Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Auskalo Urriak zer

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Auskalo Urriak zer

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2009/10/2  17:11

    Udaran hartutako
    jai eta oporren
    ostean Iraileko
    aldapa zetorren.
    Krisiagatik aurten
    inoizko gogorren.
    beldur genion hila
    pasa dugun arren
    auskalo Urriak zer
    pendiente dakarren!

     

     

    1.  Bartolo - 2009-10-05 | 11:34
    hara eman nahi nuke
    nere iritzia
    aldapa gogorrena
    bada iritxia.
    Gure etorkizuna
    ez al da bitxia
    Umorez eta pozez
    egin irrintzia
    txapelketak estali
    dezala krisia

    2.  Motx - 2009-10-05 | 12:48
    Krisi arrastorikan
    ez da ez nabari,
    lehiaren kutsu horrek
    jartzen gaitu adi.
    Txapelketak beti du
    zalea ugari.
    Zestoan seirak bikain
    zitzaizkigun ari,
    baina gehio opa nion
    nik Gurrutxagari.

    3.  errezildarra - 2009-10-05 | 18:37
    Motxena irakurri
    ta ze kezka dedan,
    azalduz hasi nahi det
    berarekin teman.
    Gurrutxagai gutxitxo
    niretzat aukeran,
    eman zioten baina
    ez dakit nik zer dan,
    ez zuen egin edo
    ez zioten eman.


    4.  Motx - 2009-10-06 | 13:14
    Ondo ulertu duzu
    zuk nere ustea,
    baina nonbait nahi duzu
    adarra jotzea.
    Besteri ziri eta
    zeurea gordea,
    baina nahiko nabarmen
    daukagu ordea,
    esan gabe argitu
    baituzu zeurea.

    5.  Bartolo - 2009-10-07 | 13:21
    Zertan hasiko gara
    giroa berotzen
    norbere arrazoia
    besteenai lotzen.
    saiatu arren ezer
    ez denean lortzen
    Gurruk egin zuena
    nik ez det txalotzen
    egiten ez duenak
    ez baitu jasotzen

    6.  Motx - 2009-10-07 | 13:59
    Hiretzat ez zian ba
    hain ongi kantatu,
    epai-mahaikoek ere
    halaxe epaitu,
    eta puntu gutxitxo
    zizkian pilatu,
    baina bere lana nik
    nahi dit goraipatu,
    ta hurrengo fasean'e
    nahi nikek gozatu.

    7.  errezildarra - 2009-10-09 | 21:37
    Hurrrengo faserako
    zuk gonbidapena
    luza nahi zenioke
    baina, ai ze pena.
    Zeren da Gurru gabe
    joango da trena,
    nere ustez izango
    bai degu aurrena,
    kanporatze aurrean
    beharko zuena.

    8.  errezildarra - 2009-10-09 | 21:38
    Hurrrengo faserako
    zuk gonbidapena
    luza nahi zenioke
    baina, ai ze pena.
    Zeren da Gurru gabe
    joango da trena,
    nere ustez izango
    bai degu aurrena,
    kanporatze aurrean
    beharko zuena.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak