Gaia: Mendizaleetako
««Itzuli blog osora
‘Xapios’ taldea finalerdietara
Mendizaleetako saioa. Bertso-parranda | Erniarraitz |
2006/11/27
11:21
Azpeitian Mendizaleen tabernan jokatutako laugarren
kanporaketa ere aurrekoen bide beretik arrakastatsu eta jendez gainezka izan
zen. Eta Azkoitian Zurten bezala epaileei ez zieten lan erraza jarri
bertsolariek, bai kantuan erakutsi zuten parekotasunagatik eta baita bukaerako
agurretan lehenbizi kantatu zuten Xapios taldekoek beren burua galtzaile jo
zutelako ere, eta haiexek izan epaileen ustez aurrerako sailkatu zirenak.
Bertsolariek badakite hori ez dutela egin behar, baina behin eta berriz akats
berean erortzen dira. Bertsolariek nonbait beren barne-sentipenetatik epaitzen
dute eta epaileek haien ahotik irteten duena, hortxe diferentzia. Saio
parekatua izan zen oso lehenbiziko hiru ofiziotako lanetan. Bakarkakoetan hobeto
aritu zen XAPIOS taldea eta bukaerako puntutako lanean MIRUT hobeto. Kontuak
kontu azken epaia emateko bertsoan Ixabel Jauregik, …“Xapiosen kordadak /lortu du gailurra” bukatu zuen bertsoa mendizale-hizkera erabiliz, baina izan zen zalantza argitu gabe gelditu zen bat baino
gehiago. Dena den bertsorik txalotuenak lau oinak emandako biak izan ziren.
XAPIOS taldeko Silvia Etxanizek: burua, purua, helburua, ingurua hitzekin
bertso hau bota zuen:
Keaz beterik dago
gure ingurua,
bateko zigarroa,
besteko purua
Leihotik aterako
nuke nik burua,
itotzea ez baita
gaurko helburua.
Eta MIRUT taldeko Ruben Gorrotxategik: irrika, xirrika, errepika, korrika hitzekin botatakoa beste hau:
Ohera joan ginaden
presa ta korrika.
Beste gauz hortarako
bagendun irrika.
Zenbat gozatu gendun
elkarri xirrika!
Atzoko gaua nahi det
berriz errepika.
Finalerdiak honela gelditu dira, orain:
Abenduak 1, ETXE-AITZ (AZKOITIA): Gaueko 11:00etan
JOLIN:
- Jokin Uranga
- Lide Rekondo
- Nekane zinkunegi
XAPIOS:
- Xabier Azpillaga
- Jokin Sudupe “Pio”
- Silvia Etxaniz
Abenduak 15, TRINTXERA (ERREZIL): Gaueko 11:00etan
NESKAK:
- Leire Ostolaza
- Eneritz Arzallus
- Eneritz Artetxe
MAK:
- “Ministro”
- Ander Urbieta
- “Kurku”
Lotura zuzena |
Erantzun