|
1. Enekoitzek - 2006-03-16 | 15:34
Zerak:
1. Ez da nolanahikoa EBA Liga, piboten artean Hernando min hartuta du Iraurgik, Jon Arozena ere kili-kolo dabil eta behar du Iraurgik baten bat barrurako.
2. Harrobiaz. Bikain lantzen ari da Iraurgi harrobi lana, baina oraindik lehen talderako fruituak ez ditu jaso, denbora behar duelako jokalaririk gazteenak helduagoak izateko.
3. Eta Iraurgi SB, Azpeitikoa ez ezik, Azkoitiko kluba ere bada.
Enekoitz Esnaola
(Iraurgi SBko bazkidea)
2. Igual dek - 2006-03-16 | 16:28
EBA liga ez dek nolanahikoa, baño fantasmada dexentie dek amerikanuek ekartzie.
Harrobiyek frutuk emateko goizegi dala? Ados. Baño Euskal Herriyen ez al tziok beste jugadoreik? Beti igual, kanpokue mordu pagauta ekarri ta bertakuei xemikoik ez.
TA bai, Axkoitiko klube re badek, baño txuluenak, seguru azpeitiarrak.
3. osky - 2006-03-16 | 17:04
Ta harrobikoa ez bada, zer axola dio amerikarra edo atzerrekakoa?? Euslkal Herrikoa bada balio du eta kansas citykoa bada ez?
4. Filosofia - 2006-03-16 | 17:29
Nola izango da berdin Euskal Herrikoa edo atzerrikoa? Gure jendearekin osatutako taldeak bultzatu beharko genituzte, Euskal Herriko kirolariak fitxatuta euskal kirola sustatzen delako.
5. suge - 2006-03-16 | 18:20
Oskyrekin guztiz ados... beti kantu berdinakin, euskaldunekin osatu behar dela eta horrelakoak...gero hori egin, kategoriaz jaitsi ta nidios ez partiduak ikustera jun..
Kirola emaitzek sustatzen dute ez nazionalitateak...
Bestalde taldekoentzat ikasteko oportunitate ona izan daiteke
6. JOXEMAI BELTZA - 2006-03-16 | 19:13
Hemen gauzak garbi, eta txokolatea lodi.
Dirudienez jendea eskandalizatuta dago "amerikar" bat fitxatu berri duelako Iraurgik.
Barregarria da Iraurgi saski baloi taldean gauzak nola egiten diren ideia zipitzik jakin gabe edo euskal saskibaloia igarotzen ari den egoera kontutan hartu gabe nola zenbaitek ausardia duen betiko lelo euskalzalea plazaratzeko, gehiago oraindik, baloia jateko al den ez dakitenen ahotik.
Kontua da haurten 5 talde jeitsiko direla EBA ligatik, hurrengo urtean aldiz 3. Ezinbestekoa da beraz aurtengo honetan maila mantentzea, Azkoitia-Azpeitiko saski baloiko jokalarien harrobi bikainak urteetan maila horri eutsi ahal izateko.
Bestalde Atletiko San Sebastian taldea oso larri dabil. Hau jeitsiko balitz eta Iraurgik maila mantendu, Gipuzkoako lehen taldea litzateko eta normala denez "Gipuzkoako" eta bide batez "Euskaldunak" (horretan ez nago oso zihur) errazago fitxatuko lituzke aurrerantzean.
Egoera oso larria da eta ezinbestekoa mailari eustea, gure herriaren saski baloiaren etorkizuna bermatzeko.
Guzti hau esanda pentsatzen hasia nahiz jendea ez ote den eskandalizatu Iraurgiren fitxaketa berria atzerritarra delako bere azal kolorea delako baizik.
Komentzituta nago fitxatutakoa amerikarra baian zuria balitz jendeak etziola horrenbesteraino erreparatuko.
7. John Deere - 2006-03-16 | 20:04
Nire bazkide nauk eta oso ondo iruditzen zitek fitxketa hau, ze maila lortzeko txartela ia lortute zeok eta emateunez, fitxaje honek ikuskizun pixket eman ber dik! Kanterie baziok baño hauei beste urte batzuk eman beharra ziok!
Ta beste bat, nahiz eta Atletiko jaitsi Iraugi Gipuzkoako 2. ekipue izengo da. Gipuzkoa Basket LEB mailan jokatzen ari dek eta.
8. neu - 2006-03-17 | 12:54
Aupa Craiton!!!! taldean dagoen bitartean taldeko beste bezela animatu behar diogu...mailari eutsi eta ikasi ...urrengo uretan beste kontu bat izango da baino orain mailari eutsi!!!
9. Beltzak Zuritzen - 2006-03-17 | 15:55
Joxemai Beltzakin guztiz ados natxeok.
Extitxuk etzakiat ze intentziyokin atea dun gaye baino usaye zakek.
Iraurgik oain dala 3 bat urte, liga Ebara igo aurretik, amerikar bat izan zian bere ekipuen. Euskal jatorriko amerikarra huan, gurasoren bat euskalduna zuela alegiye, baino tipo amerikanue huan, yankiye alegiye.
Baino azal zurikue. Norbait gogoratzen aldek detalle honekin???
Craiton amerikarra dek baino beltza, eta hortzeok aldie, jendien reakziyo puritano hoyek analizatzeko.
Seguru natxeok ordie batzuk (biziyene polideportiboa jun eztienak saski baloi partidu bat ikustea) morbo guztiye aprobetxaute han izengo diela.Etzakiat zertan.
Gora Iraurgi,
Gora Iraurgiko arduraunen lana.
10. Estitxu Elduaien - 2006-03-17 | 16:13
Gaizki ulerturik egon ez dadin:
Nik gai hau aterata ez du inolako asmorik eduki. Elkarrizketa hau entzun egin dut, eta hemen jarri, jendeak zer pentsatzen duen jakiteko. Besterik gabe.
Komunikabideetan behin eta berriz ikusi dut Crayton delakoa, eta gure herrian jakinmina sortu duela ezin ukatu horregatik atera dut gaia. Baina kolore kontuetan ez naiz sartu eta ezta sartuko ere. Niretzat, beltza, zuria, gorria edo horia (azalaz ari naiz) bost axola. Beraz, eskertuko nuke gauzak ez nahastea.
11. Iban - 2006-03-17 | 16:14
Behin maila honta alleautakun, bi aukera daude:
- Taldie indartu.Amerikanue,beltza,berdie eo roxa fitxau ber bada fitxau ta mailiei eusten saiau.
2. Herriko jendikin jokau ta...
Bigarren aukerie izengo litzeke earrena ta polittena baino datorren urtin berriz lengo urteko maila jetxi berko genuke ta behero re bai.Idealena herriko jendikin oingo maillan eotie izengo litzeke baino hori "utopiye" da (oingoz ta geroa re...!).
AUPA IRAURGI!!
12. aupa - 2006-03-17 | 17:22
hemendik aurrera ez dut koka kola edango, zigarrorik erreko ogia jango laranjak erosiko ????? hemengoa ez den ezer? kanpotik ekartzen bada zerbait zerbait egiteko izango da hemengo zerbait hobetzeko... kantera aurrera atera behar bada, esijitu behar duguna koherentzia.GKE bat antolatu eta astebukaeratan gazteekin hortik ibili handik eta hona, gurasoen gainez erortzeko pisu dena, partidata joan, entrenatu... esigentzi asko da ba... konsekuente.
13. INBIRIA - 2006-03-17 | 21:56
Zoritxarrez, gure herriyen inbiriye segituen azaltzek eta, zoritxarrez, blog honetako komentayuetan garbi ikusten dek, lana ongi eiten ari dan talde bati dagoen inbiriye.Ni ere iraurgiko bazkide bat nauk eta
oso ados natxeok Enekoitzek idatzitekuekin.
Gure herri hontan sortu dan mobida hau ikusite, Derricken fitxaketa alegiye,kirol mailan eta sozial mailan zer esana ematen ari dek eta hori positibue dek.Ziur natxiok biyerko partidua jende multzo galanta jungo dela ya gurie den Derrick animatzea.
Hemendik animuek bidaltzen dizkiat, Iruargi saskibaloi
taldeko zuendaritzako kide guztiyei, kanterako lana
zoragarri eiten ai zeatelako( baten batek dudie baldin badauke, igande goizetan polideportiboa jutie gonbidatzen ditut) eta herriyen poztasun berri bat
sortu dezutelako Derricken fitxaketarekin.
Ohar bat denoi, biyer azkar jun partidoa, bestela baten bat kanpuen geldiukoek eta.
14. Inongoa - 2006-03-20 | 11:12
Atzo Jon Benitok Berriako Biran zuzen jon zuen gaian.
|