Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  "Ni neu"

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    "Ni neu"

    Anonimoak | Estitxu Elduaien |  2005/11/25  22:25

    Nire azken blogean jasotako erantzunak ikusita haserre, kezkatuta eta minduta pasatu ditut egun batzuk. Eta hala nenbilela, xabierdarren azken idatzia irakurri eta, hara, telepatia!

     

    "Nire hurrengo blogerako prentsatuta nuen gaia harrapatu didate", pentsatu nuen. Baina nik buruan nuen baino askoz modu txukunago eta egokiagoan idatzi dutela ikusi dut. Diplomatikoago. Eskerrak, nik gai honen inguruan duela pare bat egun idatzi izan banu dezente beroagoa izan baitzen testua. Euren blogean erantzutea pentsatu dut hasieran, baina barruan dudana kontatzeko idatzi eta idatzi hasi naiz, azkenean dezenteko txapa atarea zaidala konturatu, eta beno, euren tokia baino neurea erabiltzea txukunagoa izango dela pentsatu dut.

     

    Badakizue zertaz ari zaizen ez? Seudonimoaz, ezizenaz, gezurrezko izenaz, anonimoaz... blogetan eta uztarraia.com-en gehienek erabiltzen duten formulaz. Ez zait gaizki iruditzen. Niri horiek guztiak erabiltzeak ez dit inporta, baldin eta erabiltzen dituenak errespetuz eta irainik gabe erabiltzen baditu. Baina hemen nire blogetako testuak irakurri dituenak badaki horietako batzuk seudonimoa nirekin sartzeko erabili dutela. Hasieran nire paranoia bat izango zela pentsatu nuen, baina azkenean jendea ere konturatu da eta gaitzerdi.

     

    Ez naiz hemen biktimarena egiten hasiko, ezta gutxiago ere. Badakit sarritan neure blogerako aukeratzen ditudan gaiak "polemikoak" direla, eztabaida eragiteko modukoak. Eta hori nahi dut gainera, eztabaida sortzea, gure herrian jendeak zer pentsatzen duen jakiteko eta ezagutzeko, azken finean eztabaidak aberasgarriak iruditzen zaizkidalako. Nire inguruan ere ez dugu denok berdin pentsatzen. Eta eskerrak! Jesusss... zenbat diskusio izan ote ditugu etxean, lagun artean, lanean.. Batek hau eta besteak hori, eta batak besteak baino egoskorrago eutsi bereari. Uffaaa... baina denetarik hitz egiten dugu, bakoitzak bere iritzia bota, eta gero nahi duenarekin geratzen da norbera.

     

    Baina elkarren aurrean diskutitzen dugu, noski. Bakoitzak bereari harro eutsiz, inongo lotsarik gabe. Eta ez dakit ba, hemen anonimoak gezurrak edo bestelako insinuasio gaiztoak egiteko erabiltzen direla ikusten dudanean atzean ausardia falta dagoela iruditzen zait. Nire etxean DV sartzen dela esan zuen horri, adibidez, gustura esango nioke ea noiz eta nola ikusi duen, argi baino argiago baitaukat hori gezurra dela. Kalean batera eta bestera begira ibili naiz: "Hau izengo ote den? Keba keba"... "Uii... horrek raro beitzeizen"... "Ufaa ez ez, Esti, enparanoiatzen ai zea". Berak jakingo du zertarako egin duen, baina niri behintzat mina eta amorrua eragin dizkit. Aurreko beste hainbat kasutan gertatu den moduan.

     

    Baina, horrelakoetan egiten dudan moduan, amak umetan kazetari izan nahi nuela esan nionean esan zidana gogoratu dut: "Esti, lan hori oso kritikaue izen den beti eh?" 14 urte izango nituen. "Ba ez dit inporta" esan nion. Eta orain ere hala pentsatu arazi diot nire buruari. Nik pentsatzen dudana esateko lotsarik ez dut, neure izen, abizen eta argazki eta guzti. Izena ezkutatzen duen berak jakingo du zergatik egiten duen.

     

    Ba hori, hurrengoan eguraldiaz hitz egingo dudala agian. Polemikarik ez sortze aldera edo. "Asteburuan elurra egin du..." adibidez. Eta, hala... hor hasiko dira "ni neu" delako batzuk: "Elurre? Hik botatzeitun txorradak. Elurre ezten hori, nere ustez txingorra den, baño pixket zabaldute". Beste batek berriz: "Hi han eon al hitzenan ba zuzen-zuzenien ikusteko? Pello Zabalak esandakuekin baieztapen geyegi eiten ditunela usteñat"... Eta beste batek, "Ni seguru natxion hire etxien eztula elurrik iñ. Han euzkiye. Ez hik emanda, noski, baño euzkiye".

     

     

    1.  Patxitrapero - 2005-11-26 | 02:53
    Idatzitakoak pisu astuna hartzen du benetan. Itzaletik intentzio txarrez botatakoak ordea, berez, oso ekintza arinak-pisugabeak dira. Koldarrak nekez egiten baitu zaratarik, berak bakarrik, artalde baten babesean ez bada; nekez ematen du pausu erdi bat aurrera, izaten da kapaz bere burua pittin bat arriskuan jartzeko, hain da ahula, hain bildurtia.

    Neuk horrexen kezka neukan ba, erantzunak jasotzeko aukera itxita izan nuen garaian, hasieran. Gerora iritziz aldatu nuen, pentsatuz, irabazteko gehiago nuela galtzeko baino. Eta halaxe da, ez al da hala?

    Animo ba Estitxu! Zorionak blogarengatik,lasaitasuna, eta umore ona!



    2.  mila - 2005-11-26 | 16:03
    Gure bizitzako arlo guztietan
    Topatzen gera klase guztietako jendeekin
    Eta denak ez ditugu izaten parekoak
    Horregatik Estitxu ez harritu
    Blok zabal honen bitartez aurkitzea bat edo beste
    Zuri, edo zer gairi buruz, bere “venenoa” botatzeko modua
    Baina horren gainetik egon behar zera, bestela beren jokoan eroriko zera, eta horren bila ibiltzen dira, aurrez aurre aurpegia emateko kapaz ez diren “personajillo” horiek
    Ez kezkatu eta gutxiago mindu ez dute merezi eta


    3.  madrildik - 2005-11-27 | 14:22
    Nire ustez ez diozu kaso haundirik egin behar horrelakoak botatzen dituenari, hori egiteak dagoeneko nolako "pertsonaiaren" aurrean gauden erakuzten du.Kazetari bezala jakin badakizu jendearen aurrean jartzen zarela, aktore bat antzerki baten bezala, eta jendea alde eta kontra izango duzula beti. Gai polemikoak azaltzen dituzula? ba segi horrela, horrelako gaiak bai dira jendeari pentsatu eta diskutitzeko aukera ematen dizkigunak, errespetuz baina tinko bakoitzak geurea defenditzen. Ziur ez zurekin ez jende askorekin askotan ez naizela ados egongo baina hori da interes duena, jendearen pentsamenduak eta iritziak irakurri eta, batzutan, autokritika egin eta konturatu guk pentsatzen genuena igual ez dela zuzena.
    Anonimatoari buruz Xabierren blogean idatzi dut nere ikuspuntua.
    Agur bat Madrildik eta segi horrela.

    4.  izkutuko bat - 2005-11-28 | 10:18
    Kaixo estitxu
    Aurretik esan nahi dizut, sentitzen dedala jaso dituzun irainak eta erantzunak. Irakurtzen nituen einean neuri zuzenduak izan balira bezela sentitzen nituen.
    Neuk beti izkutuan idatzi izan dut. Agian pentsatuko duzu koldar bat naizela horregatik, baino ni ez naiz holan sentitzen. Azpeitiko herriye oso kritiko txarra da eta nik ez nuen KAZETARI izatea erabaki, ADMINISTRARI baizik.
    Gustora ematen dut nire iritzia blogetan, izugarrizko ideia ona iruditzen bait zaidalako.
    Kontutan eduki, bakoitzak bere izen abizenak jarri behar bagenituzke blogen atalak ez lukeela horrelako arrakastarik izango, lepoa jarri!!

    Bestetik nere animo beroenak estitxu ta lehen esan nizun bezela, blogetako gatz eta piperra zera nere ustez.

    Agur bat.


    5.  Azkoitiarra - 2005-11-28 | 19:00
    Kaixo Estitxu:

    Zuri bi Xabierrek bezala, niri "ixkutuko bat" ezizenez idatzi duenak nik idatzi beharreko idatzi du.

    Ni azkoitiarra naiz, eta ez det nire izenarekin sinatzen, baina ez dut sekula iraintzeko aprobetxatzen tarte hau.

    Blogari interaktibitatea anonimatoak ematen diola uste dut, nire kasuan hala da behintzat.

    6.  osky - 2005-11-29 | 16:57
    Apa Estitxu!Beno,azkenengo iritziak ikusita debate berri bat iriki dela ikusi det; izena eman ala ez.Ni ez ematekoaren alde naiz,hor ikusten bait diot xarma.Gainera askotan Aitor edo mikel edo pello igual du, ez bait dakizu nor den. Anonimatoan idazteak gauzak lasai esatera laguntzen dizu.Baina nik bi "regla" jarriko nizkioke anonimatoa mantentzearren. Bat, beti izen berarekin firmatzea, adibidez neuk "osky" ezizena erabiltzen dut, eta bi beti errespetuarekin idatzi. zuek,bloglariak lasai idazteko guk jakin arren nor zareten.Ez kokildu Estitxu!Ta bota lasai esanberrekuek!

    7.  kuentue - 2005-11-30 | 09:31
    Nei etzait iruitzen hori jarri zunak iraindu zizunik.Diario vasco zure etxien sartzie esatie iraine bada...mesedez Estitxu kixkillosie ez izen.Polemika zalie zea, zeozeatik zea kazetariye. Ba orduen,jakin zure biziyen hori baino gauze gogorrouek entzun berkoituzula.

    8.  Madrildik - 2005-11-30 | 09:50
    Oskyrekin guztiz ados nago, seudonimo bera ibiltzeak azkenean identitate bat ematen dio idazten duenari. Mezuak utzi ala, pixkanaka pixkanaka bere izaera eta pentsatzeko modua erakuzten du, izena jartzeak sortzen duen urduritasun eta autozentzura gabe idazten bai dugu.
    Tristea da baino azken egunotan Estitxuri esandakoak ikusteak ez gaitu animatzen anonimatoa baztertu eta plazara geure izenarekin azaltzera.
    Dena den, segi horrela, eta aber noiz idazten duzun zerbait blogean.
    Agur bat Madrildik.

    9.  Kazetai bat - 2005-11-30 | 15:33
    7.ai
    Horrek ze esan nahi dik, kazetaye danak eozer gauza aitzeko prest eon ber dula? Etzitek hori bate juxtu iruitzen. Jode, ordun gure kontra dana libre? Kazetayek etzakek zertan polemika zalie izen. Kazetayek gauzak kontatzixkik, hori dek bere lana

    10.  7. na naiz - 2005-11-30 | 17:12
    Arrazoie daukek baino tipo harek esan ziyonaatik ola jartzie etzitek ondo iruitzen.Nei hori iraine etzitek iruitzen.

    11.  Igual - 2005-12-01 | 11:57
    Igual eztek iraine izengo, baño gezurre bai, ta intentziyo txarrakin esandakue. Estitxuk DV kritikau ta bere etxien hala sartzeala esan nahi zian ta hori hala izeteaz Estitxun izeteko erie kritikatzeko eo iraintzeko mouen ikusteiat nik. "Honek hemen hau esan te geo beak DV erosi, hau faltsue", bezela. Ta klaro, hori badekt irañe

    12.  iban - 2005-12-01 | 13:00
    Estitxuk dv-aren asuntoarekin kritika bat egin nahi zuen. Zera suposatzen da –gaizki suposatu ere–, blogera sartzen den horrek kritikaz hitz egingo duela, edo erantzungo, ez kritika egiteko zilegitasunaz. Bloga gauzak idazteko dago, eta, berez, hastea esaten "bakoitzak egin dezala nahi duena", absurdoa da. Inork ez du norberak nahi duena egingo duela auzitan jartzen, baina eztabaida bat plnteatzen da, termino seioetan egiteko. Batzuek ez dute, ordea, serio eta sakon eztabaidatzeko asmorik, eta, izengoitietan ezkutatuz, sekulako zentzugaberiak esaten dituzte. Estitxuren etxean dv sartzen den ala ez, ez da erabakigarria. Ez da Estitxu epaitzen dena.
    Dena dela, eztabaida hau bera ere zerbaiterako balio ote duen duda egiten dut: beti egongo da eztabaidaz erabat at bazterrak nahasteko gogoarekin idatziko duenik. Ezta aipatu ere, eta kitto. Ni, Uztarriakoa banintz, kendu egingo nituzke, eta kieto. "Eske Estitxuk...", kendu; "Bakoitzak egin dezala nahi duena, zuek al zarete inor hori epaitzeko?", kendu, eta listo. Norbaitek gure iritzia auzitan jarri nahi badu, iritzia bera emateko eskubidea ukatuz, ez dadila iritziak irakurtzeko blogera sartu. Ni ez naiz futbolera joaten albokoari esateko –balarria jateko– futbola herrriaren opioa dela. Hori uste badut –eta hori uste dut–, ez naiz zelaietara sartzen.
    Koherentzia kontua da. Baina horretarako heldutasuna behar da, eta, nago, iritzi emaile horiek falta dutena horixe dela, heldutasun minimoa; ez hau, baizik eta edozer eztabaidatzeko.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak