Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Ibarretxe azpeitiarra

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Ibarretxe azpeitiarra

    hizkera, politika | Estitxu Elduaien |  2006/03/27  17:45

    Badut lagun bat azpeitiarron hitz egiteko moduak parregura ematen diona. S hizkia guk nola ahoskatzen dugun gustatzen zaio bereziki. Eta kabreatuta edo aztoratuta nagoenean sekulako malizia eta barrearekin esaten dit: “laZZZZZZZai EZZZti, laZZZZai!”.

    Bereziki akordatu naiz egunotan berarekin. Batik bat, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria ETAren su eteneran balorazioa egitera atera zenean. Izan ere, nere lagun horren arabera, Ibarretxe ere azpetiarra da. “Kazzuan kazzuan” esan zuen behin telebistan eta ordutik azpeitiarra dela esaten du. Eta su etenaren iragarpenaren egunean azpeitiar petoa zirudien: “ IluZZioa. Gure poza adierazi nahi dugu ETAk, azkenean, Euskal gizarteari entzun diolako.(…) ZZZu-eten iraunkorra aldarrikatuz ETAk egin duen adierazpenak arnaZZZa ematen dio euZZZkal gizarte oZZZoari eta leiho bat zabaltzen dio eZZZperantzari” (…).

    Eta erdi erditik beste azpetiar batek zer esango eta behin entzun zuela Ibarretxeren euskara irakaslea azpeitiarra zela! Ez dakit, berak hala entzun omen zuen. Auskalo. Kontua da, Azpeitin behintzat GarraiiIntzitsua ez dugula esaten. Eta Ibarretxe hortxe, erre ke erre, “GarraIiintzitZZua, garraIiinntzitZZua, garraIiinntzitZZua …”. Irakasle horrek esango ote dio inoiz hitza GARRANTZITSUA dela! GARRANTZITSUA!

    Eta garrantzi kontuekin ari garela, eta su etena aipatu dudanez, ezin ba pentsatzen dudan esan gabe geratu. Su etena iritsi dela, bai. Baina su eten bat. Orain, ordea, ni, beste su etenaren zain nagoela. Beste batzuren su etenaren zain. Nahi duzuen moduan ulertu. Nahi duzuen moduan esan: bezteen zu eten garrantzitzua edo besteen su eten garrantzitsua. Baina mesedez, garraiiIntzitsua ez eee, ni nere onetik ateatze nau ta!

     

     

    1.  Ibarretxe - 2006-03-27 | 19:14
    Azpeitiarra ez, Urrustilkue iraskalie.

    2.  Earra - 2006-03-28 | 14:18
    Ahh, ta urrustillen ze esateiabe, garraiiiintzitsua? Arrazoie daket Esti, Ibarretxek hori esateun bakoitzien nike nere onetik ertetzeinat. Zorionak blogagatik. Ondo pasatzeińat

    3.  Inportantie - 2006-03-28 | 16:24
    Zer nahi den ba esatie.
    Holako gauze trivial batek heure honetik ateatzen ba hau, hobe hire ingurutik hanka eitie, zeoze grabeague pasatzeanien.
    Ezten ba izengo, Ibarretxek beak ateatzen zaituztela hire honetik eta hire amorru guztiye beak dauken hitzeiteko modu xelebre horri botatzen diyonala?
    Hori heuk jakingo den, baino gauze bat esan nahi dinet, Ibarretxei bean irakasle Azpetiarrak etziyonan Garrantzitsu hitza ondo ahoskatzen, baino behintzat euskaraz erakutsi zionan, izan ere nik dakidala (eta neu barne noski) Azpeitiyen INPORTANTIE esaten dinagu garrantzitsu edo garraiiiintzzitzzua esan beharrean eta hik?
    GARRANTZIXUE hitze ere hor zagon. Galdeu iezayon hire Axkoitiko lagunen bati ea zer den.

    4.  Inportantie uste dan horri - 2006-03-28 | 19:56
    Hi ze haiz, Ibarretxen jarraitzillie o ze? Triviala dek asuntue, ta nere ustez, horratik, ziok idatzite tono graziosuen. Eo eztek harrapau? Eztek ukauko Lehendari jaunek garraintzitsua beharrien garrantzitsua dala ez jakiti lotsgarriye dekela ez? PNVkuek ezin ezerre onartu, ezta gauza trivialak e!

    5.  lander - 2006-04-10 | 14:57
    Niri ere nire onetik ateratzen nau Ibarretxeren hitz egiteko moduak. Kontzertu txar baten aurrean abeslariaren desafinazioekin bezala sentitzen naiz, ezeroso, beldurti, hanka noiz sartuko duen zain bezala. Hitza komunikatzeko tresna da, eta komunikatzeko arazo bilakatzen denean, hartzailea ezeroso sentitzen da, hartzailea hizlariaren jarraitzaile ez bada behintzat (ikus inportantie delakoparen panfletoa) . Ibarretxek egin dituen ustezko aurrerapenez ez naiz ni jardungo, horiek ez baitutut aintzat hartu ere egiten: lehendakarigai izan aurretik ikasi beharra zuen, eta ez nola-hala, ez apur bat, osoki eta ondo baino. Hau da: egoki. Edo, bestela esateko: euskaldunon hizkuntza ez iraintzeko moduan (abeslari eskasek bezala, karaoketan eta horrelakoetan).
    Eta ez da, ez, ez gauza triviala, ez gauza txepela ere. Inportanea da, eta asko; alegia: garraiiiintzzitzzua.
    (Niri, bestetik, nire onetik ateratzen nauena Antonio Elortza delako bat da, parajita eraman ohi duen pajaro bat, Firin-Faran saioan gramatikari ostikadak ematen tematzen den fatxosillo bat).


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak