Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: bertso

    ««Itzuli blog osora

    Emakumeon kezkak

    Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |  2008/02/29  09:25

    Emakumeon kezkak
    zortzian ugari
    baina handik aurrera
    ez dira nabari
    botoa emango nioke
    berritzaileari
    begiratzen jarrita
    munduari adi
    gure ikuspegitik
    aztertzen duenari.

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: turbix | 2008-03-02 | 20:43

     

    Hego-haizea

    Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |  2007/09/28  10:35

    Hego-haizea doa
    zuzen iparrera
    fruitu eta hostoak
    zuhaitzetan behera.
    Eguraldia berriz
    berotik hotzera
    hotzik ez pasatzeko
    hau degu aukera,
    manta eta arropa
    lodiak atera !!!

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: arrataburu | 2007-09-28 | 14:25

     

    Udara gertu dago

    Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |  2007/06/28  18:31

    Udara gertu dago
    ekaina da jada,
    laster helduko zaigu
    sargori bolada.
    San Juanetan hasita
    badago parada,
    herriz herri gozatuz,
    parrandaz parranda,
    festan ibiliz gero
    elkartuko gara.

    Lotura zuzena  |  10 erantzun. Azkena: Motx | 2007-07-04 | 17:21

     

    Hauteskundeen saltsan

    Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |  2007/06/19  14:00

    Hauteskundeen saltsan
    gabiltz Azpeitian,
    uste ez den emaitza
    baita agerian.
    Irudi desberdinak
    gure bekokian,
    zer pentsa ematen du
    nire iritzian
    sinisten ote degun
    guk demokrazian.

    Lotura zuzena  |  7 erantzun. Azkena: JUANTXO | 2007-06-22 | 17:13

     

    Bertso Aste 2007

    Astea bertso formatoan | Erniarraitz |  2007/02/22  15:08

    Bihar emango zaio hasiera aurtengo Erniarraitzen Bertso Asteari, Martitteko Jatetxea leporaino beteta, Andoni Egaņa eta Sebastian Lizaso kantari direla.

    Zein ote da bertsoen
    aurtengo feria?
    O 23n Martitten
    Bertso-afaria,
    M 2n Errezilen
    aproba berria,
    Txapelketa Azkarraren
    bertso-erromeria,
    M 9an
    azken oparia:
    'Gu eta Gutarrak'en
    labeko ogia.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak