Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Hispanitatea, Guardiaz Zibila eta Elosuko feria

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Hispanitatea, Guardiaz Zibila eta Elosuko feria

    Urriak 12 | Estitxu Elduaien |  2005/10/11  16:44

    Urriak 12. Hispanitatearen eta Guardia Zibilaren eguna omen. Euskal Herritarrok ez ei dugu ezer ospatzeko, eta lan egun normal gisa lan egiteko eta eskolara joateko deia egin dute hainbat erakundek.

    Gure garaian ere protesta egindakoak gara. Gogoratzen naiz batxilergoan genbiltzala urriaren 12an manifestazioak nola egiten genituen. Klasera ez ginen joaten, orduko Karmelo Etxegarai ikastolako zuzendaritzak baimenik ematen ez zuelako agian. Edo beste gisa bateko ekimenak antolatzen zirelako, ziurrenik. Baina bai, protesta egiten genuen: goizean manifestazioa egiten genuen Azpeitiko kaleetan, ordubete inguruan edo. Eta gero jai!

    Eta ni gustura. Aitortu beharra daukat. Izan ere, niretzat urriaren 12 hispanitate eta guardia zibilaren eguna baino, Pilarika eguna izan da beti. Elosuko peri handiaren eguna. Aita bertakoa izaki, ume-umetatik joan izan naiz peri egun handi horretara. Eta batxilergoan hasi nintzen arte, urteko festa egun politenetarikoa izaten zen niretzat. Hango ganadua, hango arropa postuak, hango taloak, trikiti doinuak… Hispanitatearekin zerikusi gutxi, eta Guardia Zibilarekin gutxiago, gonbidatu gabe ezkutuan joaten ez badira behintzat.

    Iaz ez nuen joaterik izan. Baina aurten bai. Izan ere, Berria egunkariaren izaera halakoa izanda ere, urteko egutegian oraindik ere urriaren 12a jai egun moduan ageri baita. Eskatu dugu langileok hori aldatzea. Nik neuk ere bai. Eta aztertuko duela esan du zuzendaritzak.

    Baina bitartean, eta aurten jai tokatzen zaidanez, Elosuko perian izango naiz. Ganadua, arropa postuak, txaloak eta trikiti doinuak gozatuko ditut. Bertako Ixaun jatetxean lan egitea ere tokatuko zait. Baina gustura ibiliko naiz. Eta seguru, oso seguru, ez naiz hispanitateaz ez guardia zibilaz akordatu ere egingo…

     

     

    1.  gu lanea - 2005-10-11 | 16:54
    zubiola lanea, ez dugu ezer ospatzeko!

    2.  joxe anotonio ibarguren agirregomezkorta errotaberrigoikoiturribehekoetxea - 2005-10-19 | 09:19

    gustatu zait baina ez zait gustatu



    3.  alonso - 2005-10-19 | 09:20
    fernando campeon del mundo!!!!!!!!!111renault d

    4.  renault - 2005-10-19 | 09:21
    d renault

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak