Al aguazil....
Udaltzainak, munizipalak | Estitxu Elduaien |
2008/05/9
12:32
"Al aguazil, al aguazil, hay ke kortarle hay ke kortarle..." Majina bat aldiz abestu diegu kantu hori Tuli, Pastor eta konpainiei. Umetako kontuak dira, bai, baina hain umeak ez ginenekoak ere bai. Aguazil hitza hitzetik hortzera erabiltzen dudala esan zidan lehengoan irratian batek, eta hitz horrek frankismo garaiko pertsonai bat ekartzen ziola burura.
Ez ba. Nire kasuan guztiz kontrakoa gertatzen da. Aguazilak garai bateko udaltzainak ziren, gaina egungoak baino "entraņableagoak". Herrikoak, herritarrekin harreman zuzenagoak zutenak. Errieta egiten zizuten autoa gaizki aparkatuta zenuenean, aldrebeskeria bat eginez gero ere abixua ematen zizuten, eta maniobraren bat gaizki eginez gero kotxeko kapotan "ttak-ttak" jo eta "hori zein den eiņ, e!", esaten zizuten. Astunak ziren, bai, eta askotan multa jarri gabe ezin izaten zenien ihes egin, baina beno, traturako behintzat "familiarragoak" ziren.
Egungoak ez dira aguazilak. Udaltzainak dira, munizipalak. Azpeitiarrak, hiru edo lau bakarrik, beste guztiak nondik etortzen diren arrastorik ez. Autoren bat gaizki aparkatuta dagoela ikusi eta abixua ematen dutenak ia inorrez, eta ixil-ixilik inori ezer galdetu gabe multa jartzen dutenak ia guztiak. Bufff... konparazioak ez dira egokiak izaten, baina "poliziartuta" daudela esango nuke. Fisikoki ere konparatu besterik ez dago: gazteak, gorputz sendokoak eta landutakoa! Tokitan gelditu dira garai bateko txilbor borobildunak... Herrian disziplina bat jartzeko autoritate pixkat behar dela, bale, baina hortik azpeitiar normal baten gainetik daudela sinestea ere... munizipal horietako batek niri iaz esan zidan bezala: "kontra egiten hasten bazara Ertzainei deituko diet, puntuak kenduko dizkizut, eta autoritateari aurre egiteagatik isuna jarriko dizut". Eta hori guztia autoa doblefilan utzi eta une batean denda batetik sartu ertena egin nuelako. En fin...
Denak ez dira berdinak eta ezin dira zaku berean sartu, baina dioss, aguazilen falta dudala onartu behar dut. Oraingoei ere gustura abestuko nieke "al aguazil, al aguazil, hay ke kortarle hay ke kortarle..." baina seguru abestia ezagutu ere ez dutela egiten. Gainera, autoritateari aurre egiteak egun ekar dezaken kostua kontuan hartuta, barrutik kantatuta hobe!
Lotura zuzena |
9 erantzun. Azkena:
Ane | 2008-05-14 | 16:28
Aparteko "apagar extra"
Errenta aitorpena, zergak | Estitxu Elduaien |
2008/03/25
15:49
Gipuzkoarren herenak eginda jasoko omen dugu errenta aitorpena aurten. Hala jakinarazi du Diputazioak. Autolikidazio delakoak dira. Etxera korreoz bidaltzen dizkizutenak.
"Suerte earra!" pentsatu nuen nik neuk orain dela 4 urte horietakoa iritsi zitzaidanean. "Ezer in berrik ez". Eurek bidalitakoa hartu, internet bidez onartu, eta lixto. Gauza bera pentsatu nuen orain 3 urte eta orain 2 urte ere. "Delaostia".
Disgustoa gero etorri zitzaidan ordea. Orain urtebete ez zidaten bidali eta neuk joan behar izan nuen egitera. Joan naiz papel danak hartuta, egin didate, eta banindoala...: "aizu, hemen arazo bat dago". Aurreko hiru urteetan eurak eginda bidali zidaten deklarazioan erru bat dagoela, hipotekaren desgrabazioa gaizki egin didatela, eta gehiegi kobratu izan dudala. Ni harrituta. "Baina zeuek egin eta zeuk bidali ez didazue ba?". Bai baina batzuten hanka sartzen omen dute. "Igual" urtea bukatzerako aurreko hiru urte horietako diru hori itzultzea eskatuko didatela, gainera.
"Igual" ez, seguru. Urtarrilean iritsi zitzaidan. 1.500 euro inguru itzuli behar izan nituen. Eta orain arte itzuli ez izanagatik interesak ere kobratu dizkidate. Erreklamazioak jarri nituen bazter guztietan, baina alper-alperrik. Eurak erratu arren nik onartu nuela autolikidazio hori. Eta interesak ere ordaindu egin behar. Niri inork diru hori zor nuela jakinarazi ez arren, azken urteetan ordaindu gabe edukitzeagatik interesak ere ordaindu egin behar. Hala omen dio legeak.
Hilabeteak pasatu dira eta ahaztu bazait ere, haserrea berriro itzuli zait kanpaina berria badatorrela akordatzean. Alegia, autolikidazioa iristen zaizutenean badaezpada ondo konprobatzeko, Gabonak inguruan aparteko "a pagar extra" bat ez izateko. "Denok gara ogasuna" zioen lemak. Batzuk besteak baino gehiago garela dirudi.
Lotura zuzena |
Erantzun
Zezenaren hileta aprobetxatuz...
Karnabalak, Goenkale, Maria Luisa | Estitxu Elduaien |
2008/01/30
15:08
Euskadi irratian behin eta berriz entzun dut egunotan Azpeitiko Karnabalen iragarkia. Asteartean zezenaren hileta egingo da aurten ere.
Aurtengoa "berezia" izan daitekela bururatu zait. Zezenaz gain beste norbait enterratzeko proposamena egingo dut. Gure inguruan ez da giro: astearte horretan bertan, Goenkaleko Maria Luisa hilko dela esan dute, eta disgusto ikaragarria hartu duenik ere bada. 14 urtetan ia egunero afaltzen gurean izan den "kastako" emakumea hil egingo dela, alajaina! "Hori, hori, Maria Luisa, ez barkau!", sarri esaten zuen gure amama zanak. "Horrek jarrikoik ordena hor!", berriz, beste amama zanak. Gazteen batzuren "idoloa" ere badela badakit, baina, beno, badaezpada ez du izenik emango. Itziarko gaztetxean Goenkalaren kapitulo guztiak ikusten omen dituzte, eta Maria Luisak omen ditu fans gehien.
Karnabaletako programan honela jartzen du: "Beltzez edo lutoz jantzitako herritarren partaidetzarekin zezenaren hileta egingo da plazan". Maria Luisaren argazkia ere ateratzeko proposatzen dut nik. Kontxu Odriozola herritarra dugula kontuan hartuta, gainera, ez dugu aitzakiarik.
Horrelakoetan esaten den bezala: Maria Luisa Galardi. GOIAN BEGO!
Ondo pasau karnabalak!
Lotura zuzena |
Erantzun
Mahatsik xelebreenak
Urte berria, ETB, kanpaikada | Estitxu Elduaien |
2008/01/4
15:01
Mahatsarekin anekdotaren bat beti izaten da urte berria estreinatzerakoan. Etxe bakoitzean zeuenak izango dituzue, urteroko xelebrekeriaren bat. Baina aurten askok konpartitu izango genuen bat: San Mameseko irudia, hamar, beatzi, zortzi, .... hiru, bi, bat!.... ETB, ETB, ETB... ta kanpaien arrastorik ez! Mahatsak eskuan, danok elkarri begira eta ze gertatzen zen arrastorik gabe...
Gure etxean lehengusu baten erreflejoek "salbatu" zuten egoera. Mandoa hartu, katez aldatu eta Puerta del Soleko azken bostak entzun genituen. Komekokosa han mahats danak janda eta nik mordoa oraindik mahai gainean. Bakoitzak ahal zuen moduan jan genituen sobrak eta aurrera.
Baina onenak geroko espekulazioa izan dira. Inguruan entzun ditudan hoberenak bildu ditut hemen:
1. ETBkoek protesta egin nahi izan dute, kanpaikadak zuzenean ematen uzten ez dietelako. Protesta ekintza bat izan da. Gainera, are ausartago ibili dira, ze nahita Television Espaņolara egin dute konexioa inorri ezer esan gabe. (Hau nere familiako batena da, telebista katea lehengusuak aldatu zuela enteratu ez zen batena).
2. Euskal Herriaren egoeraren isla garbia da. ETBko buruen jarrera agerian gelditu da berriro ere: Independentzia eta euskal abertzaletasuna defendatu aho betez, baina gero, denak, Madrilen atzetik jartzen gaituzte. Baita mahatsa jaterakoan ere.
3. Egun horretan lanean ari zena honezkero langabezian da.
Bestelako espekulaziorik?
Urte berri on danoi!
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
garola | 2008-01-07 | 19:20
Zooozzoooakkk!
Futbol zaletasuna | Estitxu Elduaien |
2007/11/6
19:08
Zoozzoooakkk! Halakoak omen gara Azpeitiko futbol zaleak. Edo omen dira, ze, nire kasuan, Lagun Onaken partida bakar bat ikustera ere ez bait naiz joan. Beno, bai, behin, baina zestuarrekin, eta Zestoaren kontra jokatzen zuenean. Eta orduan ere ez nintzen Zestoako zale gisa joan eh, Zestoako zaleekin baizik.
Baina bai. Harritu egiten nau kontu horrek. Iraetako futbol zelai berriaren inaugurazioan izan naiz zubian, eta herriko festak ematen zuten. Zestoarrek badiote maitasun, zaletasun edo ezdakit zer berezi bat futbolari. Urteetan inguruko futbol zelairik "eskasena" izanda ere (azpiegitura aldetik esan nahi dut), beti beteta, eta zaleak beti taldearen atzetik, hara eta hona. Hooliganak diruditela esaten diet nik askotan.
Azpeitian, berriz, futbol zelai eder askoak bai aspalditik, baina Lagun Onakek ez du halako tiraizorik sortzen. Niri hala iruditzen zait behintzat. Uste dut garai batean zaleak erakartzeko ekimenetan ere erabili zirela zuzendaritzatik.
Ez dakit zergatik den. Gipuzkoan, orohar, Realeko zaletuak ere epelak direla diote bizkaitarrek. Ez dakit. Baina, eta kostatu egiten zait hau horrela esan eta aitortzea, baina zestuarren aldean, futbol zale ZZZOOOOZZOOOAK garela edo direla azpeitiarrak ezin uka.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Bartolo | 2007-12-19 | 22:05
Albiste zaharragoak »»