Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: leihoko

    ««Itzuli blog osora

    Ikasleontzat gertu

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/09/1  10:37

    Ikasleontzat gertu
    dago bukaera
    iraila ta tristura
    baitatoz batera
    oporrak ahaztu ta
    liburu artera
    geratzen den apurra
    gozatu topera
    eta hurrengoen zain
    geratuko gera!

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: turbix | 2008-09-03 | 23:39

     

    Hilabete honen zain

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/07/15  19:03

    Hilabete honen zain
    geunden luzaroan,
    festak gertuko zeuden
    guztion gogoan.
    Datorren asterako
    Santio ondoan
    eta San Inazio
    berriz hurrengoan...
    hila ondo bukatu
    parranda giroan!!!

    Lotura zuzena  |  12 erantzun. Azkena: turbix | 2008-07-24 | 20:09

     

    Ia iritsi arren laurogei urtera

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/07/1  16:50

    Ia iritsi arren
    laurogei urtera,
    plazarik plaza dabil
    goizetik gauera.
    Irrifarrez iristen
    zaigu bihotzera,
    gu negarrez uzteko
    ere gai da bera...
    Asmatuko zenuten
    Joxe Agirre da!!!

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. turbix | 2008-07-03 | 21:25

     

    Ekainak hogeita bat

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/06/16  12:44

       Ekainak hogeita bat
       daukat markatua,
       azkoitin elkartasun
       egunez hartua.
       Parranda ta borroka
       dijoa lotua
       ikus dadin herria
       dagola elkartua,
       presoei degulako
       guk zer eskertua.

    Lotura zuzena  |  10 erantzun. Azkena: Motx | 2008-06-26 | 12:54

     

    Udaberririk gabe

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/05/30  10:55

    Udaberriak berez
    dakarren lilura,
    aurten aurkeztu zaigu
    neguan modura.
    Non-nahi dugu lainoa
    non-nahi dugu ura,
    giro kaskarrak beti
    sortzen du tristura...
    Udaberririk gabe
    helduko da uda.

    Lotura zuzena  |  5 erantzun. Azkena: turbix | 2008-06-05 | 21:27

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak