Maiatza agurtuta horra hor, Ekaina!
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2009/06/3
08:48
Maiatza agurtuta
horra hor, Ekaina!
Ez al da datorrena
urtaro bikaina?
Arropaz bezain arin
diruz gabiltz baina,
jakingo dugu horri
aurkitzen ordaina,
senak aditzen baitu
nonahi jai-usaina.
|
1. Bartolo - 2009-06-03 | 13:26
Ekaina aurkeztu da
hil onenen pare
eguraldi ederrez
zalantzarik gabe.
Nahiz neurria hartzea
zaila den halare
ezin gaitezke egin
jan askoren jabe
len ere mitxelinez
osatuta gaude
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|