Gaia: azken
««Itzuli blog osora
Ikasleontzat gertu
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2008/09/1
10:37
Ikasleontzat gertu
dago bukaera
iraila ta tristura
baitatoz batera
oporrak ahaztu ta
liburu artera
geratzen den apurra
gozatu topera
eta hurrengoen zain
geratuko gera!
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
turbix | 2008-09-03 | 23:39
Hilabete honen zain
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2008/07/15
19:03
Hilabete honen zain
geunden luzaroan,
festak gertuko zeuden
guztion gogoan.
Datorren asterako
Santio ondoan
eta San Inazio
berriz hurrengoan...
hila ondo bukatu
parranda giroan!!!
Lotura zuzena |
12 erantzun. Azkena:
turbix | 2008-07-24 | 20:09
Ia iritsi arren laurogei urtera
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2008/07/1
16:50
Ia iritsi arren
laurogei urtera,
plazarik plaza dabil
goizetik gauera.
Irrifarrez iristen
zaigu bihotzera,
gu negarrez uzteko
ere gai da bera...
Asmatuko zenuten
Joxe Agirre da!!!
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
turbix | 2008-07-03 | 21:25
Ekainak hogeita bat
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2008/06/16
12:44
Ekainak hogeita bat
daukat markatua,
azkoitin elkartasun
egunez hartua.
Parranda ta borroka
dijoa lotua
ikus dadin herria
dagola elkartua,
presoei degulako
guk zer eskertua.
Lotura zuzena |
10 erantzun. Azkena:
Motx | 2008-06-26 | 12:54
Udaberririk gabe
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2008/05/30
10:55
Udaberriak berez
dakarren lilura,
aurten aurkeztu zaigu
neguan modura.
Non-nahi dugu lainoa
non-nahi dugu ura,
giro kaskarrak beti
sortzen du tristura...
Udaberririk gabe
helduko da uda.
Lotura zuzena |
5 erantzun. Azkena:
turbix | 2008-06-05 | 21:27
Albiste zaharragoak »»