Azkeneko tragoa
Parranda diskotekak | Estitxu Elduaien |
2005/10/18
17:06
Unibertsitate garaiko lagunak izan ditut bisitan, asteburuan. Madrildik etorri dira horietako asko, eta betiko moduan, urbanita izatearen alde txarrak azpimarratu dizkidate. Eta “probintzietako herri txiki batean” bizitzearen onurak, ustez.
Zein polita den Azpeitia. Esan didate behin eta berriz. Xoxotera joan eta zein polita den hura ere. Zelako lasaitasuna somatzen den kalean. Zein berdea den ingurua.
Landetako errotondara iritsi arte. “Alaaa, zer egiten dute fabrika hauek hemen herri barruan? Eta INOX hori zer da, enpresaren bat?”. Kar, kar, parrez erantzun diet. Ezetz, diskoteka bat dela, baina itxita dagoela. Eta ez dut jakin zergatia azaltzen.
Exkerretegira joaten nintzen garaiak kontatu dizkiet orduan. Ez dira hain aspaldikoak. “Baserri batean zegoela diskoteka? Kar, kar… zuek bai ‘ruralak’”. Eta ni nahi badute barre egiteko, baina leporaino beteta egoten zela, eta bere zerbitzua ondo baino hobeto egiten zuela.
“Eta orain, nora joaten zarete?”. Ba egia esan, inora ez. Beno, asko, soziedadetara. Baina, horretarako eduki egin behar soziedadea. Beste batzuk etxera joango dira, bakanen batzuk. Eta askok kotxea hartuko dute. “Alde honetan kotxea hartzeko ohitura handia duzue, eh, edanda egon arren. Jende asko hil da istripuan, ez?” Noski. Autobusa ere gustura hartuko genuke, edo trena, baita abiona ere. Baina horretarako egon egin behar.
Madrilen etxeetara joan eta han amaitzen omen dituzte parrandak. Ez da ideia txarra. Noski. Baina horretarako etxea ere eduki egin behar. Eta bizilagunik gabekoa, ahal bada. Bestela agoazila ate joka.
Eta nik larunbatean 8. mailako ikaskideekin afaria daukat. Non hartuko ote dugu azkeneko tragoa?
|
1. Ni - 2005-10-19 | 09:15
Azpeititik Eibarreaino autobuse eoten zapatu gauetan 2 eo hiru ordu desberdinetan. Zestura igual ez baino. Gainea debalde.
2. madrildik - 2005-10-19 | 10:10
Madrilen bizi naiz eta parranda kontuetan bere abantailak baditu, alde batetik milaka leku ertetzeko (denek topatzen dituzte hemen gustoko lekuak) eta garraio publikoa gau osoan : metroa 1,30 arte, gero gautxoriak ( ala deitzen diote gauean dabiltzan autobusei), taxiak eta goizeko seiretan berriz metroa... bestetik ordutegi logiko bat, 6retan ixten dituzte taberna gehintzuenak.
Etxeetan bukatzeko ohiturarik ez dago ordea, etxea erten baino lehenago erabiltzen da, han gerau ta lehenego tragoak hartzea oso arrunta da ( izanez 7 eur o balio ditu kopa batek) edota etxean festa egitea, baina gaua etxe batean bukatzea oso arraroa da... beste arreman sozialak jorratzeko ez bada behintzat..
3. Batzuk bai - 2005-10-19 | 12:15
Nik ere lagunak ditut Madrilen eta egia da parrandarako askoz aukera gehiago dagoela. Baina baita etxean bukatzekoa ere. Ni hara joan naizen aldiero, norbaiten etxean bukatu dut, tragoak hartu eta musika entzuten. Eta ez ez, ez dut bestelako harreman sozialik egin! Sexu konturik ez behintzat. Han ere ez
4. ta oaingo gaztiek - 2005-10-19 | 12:57
azpeitiyen juergie eitie, estitxuk esanda bezela, 3.30tan soziedadea jutie da. Baino soziedadea jute geanak, normalien edade batetik aurreakuek gea. Oaingo gaztiek, gauien 12k aldea azaltzeie kalea. Ta ze disfrutatzedebe ba? Gu behintzet oaindikene 7ak aldea prepoteue eitea erten ta 3.30etxea junber badare, kalie gehio gozaute jutegea.
5. Nik - 2005-10-19 | 14:35
Ba ni joan den aste burua madrilen pasa nuen,juerga irten ginen eta 4rak aldera etxera joateko taxi bila hasi Gran Via inguruan,kriston euri jasa eta taxiak paso egiten zuten.Azkenean 2 ordu pasa ondoren metroa ireki zuten eta hura hartu eta buzti buzti eginda etxera.Gautxoriak izango dira,bainan guk ez genituen ezagutzen....
Nik aukeran nahiago azpeitiko juerga
6. harrituta - 2005-10-19 | 17:16
Ni harrituta geatze naiz jendiek ze berandu ertetzeun kalea! Tabernak goiz iste baldimaie, ez ba 12tan erten kalea!
7. madrildik - 2005-10-19 | 18:34
Eske ordu hontan ta Gran Vian ezinezkoa taxi bat hartzie, taberna askok ordu hortan ixten dituk eta ordu hortan onena pixka bat jarraitzea juergan edota Castellanara oinez jun ta han mordoxka earra pasatzen dituk...edota Puerta del Sol-en edota Cibelesen busa hartu...
8. San miguel - 2005-10-19 | 19:39
Inox irikibe aldebe?
9. Alanbrex - 2005-10-20 | 09:15
Gau motz iten zaizula emateu ba urrena afaia inbearren bazkaia in beharko zu.
10. Entzundakoa - 2005-10-20 | 12:59
Nik beste zeoze re aitu det. Jende asko tabernak itxitakuen Larrea jute omen da. Hango tabernie zabailik eote omen da ta. Harritua gerau naiz, oso.
11. 5ak 7ri - 2005-10-20 | 13:24
Eskarrikasko,baino nik bate ohiturarik ez diat Madrilera joateko,eta beraz nahiko galduta ibili gintuan.Halare,urrengoan......abisatuko diagu informazioa jasotzeko nola eta noiz joan tokietara.ESKARRIKASKO,eta ondo izan.
12. larrea? - 2005-10-20 | 18:56
ze neskak e bai? ori interesantie izengoa, dakiyenak esatie ia neskak azaltzeien
13. tabernayentzat - 2005-10-20 | 19:44
hor batek esan du gaztiek berandu ertetzen deula juerga... normala, atsaldeko 6tan asten bagea juergan ba... 100 euro gastau berko gendun eta nik behintzet ez dauket horrenbeste. lotsagarriye da azpeitiko tabernak dazkeben preziyuek, beste herriyeta jun eta askoz merkio, gero gainea kejau eiten homen die jende gutxi dabilelako... ba izen pixket listo, jeitsi preziyuek ( zuritue 65 eta ez 90 ) eta hobeto ibiliko zeate
14. Oilo Sorora're bai - 2005-10-20 | 20:07
Eta nik badakit jende bat Oilo Soro soziedadera joaten hasi dela taberna itxitakuen.
15. 65 xentimo ?????? - 2005-10-20 | 23:03
Zuritue 65 xentimo nun ???
16. sozidadiena - 2005-10-21 | 07:56
Sozidadeta jutie oso idea ona ek,ze juergi zegitzeaz aparte,
leku hori soziyuek emate abe,ordun arau aldetik eo ta
tragu aldetik kriston aldi zeok.Madriden hori pentza ezine
izengo uan,kuadrila batek eo laun talde batek gran vian
locala eukitzi juergi jarraitzeko.Hori bizi kalitati dek.
Madrden leku asko eongo ituk juergintzat baino jendi
an askosez seriyuo ibiltzek,pixket cargaute eon ezkeo
ya local arduradunek marginau bat bezela tratatze abe
kientelie,baino hori kriston gauz absurdu dek,ze beayek
dituk erateko localak ipintze itubenak.Amen oso cargaute eon da
tabernariyek ondo enrollatzeituk,ze festin punttu obeto
atze zoabe,ez madrilgo arau oyek bezela.
Ni madridea bi eun juerga jun ta atosiga ite zik.Juergi
bakoitzek bila ber dik bakoitzek nahi duna iten ta aurkitzen
madridea jun be,beste konportamendu bat izeteko an.Danok
azpeitiyen geure benetako rollue atako bagenduke ez
gineke jungo madridea an beste modu baten desfazatzea.
17. osky - 2005-10-21 | 10:39
Ezin dek konparau azpeitiko ta madrilgo juerga!bi gauz desberdin dituk.Hemen betikuk ibiltze gaituk ta leku berdinetatik.Han berriz urte osun ibili leikek parrandan ta bi aldiz sartu gabe taberna berdińien.Etzik irutzen madriden pedo ezin dekela ibili lasai tabernetan.Hori lekuen arabera dek!ni ibili naukenin kriston mozkorrakin lasai ibili gaituk,ta tabernatan segurataik etziok,baino diskoteka batea baldin baue royo desberdine dek,han lokal handiyetan etziok hola ta hola ibiltzeik.
Gainea hemen tope desfasatze baiz,hurrengo egunin herri osu e zakik ze ibili haizen!
18. madrildik - 2005-10-21 | 10:56
Ez huan konparazio bat, guztiz desberdina baituk, Estitxuk idatzitakoari nere ikuspuntua ematen nion, besterik ez.
Bestaldetik bosgarren erantzunari fijo urrengo baterako laguntza edo informazioa behar badu Madrilen eskatu lasai.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|