Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Kantinero eta danborrerak

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Kantinero eta danborrerak

    San Sebastianak, sexismoa | Estitxu Elduaien |  2006/01/13  12:53

    Azpeitiko neskak, adi. Egunotan kalean ibiltzen bazarete, aukera handiak dituzue gizonezko koadrila bat gerturatu (bakarka ere ibiltzen dira batzuk) eta proposamen bat egiteko. Ez beldurtu. Ez aztoratu. Garai honetan ohikoa da, urterokoa: “Kantiñera ertetzie nahi?” Santo Tomasak geroztik dabiltza horrela. Eta espero dut asteburu honetan ibiltzen direnak bakanak izatea. Bestela malo. Ate joka baitira San Sebastianak.

    Proposamen lizuna ez da. Ez egokia ere ez, niretzat. Baina aurten zer pentsatua eman didala ezin ukatu. Donostiako elkarte batzuk emakumeei danborradan parte hartzen utzi dietenaren albisteak zer pentsatua eman dit. Konparazioak gorrotagarriak dira, bai, baina nahi gabe ere Azpeitiko egoerari begira jarri nau ni. Emakumeek eta gizonezkoek eskubide berdinak al dituzte Azpeitiko danborradan? Galdetu diot behin eta berriz neure buruari. “Bueno, bai. Nik dakidala, nire inguruan danborra jotzen atera nahi izan duen orok izan du egiteko aukera”. Pentsatu dut aurrena. Baina elkarte batzuetan emakume danborrerarik ez dudala ikusten ere konturatu naiz, kantinerak soilik izaten direla neskak. Ez dakit zergatik den, aitortu beharra daukat ez ditudala Azpeitiko elkarteen arauak ezagutzen, baina beno, kuriosoa iruditu zait. Ah, eta kantinerorik ere ez dut ikusi inoiz. Abanderadoak bai, hori bai.

    Eta hala ere Azpeitiko danborrada ez dut inoiz diskriminatzaile sentitu. Ez dut horren inguruko liskarrik ezagutu. Baina egia da parte ere ez dudala ia inoiz hartu danborradan. Eta garai batean eztabaidak egongo zirela pentsatzen dut. Edo agian ez.

    Burutazio horiekin nenbilela, nire lankideak horren inguruko erreportai bat egiten ari direla jakin dut (Igandeko BERRIAn aterako da, IGANDEA gehigarrian. Publizidadea egiteko aprobetxatu dut, bai, badakit). Herri askotako kontuak aipatzen dituzte, eta azpeitiarrekin ere hitz egin dutela esan didate. Zerbait aurreratze aldera, Amnistiaren taldea sortu zenean kontu honi buelta asko eman zizkiotela dio, baina eztabaidarik ez zela egon ere bai. Gehiago ere esaten du, noski, baina ezin dut kontatu!

    Kantinerak “mujer objeto” moduan ikusten ditu askok. Eta hotz-hotzean pentsatzen jarrita, hala da. Baina ez dakit. Ni neu ere atera nintzen orain dela urte mordoa, eta ez nintzen “mujer objeto” sentitu. Alderantziz, oso-oso ondo pasatu nuen.

    Ba hori, gauzak ez ditudala bat ere argi kontu honen inguruan. Eta halere, ze gustoa ikusikotan danborradie ostegunien… Eta bitartien zenbatetan pikauko dituten lagun donostiarrak “Sebastian bat bada zeruan… AZPEITI bat bakarra munduan….” kantauiez…

     

     

    1.  Ja ez - 2006-01-13 | 13:38
    Ja lotute zeuden kantinerak aurtengorako. Hurrengo urtean izen beharko. Eo aurten suplente...

    2.  orain - 2006-01-13 | 14:29


    Kaixo, oraintxe letuet berri hau ta esan beharra dake Azpeitiko ia talde gehienetan dakeula ia emakumik ertetzeko aukeri. Orain bat buruatzen zait, agian eta gaian diot z ez nao ziur ez duna onartzen baña beste denetan bai ta gañea badaude taldeak ere emakueak gero et gehio ertzebena .


    kantineranakin, barkau baña ez nao zurekin adoz. Ni ertenda nao ta mujer objetu dala... hori eztte ustet. Kntireak emakumik izan die beti ta egia esanda ba hau dala ta eztet uste mutilik nahiko zukeenin irtetea. Beharbada Gaur egungo gizarteak bideratita izengoa, baña gauze da hala dala.


    Ni neskak ertetzearen aldekoa naiz, ta noski tanborra jotzen neska ta mutil. ah! ta mutilen batek kantinera nahi bau... je je ! ateak irekita dazke!


    benga, beste bat arte!

    3.  Ardo-Zalitan ez!!!! - 2006-01-13 | 16:42
    Nik dakitela Ardo-Zalitan eztebe onartzen emakumeik danborra jotzeko. Haueke tradiziyue aitzakitzat hartuta emakumiek diskriminatzeituzte!!!! Gero Irun da Hondarribiko alardieatik jardungo deu... lelengo hobe deu etxeko arazuk konpontzi ta gero sartzie auzokuenentan!!!

    Danborradan berdintasune talde guztiyetan!!!! Bada garaye txorradai uzteko.

    4.  Neska bat - 2006-01-13 | 16:49
    Poz emateu bai, urtetik urtea taldietan neska geyo daon errezelue dauket neuk-e.

    Gure taldien juntzan urtien zaon mutil bat faltakodeu aurten. Beretzat egun bereziye, urtieke betetze baititu.

    ZORIONAK IKER ta muxu bat!!
    Aurtene eangoiau txanpañe hire omenez!!!

    5.  Ni neu - 2006-01-13 | 18:10

    Lehenik ta behin zoriontzie nahi dizut ze oso textu pollitte idatzi dezu Esti.

    Munduko arrazoi osue emateizut diyozunien "mujer objeto" diela kantinerak nahiz ta azpeitiko tradiziyuen ondoriyoz hainbat neskai ilusiyue iteiyoben (erresrpetagarriye) show horrek. Nik neuk aukerie euki nun abanderada ertetzeko ta ezetz esan nun ze etzat bate logikue iruitzen jendie marmarrien jardutie, gazte nahiz zahar, esanez ze gaixki dake illie, ze potola ikustea, makillajie desastre dake... ta okerrena da zeinen alaba da hori galdezka hasteinien andrak.

    Danok dakigu azpeitiarrak bezelakoik eztaola besteatik gaixkiesaka jarduteko.



    6.  abanderada bat - 2006-01-13 | 18:38
    Nik nere garaien abanderada erten nun, beste munduko ilusiyoik etziten eiten ta bueno, ya ke aukerie daon ba probau eingodeu!!

    Ba oso ondo pasanun, bai soziedadeko anbientien ta baita gerore. Ni ez nintzen jun jendiek ze esango pentsatzen. Ze hori eguneroko kontue da Azpeitiyen, MARMARRA!!!

    Oso ondo iruitzezat neska-mutilen tanborradie, ta talderen batek ezetz esatenbau, ba horire errespetau einberdala iruitzezat. Oain, ardozaletan!!! Nahiko jende gazte asko dao ta rarue iruitzezat hauek ezetz bozkatzie.

    Bueno Estitxu, ba zuk segi kantue kantatzen laiste aitukodeu danok piiiiiiii zaratie, ta danak nerbioso nerbioso (ni behintzet oaindikene ala jartzenaiz)


    ONDO PASAU SAN SEBASTIANAK DANOK

    7.  lehor bat - 2006-01-13 | 20:05
    Ona haiz ba Esti!
    Heu busti gabe bestiak bustiaraztia lortuen.
    Kantinera-muturra dakanen argazki hori aldatzia bakarrik falta zan...

    8.  Azpeitiar bat - 2006-01-14 | 11:47
    Nik dakitela Azpeitin 5 eo 6 taldetan ondiken eztebe sekula neskak erten tanborra jotzen!Ia laiste aldatzean hori!

    9.  ARDO ZALETAKO SOZIO BATEN ALABA - 2006-01-14 | 18:11
    ARDOZALEETAN ERTETZEN DIREN GAZTE ASKO EZ DIRA SOZIOAK. UTZITAKO TRAJEEKIN ATERATZEN DIRA. NESKAK (SOZIOEN ALABA ASKO) ERTETZEKO IRRIKITAN GAUDE BAIÑA GIZONEZKO MATXISTA HAUEK EZ DIGUTE UZTEN. GAIÑERA ORAIN SOZIO BEZELA NESKAK HARTU BEHAR DITUZTE BAIÑA IKUSIKO DUGU ZE GERTATZEN DEN.......!!!!!

    10.  AZPEITIAR MUTIL BAT - 2006-01-14 | 19:44

    NERE IRITZIE ONAKO HAU DA, NESKA ETA MUTILEN ARTIN BERDINTASUNE EON BER DULA GAUSE GUZTIETAN, DANBORRADAN HE BAI.BADAKIT TALDE BATZUK EZ DAUDELA EMAKUMIK ERTETIN ALDE BAINO GERO ETA PAUSO GEIO EMATEN AI DIE EMAKUMIEK PARTE ARTZEKO. SOZIETATE GERO ETA GIOTAN DAUDE GAZTIK, ETA GAZTE GEIENAK BERDINTASUNEN ALDEKUK DIE. BAITA ERE BADAKIT SOZIEDATE ASKOTAN ONI BURUZ OPINIO OSO DESBERDINEK DAUDELA, BATZUK ALDE ETA BESTEAK KONRTRA.DANAK ERRESPETAU BER DIE BATZUK MIN EMAN ARREN, ORDUN BADAKIGU GEURIE ERRESPETATZIE NAHI BADEU BESTINARE ERRESPETAU.BUENO DANAK FESTA ON BAT PASAU ETA DENBORIKIN DANA LORTZEA ETA BERDINTASUNERE LORTUKOA.



    11.  Txalintxo (pelotaiyek) - 2006-01-15 | 12:04
    Aurten lehenengo aldiz neskak ertetzeko aukerie izengobe.

    Pixkanaka talde danetan berdintasune ikusteko aukerie izengo deu, nahiz ta askoi grazik ez in.

    12.  Maite - 2006-01-15 | 13:57
    DANAK ERRESPETAU BER DIE BATZUK MIN EMAN ARREN, ORDUN BADAKIGU GEURIE ERRESPETATZIE NAHI BADEU BESTINARE ERRESPETAU
    Hori esan du 10.ak. Bejondeizula! Emakumiok errespetatze ez gaituztenon iritziye errespetau ber al deu guk? Zuek hoixe nai, besuek kruzau ta danai "amen" esatie!

    13.  Maite - 2006-01-15 | 13:58
    "NAI" jarri det "NAHI" jarri berrien, barkau.

    14.  azpeitiar bat - 2006-01-21 | 14:48
    etzat iruitzen ertetzeien kantinerak mujer objeto bezela sentitzeienik, ni aurten atea naiz, ta mundial pasaet bai afayen ta gero tanborradane, ta eztit bate inporta atxo zar zein gaztieke jardunien aritzie, hori egunerokue dala iruitzezat, ta jendiek esamesaatik beste danok ixkutaberbadeu, ez gabiltze earki.
    kantinera ta abanderada ertetzik eztet uste eze txarrik dakenik, ta gustatze etzakonak, bestike errespetatzen ikixiberkolukela iruitzezat. ta mutilleke ertetzi nababe, errexa dakebe, bañe iruitzen naikobela?eztet uste.
    ustet azken baten, txarrenak kantinera ta abanderada ateatzeyenan kontra daudenak dila, mujer objeto dala esateben oyetxek, zeba?eztet ulertzen, bakoitzek bere iritziye dake ez?naiduna eiteko aukerie. ta iñorri eze txarrik ite eztiyon bitarten...

    15.  beste azpeitiar neska bat - 2006-01-22 | 18:01
    Estitxukin ados nao eta baita ni neu idatzi dunakin. Tamborradie bea dala ustet esibisionista xamarra eta azkenaldiyen zirkue emateu. Emakumiek ertetzien alde nao ze danon eskubidie iruitzezat ertetzie. Nahi dunak ertetzie eta nahi ez dunak ez ertetzie, kantineratan berdin. Baño egiye da "mujer objeto" ematebela. Baño danan gainetiken errespetue eon behar dula ustet.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak