Zestuarren diruarekin egindako futbol zelaia?
Futbol zelai berria | Estitxu Elduaien |
2005/10/6
15:31
Ez dago “atzerrian” azpeitiar izatea baino gauza nekezagorik. “Atzerri” hori Zestoa bada ez behintzat. Eta futbol zelai kontuak aipatzen badituzu are gutxiago.
Atzo bertan, Zestoako Laranjadi plazatik pasatu eta kartel bat: “Ez utzi golik sartzen”. Edo horrelako zerbait. Gerturatu eta, hara, Bagoaz herri plataformaren idatzi bat. Ez dutela onartzen Iraetan egin nahi den kirol gunearen gastu guztiak Udalaren gain uztea. Diputazioak Zestoako Udalari diru laguntzarik ez ematea onartezina dela, batik bat, jakinda Gipuzkoako gainerako herri askori diru ugari eman dietela. Eta adibide gisa Azpeitiko futbol zelaia. 65 milioi pezeta eman omen dizkio Foru Aldundiak Azpeitiko Udalari”.
“Buenoo, itzuli da gerrie”, pentsatu dut nire artean. Eta duela hilabete ingurutik (Azpeitiko futbol zelai berria martxan denetik) zestoarrengandik entzundakoak etorri zaizkit burura. Nik, hara joan eta zera esan nuen: “joe, azkar asko eiñ debe kanpofuola Azpeitin, ikusgarriye gañea”. Eta bueno, esan banuen esan nuen. “Hori gure diruakin eindako kanpofuola da”, batek. “Bai, zestuarran diruekin”. Eta ni aho zabalik. “Ze esaten ai zeate?”. Eta baietz, Iraetan futbol zelaia egiteko lanak geldituta daudela bukatzeko dirurik ez dagoelako. Zestoarrek zergak igual-igual ordaintzen dituztela baina gero diru hori Azpeitira joten dela, Azpeitian dagoeneko badagoela nahikoa futbol-zelai eta Zestoan bakarra dutela eta halakoxea…
Horiek entzun eta niri azpeitiar harrotasuna piztu. Azpeitiarrok ez dugula errurik Zestoako Udalak diru gestioak ondo egiten ez baditu, guk ez dugula horrek kulparik…
Neure buruak harritu ninduen, eta neure buruari esan nion.“Esti, ze ai haiz, kanpofuola defenditzen? Heuk esan ez hunan ba aurrekuen lotsagarriye dala gauza batzutako ze azkar gastatzeun dirue Udalak, kanpofuolan partez polideportiboko dutxak konpontzie hobe zebela ta beste hainbat kontu?”. Baina, noski, zestuarren aurrean nola onartu hori?
Ba hori. Jakin dezazuela zestuarrek zer pentsatzen duten. Honetaz lasai idazteko esan didate. Defendituko omen dute euren jarrera. Ni, badaezpada, isildu egingo naiz. “Atzerrian” azpeitiar bainaiz.
P.d.: Axkoitiarrak ere ez omen daude oso gustura Azpeitiko futbol zelaiarekin. Hala dirudi behintzat www.uztarria.com/albistiek/1128510061 irakurrita.
|
1. azpeitiar bat - 2005-10-06 | 18:57
75 milioi euro??
hor ustet akats bat daola ,ez?
hori ez al da exageraue kanpofuol batentzat???
2. akatsa ez disparatie galanta - 2005-10-06 | 20:17
ikiarriye dek oi horreatik, 12mila milloi pezeta pasa dek oi usteat behintzet, diru horrekin pentsatzeat nik beste 10 kampo futbol holako jartzi eongo litzekela
3. trumbo - 2005-10-06 | 23:41
Ni zestoarra nauk. 1997'an diputazioak 61milloi pezta onartu zizkian kanpo futbola egiteko orain dagoen leku bertan gero aztarna prehistoriko batzuk azaldu zirela eta Eusko Jaurlaritzak debekatu egin zuen. Diputazioak zioen lehengo lekuan edo batez. Jaurlaritzak orduan batez. 2003.an laguntza kendu zitxiun azkenean nora joateko? Azpetira noski. Nik ez diat esaten lapurrak zaretela baizikan eta gu baino espalituagoak. agur.
4. Estitxu Elduaien - 2005-10-06 | 23:45
Esto... barkatu. Deskuidatu egin naiz. Hobe bai 75 miloi euro balira. 65 milioi pezeta omen dira. Izan ere, badakizue, azpeitiarrok bilbotarren modukoak omen gara eta...
Ba hori, barkatzeko nire lapsusa eta oraintxe bertan zuzenduko dudala...
Baina zestuarrek gauza bera pentsatzen jarraitzen dute, eh!</p>
5. joseba - 2005-10-09 | 16:13
Kontua ez da zestuarron dirua azpeitiarrek jaso dutela esatea. Kontua, azpeitiarrek, debarrek, eta kristo guztiak futbol zelai publiko bat egiteko Diputazioaren diru laguntza jaso ondoren zestoarroi zergaitik ez diguten ematen arrazoia jakitean datza. Eta horretarako zoritxarrez, ez dago Azpeitira jo beharrik. Herriko PNV-ek alderdi interesak medio, oposizioan zegoenean Zubiaurren egiteagatik beren burukideei diru-laguntza ez emateko eskatu zien Itaetan egin ez zedin. Orain ordea, Iraetan egingo da eta gainera diru-laguntzik gabe. Lotsa behar da gero, lehen ez emateko eskatu zutenek orain emateko eskatzea!Baina lotsa handiagoa behar da herri interesen gainetik alderdi interesak lehenesteko. Kontuak kontu etsaia etxean da eta ez kanpoan. Hori bai, garai hartan, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek diru-laguntza hori zestoara joateko erabakia hartu zuten,belarrezko futbol zelaia zutelako.Eta azkenean betikoa, batzuk dena eta besteek ezer gutxi, baina zoritxarrez bakoitzak bereari begiratzen dio hemen eta gainera aldemenekoagatik trufatzea ahal badu hobeto, ezta?
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|