Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 14,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Bengantzie...

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Bengantzie...

    Azkoitiarrak | Estitxu Elduaien |  2006/02/10  14:38

    'Funtzioa', ETB1eko programa, duela urte mordo bat. Lehiaketaren ordua iritsi zen, eta aurkezleak (Txirri pailazoa) azpeitiar bat aukeratu zuen publikotik:

    -Animalia hauetatik zeinek egiten du hegan? Txantxangorriak, txangurroak, ala txingurriak? (azken hau ez dakit seguru hala al zen baina beno)

    - Txangurroak

    Eta halaaaaaa... axkoitiar denak azpeitiarren kontura parrez. Ondorioz, txangurro hegalariak izan ginen azpeitiarrok urteetan. Guri udalekuetan txangurroak deitzen ziguten. Eta oraindik ere hala gara. Zenbat burla eta trufa jasan ote ditugun horren kontura...

    Ba iritsi da mendekua hartzeko garaia. Atzo gertatu zen, 'Mihiluze' ETB1eko programan. Lehiakideak: azkoitiarrak. Euretako bat mimika bidez pertsonaia bat azaldu nahian. Pello Zabala zen pertsonaia, frailea eta eguraldi gizona. Eliz gizonen keinua eta euriaren itxura egiten zituen behin eta berriz mimika egiten ari zenak, eta hona besteen erantzunak:

    - Abadie?

    - Abioie?

    - Rajoi?

    - Habemus papam?

    eta halako batean...

    - MONTSERRAT SETIEN?

    Hasieran ez nuen ulertu. "Zer esan du, Montserrat Setien? Zein da ba hori?" . Eta nire ondokoek, "kar, kar, bai, hala esan du!". Eta ni Montserrat Caballe eta Setienen artean ze harreman ote zegoen asmatu nahian. "Ostia, kar, kar, MONSEŅOR Setien esan nahiko zun!"

    Ba hori. Axkoitin elizgizon berria asmatu dutela. MONTSERRAT SETIEN! Lastima dagoeneko obispo kargua utzita duela. Bestela hurrena Loiolara etorritakoan 'helados frescos' batzuk hartzera gonbidatuko nuke.

     

     

    1.  azkottiarra - 2006-02-10 | 14:51
    Oso ona Estitxu, ondo merezitte daukeu hoin guri adarra jotzie!! Hemen badakizu ze ein ber dan? inorreatik parreik ez ein, ze ta danok azken finin botatzettou astakexek. Baino beste gauze bat, ez al dezu uste, azpettiarrak bestelare adarra jotzeuztela zuen albun bizi dien azkottiarrei? Benga, gorantzixek eta ondo pasau astebukaerie.

    2.  Guantanamotik!!!! - 2006-02-10 | 15:19
    Oindik "txagungurro hegalariyen" traumie superatzeke???? atzo hiru axkoitiarrak freskotasun earra erakutsi zinabenan!!!! 10 puxtarri xakelantzat!!!!

    3.  3. julen - 2006-02-10 | 15:26
    oso ona!!!! baņo ustet txingurriyen partez kattagorriye zala, (nire ez nao seguru), sanue da parre itie alkarrengandik gero geure buruatik e itemadeu.

    4.  beste axkottiar bat - 2006-02-10 | 15:33
    beintzet momentu onak pasarazi zizkuben, jakin inber axpettiarrak ze ingo ote zenduten jajaja, animau axpettiarrak jutea programa ta gero konparakottou aztakexek!!!

    5.  zein axkoitiar zien - 2006-02-10 | 17:29
    jo ezin izen nun ikusi programie, hau penie!!

    ta zeintzienba axkoitiarrak??

    6.  OSTIA !!!!! - 2006-02-10 | 18:59
    Hori dek bota hori, eta gaiņea lasai asko geldiu uan, ni hoaindik lehertzen hai nauk. Eta programa batien eztiat hainbeste ostia hotsik sekula aitu.

    7.  Azpeitiarra - 2006-02-10 | 20:02
    Axkoitiar erterak dituk oyek

    8.  ona ona - 2006-02-10 | 21:14
    jajaja geu re etxien hala gerau ginen, ze esan du: montserrat setien??jajaja nahiko parre ein genun

    9.  epa - 2006-02-10 | 21:17


    bai earra izen da<>! geo azpeitiarrak omen geala harruek... ia ia! axkoitiarrak re eztila hain perfektuek!!...jajaja! ustet inbiri pixket e badiguela, batzutan baņa bakoutzek berie!

    beno beste bat arte,

    10.  partaidiek - 2006-02-10 | 22:08
    Zein tzien atzoko partaidiek?
    -Egurrola
    -Imanol
    -Etxaniz

    11.  ez da konparablea - 2006-02-10 | 22:09
    Beno, nik uste diņat ez dunala konparatzeko modukoa. Azken finean denboraren kontra hari ditun burutik pasatako dena esaten... (gure kasuen, nire azpeitiarra naun, 3 aukerak eman ta fallatzie izen hunan)

    12.  MONTSERRAT SETIEN - 2006-02-11 | 18:10
    HEMEN BA BLOG HAU SUSTATU DUN AXKOITIARRA! EGIXE ESAN GALANTA BOTA NIAN, BAINA NEURE ENITZEN KONTURAU MONTSERRAT ESANUNIK! ZE EINGOXOU BA, MOMENTUKO ESTUTASUNE. ONDO PASAU GENUN TA EZTA GUTXI.SEGI ONDO DANOK!

    13.  Azpeitiarrak potroik ez???? - 2006-02-11 | 21:04
    Oso ondo ein tzenuten!!!!! Ni Azpeitiarra naiz, da neure jungo banitz auskalo ze esango nitun, asike bestiatik parreik eztet eingo. Parrez ai zeatenak juteko asmoik ez??????

    14.  PARRE EITIE OSUSASUNTZUE DEK, BESTE BAT NOLA! - 2006-02-12 | 08:16
    Niri ere entzundakoan parre ukitu bat ere ageri zait espainetan, baina tira, intentzio txarrik gabe. Parre egitea hona da ezta?!
    Ni Azpeitiarra nauk eta Montserrat Setien-ek egin duena ausarta iruditzen zait, danak sartzen bait dugu anka noizbait eta hausartu berriz oso gutxi ausartzen da egiten. Justu ausartzen ez diren horiek dira hauts gehien ateratzen dutenak eta askotan Axkoitiarren eta Azpeitiaren pike sano horri beraien ukitu naskagarria ematen dietenak, zorionez horiek gutxi dira.
    Norberak bere buruagatik parre egiten ez dakienak ez daki arrokeriarik gabe parre egiten.

    Nik hemen nere aholkua: Arrokeriarik gabe eta kalterik egin intentzio gabe baina beno, EIN PARRE TA ONDO PASAU OSASUNGARRIA DA ETA!

    ETA EA NOR ANIMATZEN DAN AZPEITITIK HURRENGO EKITALDIRA!!!


    15.  Setien hegalaria. - 2006-02-12 | 16:05
    Nik uste errezena beste danak kritikatzie dala... Bai funtzioko kasun ta bai mihiluzeko kasun geu han eon bagiņe ze eingo genuken jakingo nuke gustoa. Baiņe jendik dauzken arazo bakarrak hauek baie, pozte naiz! Eztao gaizki alkarren konture parre eittie holako gauzeatik bakarrik baldima.
    A ta ondono eongo litzeke Setien hegalari bat asmatzie danon artin ta hartara gauzek obeto jungo zin! Ulertzea ez? Benga, ondo segi!

    16.  Hi Salegi! - 2006-02-13 | 15:50
    Zergatik ez diguk egiten "Axkopetiar" senaren irudi bat, hau da Setien hegalari bat: Montserrat bezalako lodia (Azkoiti-Azpeiti alde hontan ondo jateyau eta...) Santu-santua buruan koroia duela, ez dakit Setien edo Inaxio bezala (naiz honek ere santutik gutxi zuen, "Axkopetiar" guztiak bezala...), txangurro anka luze batzukin eta nola falta ego luze batzu, bestela ez litzake Setien hegalaria. Hori bai, ez ahaztu puxtarri batzuk jartzea aldamenean.

    Ea zer ateratzen zaiken??!!

    17.  Tirvix - 2006-02-19 | 04:54
    Estitxu holako traumie al dakezu txangurruen asunto horrekin edo ta gai hobeagorik ez Blog-eako?, nere iritzirako txangurruen asuntue daoneko kadukaute dao, honezkeo Azpeitiarren batek haundiyo botako zun, eoo...

    P.D. Emate ez bau-re Azpeitiarra naiz


    18.  Tirvix - 2006-02-19 | 04:54
    Estitxu holako traumie al dakezu txangurruen asunto horrekin edo ta gai hobeagorik ez Blog-eako?, nere iritzirako txangurruen asuntue daoneko kadukaute dao, honezkeo Azpeitiarren batek haundiyo botako zun, eoo...

    P.D. Emate ez bau-re Azpeitiarra naiz


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak