Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  'Pasion de ollagorras'

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    'Pasion de ollagorras'

    Ehiza | Estitxu Elduaien |  2005/10/28  20:10

    Espainiako telebista batean hain ezagun egin den telenobela izan daiteke.  Pasion de Ollagorras. Olaizola anai pilotariak protagonista direla. Halako txistea egin zuten duela gutxi Wazemank programan, eta niri grazia egin zidan.

     

    Baina ondo pentsatuta, izenburu horri bueltak ematen hasiz gero, ez dit hainbeste graziarik egiten. Izan ere, ezin dut ulertu ollagorrek, usoek eta basurdeek eragiten duten pasio hori. Izango du zerbait, inondik ere. Bestela ez litzateke hainbeste azpeitiar ehiztari egongo. Baina, nik, ezin dut ulertu.

     

    Hasteko, ilunpean ibiltzen da asko. Eguzkia bera irten baino lehenago. Eta horrek ze pasio izango ote du? Ez dakit, eh, baina imajinatzen hasiko naiz. Bota behar duzuna ikusi ere ez duzu egiten. Beno bai, hegaztiren bat bada bai, ilargiaren argiarekin, eta zerura begira. Baina nire moduko bista baduzu behintzat,  horrela ere gutxi. Eta basurdea bada, aurrean jarri arte ez, seguruenez. Eta bitartean, orduak ilunpean, ezer ikusi gabe. Jo batera eta jo bestera. Ni behintzat majo aspertuko nintzateke!

     

    Eta noski, une horretan beste pertsonaren bat parean bada ere, zail izango da bereiztea. Zerbait mugitzen dala, eta dale? Hori baino kontu gehiagorekin ibiliko direla sinesten dut, baina mendizaleren bat bada? Eta baserritarren bat? Asko ez dira ibiliko ilunpean, baina bakarren bat tokatu liteke.

     

    Ekologia kontuekin ere sartu ninteke. Animaliak hola eta hola hiltzeak zentzurik ba al duen ala ez eztabaidan.  Nire ustez, ez du zentzurik. Baina gero animalia haragia jateak ez dit inolako kontzientzia kargurik eragiten. Hipokrita bat naiz. Hori bai, kartutxoekin mendia zikintzeak bai ematen didala amorrua! Mendi buelta bat egitera joan eta zenbati tokitan perretxiku eta gaztainak baino gehiago ageri dira kartutxoak. Eta hori oso oso txukuna ez da.

     

    Aste buruan baserrira joango naiz lotara. Mendiaren erdi-erdira. Bake bila. Hori bai, tapoiekin sartu beharko dut ohera, bestela tiro hotsek mantsoagatik esnatuko naute. Eta gero tabernara joan eta ehiztari mordoarekin egingo dut topo, eta agian norbaitek harrapatutakoa jan ere bai.

     

    Ba hori, hipokrita bat naizela. Baina sarritan barruak gauza batzuk aldarrikatzea eskatzen didala. Gero ezer egiten ez badut ere.

     

     

     

    1.  Eperra - 2005-10-28 | 20:43
    Horri zuri batean elkarren ondoan kateatuta dauden izki eta hitzak irakurtzeak ze gozamen du? Zergaitk ezin ulertu beste bizio eta ohiturak? Gizarte eredu bakar perfektuak beldurra ematen du. Beti gurea ona eta bestearena ezin ulertu.
    Bizioak bai...inori kalterik egiten ez dioten bitartean.( Eta oilagor gizajoak...ahhh..eta zuhaitz gaixoa...) Sin amaiera. Gozatu eta utzi gozatzen.


    2.  ehiztaian neska - 2005-10-31 | 09:22
    Orain arte neuk ez nuen afizio hori ulertzen baino pixkanaka pixkanaka entenditu eiten dezu.
    Bezpera gauien mutilekin erten da zuri kaso einberrien ilargilei beire, ia ze egualdi eingoun eo birigarro hotsiken aitzeun. Oain bere aurpegiko ilusio hori kristona izetea.
    Ekologismo asuntue!!! Ba azken finien hauek puestuatik pagau eitebe ta organizadoriek izeteie arduradun txukun mantentzeko (kobrau eitebeta).
    Hori bai, mendira juteko neretzako garairik polittena udazkena danien, ikeraute juten naiz tirue hemen da han (egune tokatzeba). Hobe ez junda

    Baino bueno, bakoitzek afiziyuek dazkeu ta hauek eztigute entenditzen gu konprata jutegeanin hola nola ibili leiken; bata probau ta bestie probau. AH, bazpaene berriz lenokue probakot!!! Mareau eiteie


    3.  alambrex - 2005-11-03 | 08:44
    Ekologista omen zara eta ehiztarien aurkakoa nik zure pentsamoldea onartzen dut. Nere ustez ere animaliek errespetu gehiago merezi dute txantxagorri edo enarei tiro egitea ez da legezkoa. Baina euskal herriko ehiztari guztien aurka hasi aurretik azpeitiko "pasion de toros" hori okerragoa iruditzen zait.

    4.  erniotik - 2005-11-03 | 15:37
    jakin zazue ehiztarik izateiala azkenian ekologista haundiņak!!!

    5.  Erniotik idatzi dunari... - 2005-11-03 | 15:50
    Hori esplikauko faorez? Nolatan ehiztayek ekologista haundiņek?

    6.  MENDIZALE 1 - 2005-11-03 | 16:34
    NAZKIE EMATEN DU MENDIRA JUN ETA HAINBESTE KARTUTXO+BOTELLA IKUDTIE PUESTO INGURUN. BATZUK GARBIYEK IZENGODIEZ BAIŅO BESTE BATZUK GUARRO HUTSEK!!!!!!
    BEAIEN ETXIE EUKI BER HORRELA!!!!! EKOLOGISTA HAUNDIYENAK????

    7.  arma tiro pum - 2005-11-05 | 19:07
    Ni aurrekuekin guztiz ados. Baino halare nazkie baino geyo neuk potruek sentitzeitut lepuen, hainbeste tiro, hainbeste ardo ta JB botila, ta ni oinez onduen.
    Gero antimilitarrak gea, baino armazaliek.


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak