Zer botako zenduke sutan erretzera?
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2009/06/15
15:09
Ekaina ere badoa
jadanik aurrera.
San Juan bezpera dator
belaxe gainera,
sua piztuko degu
betiko antzera
eta horri helduaz
dijoa galdera:
zer botako zenduke
sutan erretzera?
|
1. manuel - 2009-06-16 | 23:32
Zerbait erre nahi zenduke
San Juan bezperan
eta galdezka zatoz
zer dagon aukeran
jende askotxo dabil
ikatzkin tankeran
ia geu erre gabe
kontserbatzen geran
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|