko erantzunean mutila izan bahintz bezala hitz egin diat/dinat, eta ez zakiat/nat hala al haizen/an. Espero gaizki ez hartzea
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|