Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Erniarraitzen

    ««Itzuli blog osora

    Agur herritar eta agur erbesteko

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa (oraingoz) | Erniarraitz |  2010/05/7  15:46

    Hauxe da leihoan jarriko dugun azken bertsoa, oraingoz.

    Aukera izan gendun
    pantaila pizteko,
    balio izan zuna
    bertsotan hasteko,
    berrehun bertso inguru
    batanaz besteko,
    iritsi da ordua
    leihoa ixteko,
    agur herritar eta
    agur erbesteko.

    Dena den, Erniarraizko kideok konpromisoa hartzen dugu, gutxienez, hamabost egunez behin baino sarriago artari honetan albiste eta datu berriak sartzeko.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Apirila da Aste Santuaren altzo

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2010/04/9  11:31

    Nahiz eta Gabonetan

    ia ginen atzo,

    pasa dira urtarril

    otsail ta martxo.

    Apirila da Aste

    Santuaren altzo,

    baina pasa ezean

    egun hauek mantso,

    ez ahal gera ariko

    zahartzen azkartxo.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Motx | 2010-04-09 | 11:57

     

    Jai egun asko degu jarraian gertuan

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2010/03/16  18:57

    Jai egun asko degu
    jarraian gertuan,
    San Jose, aste-santu,
    elkarren onduan,
    bakar batzuek fin-fin
    eliz-errezuan,
    gehienak hortik zehar
    bidaia santuan,
    denok batu gaitezen
    amaitutakuan.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Utikan negu beltza hator udaberri!

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2010/03/5  16:50

    Utikan negu beltza

    hator udaberri!

    Txoriak ari dituk

    kantu eta irri.

    Nonbait bake-doinua

    digu azken berri,

    nahiz zenbaitek nahiago

    oztopoak jarri,

    kukuak aurten behingoz

    dezala ekarri.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Denborak egiten du kalte ta mesede

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2010/02/15  10:11

    Denborak egiten du
    kalte ta mesede,
    zazpiehungarrenean
    bada hainbat jende
    Azpeitiaz poztua
    baina hala ere,
    uler ditzagun denok
    izan hainbat fede,
    akatsez ikasteko
    diren zazpi mende.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak