EZberdintasuna
Sexismoa, berdintasuna | Estitxu Elduaien |
2006/01/23
10:23
Hona hemen bi kasu:
Bikote bat. Heterosexuala. Batera bizi dira. Biek egiten dute lana. Biek ekartzen dute dirua etxera. Eta bien diruari esker egiten diete aurre eguneroko bizimoduari. Imaginatu, orain, egun batetik bestera, gizonezkoa lanetik botatzen dutela eta langabezian gelditzen dela. Edo bestela, imaginatu bikoteak haur bat edukitzea erabaki duela, eta umea jaio ostean aitak bera zaintzeko lana utzi eta langabezira joaten dela.
Bigarren kasua. Bikote bat. Heterosexuala. Batera bizi dira. Biek egiten dute lana. Biek ekartzen dute dirua etxera. Eta bien diruari esker egiten diete aurre eguneroko bizimoduari. Imaginatu, orain, egun batetik bestera, emakumea lanetik botatzen dutela eta langabezian gelditzen dela. Edo bestela, imaginatu bikoteak haur bat edukitzea erabaki duela, eta umea jaio ostean amak bera zaintzeko lana utzi eta langabezira joaten dela.
Ba al dago desberdintasunik bi kasu horien artean? Galdera zabala da eta denetariko erantzunak ditu. Bale, zehatzago egingo dut: familia horien diru iturriak kontuan hartuta, ba al dago desberdintasunik batetik bestera?
Ezetz esango nuke nik. Gizonezkoa ala emakumezkoa langabezira joan, berdin-berdin murrizten direla familia bateko diru iturriak. Baina badirudi Azpeitiko Udalarentzat ez dela horrela. Kirol txartela egiterako orduan ez behintzat. Azpeitiko kiroldegi eta igerilekuko txartel familiarra egiterako garaian, familiako aita langabezian badago deskontua egiten dute. Baina langabezian dagoena familiako ama baldin bada ez. Nire ezagun bati behintzat hala esan zioten. Lehen lana egiten zuen; orain langabezian da, baina kirol txartel familiarra egiterakoan ez diote deskonturik egin.
Harrigarria da. Lotsagarria. Espero dut Azpeitiko Udalak arau hori lehenbailehen aldatzea, atzera gelditu delako, oso, eta diskriminatzailea delako. Eta hori bakarrik ez. Zer gertatzen da bikote homosexualekin? Kontu horiek aztertu gabe izango ditu, ziurrenik, Kirol patronatoak. Ba egin dezala. Bada garaia.
|
1. Ni - 2006-01-23 | 11:00
Langabezian zein dagoenaren arabera deskontua... espero dut berehala aldatuko dutela lege hori. Udaletxekoren batek zinegotziren batek ziur irakurriko zuela hau. Begiratu ezazue mesedez ea hau horrela den eta aldatzeko zer egin behar den.
2. 25 eta zer? - 2006-01-23 | 12:25
Niri beste xelebrekeria bat gertatu zait ba kontu honen inguruan! Nik 25 urte 2006ko lehendabiziko hiruilabetekoan beteko ditut eta horregaitik ya ez ditate utzi txartel familiarrean parte hartzen! Aldiz Apirilaren 1-ean egingo banitu urteak, orduan bai!
Badakit mugan han eo hemen jarri beharra dagoela, baino aukeratu dutena, ez zait batere logikoa iruditzen!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|