Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: leihoko-bertsoa

    ««Itzuli blog osora

    Azaroaren 25a

    Erniarraitzen leihoko-bertsoa | Erniarraitz |  2006/11/24  09:59

    Jipoi ta irain artean
    zenbat ubeldura,
    maitasuna aitzaki
    zenbat arrangura,
    biren kontua dela
    asko zabaldu da.
    Esan dezagun ozen:
    denona da ardura,
    hau dela emakumeen

    aurkako tortura
    .

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. German | 2006-11-25 | 11:36

     

    Hankaundi

    Erniarraitzen azken bertsoa leihoko-bertsoa | Erniarraitz |  2006/11/17  10:39

    Aurreko parke hontan
    obra da nabari,
    Hankaundi hor zela naiz
    gogoratzen ari.
    Monumentua jarri
    ospe duenari,
    Azpeitian zaleak
    badira ugari,
    zergatik ez eskaini
    bertsolaritzari?

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Azaroaren txanda

    Bertsoa leihoko-bertsoa | Erniarraitz |  2006/10/31  10:51

    Azaroaren txanda
    hasi den honetan,
    txerririk hil ez arren,
    hiru egunetan
    jai-giro sano eta
    euskaldunaz bertan
    gozatu nahi duenik
    balego zuetan,
    Errezila azaldu
    San Martin jaietan.

    Lotura zuzena  |  9 erantzun. Azkena: Motx | 2006-11-03 | 16:27

     

    Bertsozalea aurten

    leihoko-bertsoa | Erniarraitz |  2006/10/17  19:26

    Bertsozalea aurten
    txapelketa bada
    azaroan hasten da
    bertsoen parranda
    lehenengo saioa
    Orkatz tabernan da
    herriko gazteeri
    heldu zaie txanda.
    Azaldu behar duzu
    zalea izanda.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Motx | 2006-10-18 | 11:21

     

    Urria iritsi da

    leihoko-bertsoa | Erniarraitz |  2006/10/2  18:42

    Urria iritsi da
    hau da eromena
    udazken ikutua
    gauza nabarmena
    ehiztariak mingainez
    boteaz den-dena
    bestek perretxikutan
    omen dute sena.
    Nik ez dut ukatuko
    mahaian naiz onena.

    Lotura zuzena  |  12 erantzun. Azkena: Motx | 2006-10-06 | 13:04

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak