Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Garratz etorri zaigu aurten apirila

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Garratz etorri zaigu aurten apirila

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2009/04/16  11:56

    Garratz etorri zaigu
    aurten apirila,
    eraman digulako
    lagun zar hurbila.
    Bertso munduak jaulki
    duen malko pila,
    biharko itxaropen
    bihurtu dedila,
    agur maixu haundia
    eta esker mila.

     

     

    1.  laxaro - 2009-04-16 | 12:00
    Joxe Lizasoren hiletan kantatutako bi bertso aurkitu ditut sarean eta norbaitek ezagutuko ez balitu ere, hara hemen:

    2009-04-02 AZPEITIA
    JOXE LIZASOREN HILETAN

    XABIER EUZKITZE
    Bertsolarien kabi honetan
    Joxe zu zintugun buru,
    zeinek izan du zuk aina bizi,
    zeinek zuk aina inguru.
    Azken punturik pentsatu gabe
    alde egin duzu seguru,
    bri-brau joan zara, ta zure hutsak
    umezurtz utzi gaitu gu.
    Agur nagusi, beti amodioz
    gogoratuko zaitugu.

    Doinua: Benito Lertxundiren “Itsasoari begira”.

    XEBASTIAN LIZASO
    Argitik ilunpera edo
    ilunpetikan argira,
    hildakoa nora doa,
    askon galdera hori da.
    Itzal-ezina ordea
    bertsotan zendun distira,
    senar, aita, aitona on,
    gizon oso bat guztira.
    Bazoaz baina ez urrun,
    gertu, Txillarramendira,
    mutiko zinen garaian
    bizi zinaden tokira,
    zure errautsak haizetan
    hantxe ibiliko dira,
    han hartu zazu atseden
    Azpeitiari begira.

    Doinua: Habanera


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak