Reala, kazetariak, eta presioa
Reala | Estitxu Elduaien |
2006/02/2
12:07
Amorrorturi agur. Arkonadari ongi etorri. Azkenean hori izan da erabakia. Eta jokalari berriak ekarri. Kito.
Eta normala den legez, gipuzkoar denak hortxe, Reala gora eta Reala behera.
Denok dakigu futbolaz, eta denok eman behar iritzia. Nik azpeitiarren faltari botatzen diot errua (kar, kar… beti etxeako). Amorrorturen kontrakoak ere entzun ditut. Eta kazetarion kontrakoak ere bai, “Zuek, kazetayek, nazkie ematezue. Kazetai batzuatik bota diñabe hori, presiyue iñ debelako”.
Parregurea eragiten dit hori entzuteak. Eta benetakoa. Izan ere, neu ere garai batean ibilia naiz Zubietan bueltaka Realaren entrenamenduak kubritzen. Eta nire modukoek behintzat, presioa norberak leporaino!
Hemezortzi urte nituen aurrenekoz Zubietara joan nintzenean. Pentsa noizko kontuez ari naizen: orduan azpeitiar bakarra zegoen Realean, Aranburu, eta kotxek karnetik ere ez zuen. Taxian joaten zen entrenamenduetara. Eta ni, bekaduna. Eta entrenamendua kubritzera bidali. Non zegoen ere ez nekien. Lankideek egindako mapa eta guzti abiatu nintzen Andoaindik. Eta galdu. Oraindik ere ez dakit nola egin nuen. Kontua da baratzez betetako toki batean agertu nintzela. Eta entrenamendua hastear. Ni nerbioak jota nengoen: “ez naun allauko, ez naun allauko…” Eta derrepente gizonezko bat pasieran. Kotxea geratu eta berarengana joan nintzen: “Zubietara joateko?” Hasi zen azalpenak ematen, baina nik entzun ere ez. “Barkatu, lagunduko?” esan nion. Begiak zabal-zabalik geratu zen jubilatua. “Mesedez, bestela ez dut eta aurkituko”. Eta hantxe sartu zen kotxean, eta Zubietaraino eraman ninduen. Entrenamendua ikusten hura ere, nire ondoan.
Beste behin, entrenamendua ikusten ari nintzela grabadorako pilak kotxean ahaztu eta kotxera joan nintzen, koadernoa eta bertan utzita. Ume mordo bat egoten zen han. Bueltatu nintzen eta nire koadernoa falta. Kauen la letxe. Ta ni ume denei begira baino denak koadernoa ezkutatuta. Kraussen prentsaurrekoa hastear zen. Kazetarioi prentsa gelara sartzeko esan ziguten. Eta nik koadernorik ez. Kotxera joan, goantera iriki eta seguruko papelak bakarrik. Ba haietxek hartu behar izan nituen. Akordatzen naiz: Kraussen hitzak polizaren atzekaldean apuntatu nituen. Lagun Aro-ren letra handien atzean. Norbait fijatu bazen parre ederrak egingo zituen hasi berriaren kontura.
Eta gero Iker Sarriegirekin gertatutakoa. Oraindik Realean zen hura. Kontua da entrenamendua bukatu ostean elkarrizketatxo bat egin behar niola Sarriegiri. Ume mordo bat berriro ere bueltan. Eta asko, neu baino handiagoak. Haiei autografoa firmatu arte itxaron eta hor joan nintzen grabadorarekin: “Galdera batzuk erantzuterik bai?”. Eta oso modu xelebrean begiratu zidan. “Egunkariatik”, nik orduan. “Ahhh, joe, ume hauetako bat zinela uste nuen”. Bera ez da akordatuko baina niri sekulako disgustoa eman zidan: ilea luze uztea erabaki nuen eta neska itxura gehiagorekin janztea.
Zenbat halako... Zubieta aldean ez ote da nire moduko asko ibiliko. Bestela a ze INpresioa!
|
1. Tipo bat - 2006-02-03 | 13:05
Ba nere ustez bai, kazetayek bota diabo Amorrortu, Diario Vascokuek. Bestela nolatan publikau zian notiziye Realak erabakiye publiko eiñ baño lenuo? Lotsagarriye dek kazetai batzuk dakeben boterie...
2. Beste bat. - 2006-02-03 | 15:34
Diario vasco-k jarri zian hori, aurreko astien zabaldu zalako ultimatuma zakela, Gazteiz-en galdu ezkeo etxea. Egiye dek kazetai batzuk asko influitzen diabela bano kasu hontan emaitzek bialdu diabe. 6 puntu 36-tik, eta earrena segitzen lagatzie, ta bukauko ginian azkena. BAHUAN GARAYE.
3. Hirugarrena - 2006-02-03 | 15:42
Ba nik eztiat uste Amorrortu bialduta Reala hobetukoanik. Arazuek beste bat dek, ez entrenadorie. Ni Estitxukin nitxiok, bi azpeitiarrak falta dituk.
Portzierto, Esti, hoi parriek eiñ ditxinatena hirie ibilerakin. Liburu bat idatzi berkon, ze seguru hori baño xelebrekei geyo badazkenala. Matrakan daukenan blogare letu diñat eta ona Ratzingerrena re. Ondo ai haiz biyetan! Zorionak
4. awe - 2006-02-03 | 17:42
Nere ustez eztie gauzek asko aldauko amorrortu kendutare. Beitu bestela atletiki...lengokue kendu ta igual segitzebe.
5. Laugarrena - 2006-02-03 | 17:49
Eztabaidan sartu aurretik Estitxuri esan Zubieta aurkitzie gaur egun zaile ez bada ere (bidegurtze denetan seinaleak daude), arrazoie daukela orain dela 10 urte ( Estitxuk beraz dagoeneko 28, jajaja) etzela erreza bilatzie, zulo zuluen eta kasik seinalerik ez.
Eztabaidarako zenbait puntu:
1.- Errealan arazue ez da konponduko filosofiye benetan zehazten ez den arte, zehaztu baino gehiago zehaztu eta gero betetzean arte. Zeren gaur egungo zuzendaritzaren mezua hauteskundeetan; errealaren sustraietara itzuli behar dugu, kasta eta harrobia,ikusi da zer egin deben hilabetean 4 atzerritar eta taldean 10, zeharo oker ez banago. Athletik dugu adibide garbia, beraien filosofiarekin amaierarte. Adibide bat: Nestor Susaeta 21 urte jokalari ona eta Eibarrera, Stevanovic 21 urte eta Erralera. Esaera bat datorkit burura: hurrutiko intxaurrak. Bitartean erruak entrenatzaileari botatzen denok ez zuzendaritza bakarrik, 7 urtetan 8 entrenatzaile.
P.D: dirurik ez omen zen eta bazkideoi %30 igo kuota. Bapatean 4 atzerritar eta hauen fitxak ordaindu beharra.
6. BAKERO - 2006-02-04 | 13:01
Niri zera iruditzen zait, kontua eztala nori errua bota baizik eta gabeziak non dauden ikustea. Atzerritar jokalariak eta hemengoak elkar ezin ikusirik badaude, ba gaizki hasi gara.
Nik uste hemen dauden jokalarien maila ez dela horren txarra, naiz gero momentu batzuetan batzuen bajak taldean eraginik izan dezakeen. Hemengo arazoa bestelakoa da eta aurrekoarekin ados nago filosofia aipatzen duenean.
Ez dago partidu hona ateratzerik aldageletan dagoen giroa egokia ez denean. Ni ez naiz sekulan aldageletan izan eta ez dut uste kazetaririk bidaliko duten ango giroa ikusteko (naiz Estitxu gustora joango litzateke horrelako erreportai bat egitera... ezta Estitxu, ja,ja,ja) baina nik uste kanpoan agerian dela zein den bertako giroa.
Hemen ez dago partidurik ateratzerik jokalari bakoitzak besteari begiratzen dionean, norberak bere lana ondo betetzera aldean, denok dakigu errua besteari botatzea dela errazena gauzak ondo ez doazenean.
Partidua jokalariek jokatzen/ateratzen dute eta beraien inguru GUZTIAK lagundu behar du hori horrela izan dedin. Plantila eskasagoarekin badaude hainbat talde taulan gorago, beraz talde lana ezinbestekoa da, beste guztia aitzakiak dira.
Ateratzen den jokalariak bere lana ondo bete behar du (horretarako kobratzen dituzte soldata horiek) eta norbaiten hutsunea betetzen duenean horren lana egokien edo hobeto egiten saiatu, horrenbeste begiratu gabe kanpoko jokalaria edo hemengoa den, azken finean jokalari bat gehiago da.
Esan dudan hau kanpokoarentzat ere interpretatu behar da hemen bertan dauden jokalarien maila ez baizait inundik-inora txarra denik iruditzen, eta bertakoei aukera ere eman behar zaie.
Ea datozen partiduetan talde SENDOAGO BAT ikusten dugun.
7. aupa kanterie - 2006-02-04 | 21:30
tristie baño egiye
aiiiiiiiiii gure realaaaaaaaaaa, la lexe dek reala, 36 tik 6 puntu ta bazebela garaye entrenadori botatzeko, nahiku diau, iiiiii eske prentsak buru jateula egiye gaanta dek behintzet, ultimatun, kambiyo txarrak iteitula...
baño ez al tzeate konturau ondik, ze ridikulo in deben partido batzutan, atzeneko momentutan, bo ta batzutan demboralin lo hartzeiabe i nahiku diau e gora beira. Ba nik esango nikek kulpa gutxiyen amorrortuk zakela, harek e bai, baño aren aurretik iye plantilla osui botatze zoat nik errrue. Ta ikusikoiau, ba oin zer gertatzean, ze eonnn eon igual datorren irtin danak eibarrea, disgustuk hartzea
8. Ni - 2006-02-08 | 09:23
Erreala bigarren mailara jeisten bada, nik behintzat poz ederra!!! Futbola, futbola, futbola... ea pakean uzten gaituzten!! Munduko gauzarik inportanteena balitz bezala... laste inpuestutan realantzat dirue eskaukoiube martxa hontan!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|