|
1. turbix - 2008-07-17 | 20:53
Uztaila etortzen da
festa giroz grabe,
ondo pasa nahi degu
ezta nobedade,
baina dena ez dago
orain gure alde.
Patrikak hutsak edo
zulatuta daude.
Parrandaik ein al laike
dirurikan gabe?
2. Motx - 2008-07-18 | 10:48
Jende askorengana
heldu da krisia,
aberats jendea're
kezkatzen hasia,
murrizten ari zaie
non irabazia,
baina jende pobreak
du ezin bizia,
horretan motz gelditzen
da demokrazia.
3. turbix - 2008-07-18 | 13:06
Aberats kontuenak
ez dio ardura,
aurten ez dute jango
gazteon kontura.
Zerbait gomendatzeko
garaia heldu da:
dirurik gastau gabe
pozik ta gustura,
eran dezagun denok
iturriko ura.
4. Motx - 2008-07-18 | 15:15
Turbixek egin digu
uran propaganda.
Urritu ote leike
zurrutan demanda,
hala ez da ibiliko
jendea edanda,
baina zail sinistea
egia esanda.
Nolakoa ote da
uraren parranda?
5. Motx - 2008-07-18 | 16:16
Alkoholaren kulturan
murgilduta gaude
sagardo, txakolina
ta ardoa lege,
zerbeza ta kubatak
parrandan errege,
urak badu berekin
hamaika mesede,
baina ur hutsez ez dabil
ziklistarik ere.
6. turbix - 2008-07-21 | 21:02
Urarekin ahaztu
resaka gogorra,
goizare izan leike
goxo ta jatorra.
Proba zazu behin behintzat
Motx-txo egoskorra,
baina kontuz ibili
bertsolai bizkorra,
senda ezina bait da
uraren moskorra.
7. Motx - 2008-07-22 | 17:17
Ez uste arren ni naiz
horen jakituna,
ezaguna zait alkol
gabeko eguna,
ez naiz festa-zalea
gauza ezaguna,
jasan zaila delako
xurrutan jarduna,
baina afari goxoen
egoskor laguna.
8. turbix - 2008-07-22 | 21:41
Uste det berriz hanka
sartua detela,
festa-zale ez zara
esango nun..., bela!
Espero zintudan nik
juergista itzela,
ez det esan nahi orain
neu hala naizela,
ze dena edaten det
nik ura bezela.
9. Motx - 2008-07-23 | 11:23
Negozio itzela
alkoholan ondoren,
ikusi festaz festa
hau nola dabilen.
Jende asko bizi da
sare hortan herren,
beraz motorran berri
jakin behar da lenen,
ze karburanterekin
dabilen ondoen.
10. turbix - 2008-07-23 | 21:23
Nik diesela daukat,
estua arnasa,
baina eztarritikan
urik ezin pasa.
Kalte egiten dula
hartu diot traza,
hortzak garbitzekore
likido eskasa,
hobe kalimotxua,
bestela Gin-kasa.
11. Motx - 2008-07-24 | 10:10
Kalimotxo, gin-kasa
nolako parea,
etzaituzte jarriko
lasai ta barea,
hoiekin zabiltzala
sarri da parrea,
baina biharamona
ohi dute errea.
Urarena beti da
aje dotorea.
12. turbix - 2008-07-24 | 20:09
Nahiz biharamunean
burua igurtzi,
ta penaz begiratu
bi poltxiko hutsi,
behin ondo pasatzea
ere ez da gutxi,
aukeran nahiago det
gaur gibela hautsi,
gaur egin daitekena
biharko ez utzi.
|