Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Kaixo irakurlea eske natorkizu

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Kaixo irakurlea eske natorkizu

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2009/05/20  10:08

    Kaixo irakurlea
    eske natorkizu,
    zeren internetikan
    eskura badezu,
    Uztarria.com
    klikatu ezazu,
    Erniarraitz blogeko
    orrian naukazu...
    irakurri ta gero
    erantzun zaidazu!!!

     

     

    1.  JUANTXO - 2009-05-25 | 10:32
    Bertso txukuna dela
    garbi ikustea,
    neurrian zuzen eta
    hitz gozoz betea
    irakurri dut eta
    nahi nun esatea
    erantzuna nahi dezu
    bertsoz ematea
    zer nahi dezu laguna
    nik erantzutea?

    2.  manuel - 2009-05-25 | 19:46
    Erantzutea utzi
    ohidet gerokotan
    nahizta tentazioa
    eduki askotan
    banator baratzea
    jorratu asmotan
    hitzak imajinatuz
    botoien borrokan
    publikorik ikusten
    ezten plaza hontan

    3.  xabier - 2009-05-25 | 19:53
    Irakurleoi zatoz
    eske idazteko
    Erniarraitzko bloga
    degula tarteko
    ta Juantxok galdera nahi
    du erantzuteko
    langabezian zaude
    gehienen antzeko
    hemen hamarterditan
    bertsoa jartzeko?

    4.  JUANTXO - 2009-05-26 | 16:48
    Lan askorik ez degu
    ez det ukatuko
    gaitz hori degu jada
    denontzat gertuko,
    askoren beharrikan
    ez det agertuko
    baina honela ez deu
    luze jarraituko
    bertsotako umorea
    ez ahal deu galduko?

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak