Ekainak hogeita bat
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2008/06/16
12:44
Ekainak hogeita bat
daukat markatua,
azkoitin elkartasun
egunez hartua.
Parranda ta borroka
dijoa lotua
ikus dadin herria
dagola elkartua,
presoei degulako
guk zer eskertua.
|
1. turbix - 2008-06-23 | 11:14
Elkartasunan eguna
ospatzen du hainbat herrik,
ta normala ere bada
badegu hainbeste zorrik.
Baina egun guztietan
egon behar da itzarrik,
eta hori ez du eiten
inguru hauetan sarrik,
bertso hau ez izateko
presoentzako alperrik,
ez izan elakartasuna
egun batean bakarrik!
2. JUANTXO - 2008-06-24 | 16:38
Motxek ez du jakingo
Eduardon berri
bertsorik ez bai digu
paintaila hontan jarri
Kanarieta junda
eguzki egarri
dena beztuko zaigu
buru ta belarri
oparirikan gabe
hura ezetz etorri.
3. Motx - 2008-06-24 | 16:58
Ongi diozun eran
ez nekien aurrez,
ondo merezia du
langilea denez.
Gizona osatzen da
lan ta atsedenez,
bapo ibiliko da
platanoa janez,
txisteak kontatu ta
parre eraginez.
4. Motx - 2008-06-25 | 12:37
Atsedenak biguntzen
ohi ditu gerriak,
jan-edanak asetzen
gose-egarriak,
pozik dagonak errez
jolas ta irriak
eta irudimenak
amets bihurriak:
asmatuko dituzte
numero berriak.
5. JUANTXO - 2008-06-25 | 18:33
Motx desmarkatutzen da
pausoan pausoan
naiz diximulatzen dun
hizketa gozuan
adarra jotzen dabil
bizitza osuan
ez det ondo ulertu
numero kasuan
lengoik ezin dutela
esan nahiko zuan.
6. Motx - 2008-06-26 | 08:35
Juantxo zertan sartu haiz
kontu horietan?
Asmo txarrik ez zoan
nere berrietan.
Ez haiz askorik fio
modu berrietan,
hamaika holako badek
gure herrietan,
heuk dena esan eta
neri errietan.
7. JUANTXO - 2008-06-26 | 11:25
Zuri errietan nik
ez dut nahi astea
bakar bakarrik sortu
naste borrastea,
zeinen bertsoak ziren
badezu ustea
eta hori nahi nuke
gaur garbi uztea
nire erru bakarra
emen idaztea.
Oporretan hor dabil
Eduardo laguna
eta gu haregatik
bertsotan jarduna
orain iruditu "ai"
8. JUANTXO - 2008-06-26 | 11:28
Oporretan hor dabil
Eduardo laguna
eta gu haregatik
bertsotan jarduna
orain iruditu "ai"
jardun hau lizuna
zuk bideratu dezu
gure erantzuna
zu ere bazerade
gu aiņa erruduna.
9. Motx - 2008-06-26 | 12:15
Motx arrazoirik gabe
jipoitu ohi dute,
nahiz ta berekin izan
hamaika bertute.
Une hontan gauza bat
argitu nahi luke,
"gure" atzean norbait
gorde duzu zuk'e,
asko okertu gabe
asmatuko nuke
10. Motx - 2008-06-26 | 12:54
Ez degu tipo txarra
bazter denak nahasten,
horren dotrinak ez du
zuzenik ikusten,
hargatik zuen nonbait
artaldetik irten.
San Juan ondoren ere
hori sua pizten.
Hola ez da samurra
pakeak egiten.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|