Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Udaberririk gabe

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Udaberririk gabe

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/05/30  10:55

    Udaberriak berez
    dakarren lilura,
    aurten aurkeztu zaigu
    neguan modura.
    Non-nahi dugu lainoa
    non-nahi dugu ura,
    giro kaskarrak beti
    sortzen du tristura...
    Udaberririk gabe
    helduko da uda.

     

     

    1.  arrataburu - 2008-05-30 | 11:18
    Giro kaskarra eta
    sartu zaizu pena
    hori omen euriak
    duen ondorena
    nahiz eta tristetua
    dabilen gehiena
    udaberria dugu
    fresko joan dena
    akaso aspaldian
    izan den onena

    2.  Motx - 2008-05-30 | 12:17
    Udaberrian gaude
    hau da bere data,
    zuhaitzak hostoz gainez
    nonahi txori kanta,
    zelaietan belarra
    ganaduen mauka,
    udaberriak utzi
    du bai bere marka,
    nahiz egun argietan
    eguzkia falta.

    3.  Motx - 2008-05-30 | 12:30
    Negu lehorrak utzi
    euri eskasia
    ta jende asko jarri
    kezkatan etsia,
    beraz ondo portatu
    da udaberria,
    bai oparo bota're
    uraren grazia,
    eguzkiak Ekaina
    du bere aldia.

    4.  Motx - 2008-06-02 | 11:09
    Ekaina zela nion
    eguzki-aroa
    ta eguzki-ametsetan
    hor nuen gogoa,
    euri jasak ordea
    itxi dit ahoa.
    Gure handi-usteak
    labur du zangoa,
    jakin beharko nuen,
    bai alazankoa!

    5.  turbix - 2008-06-05 | 21:27

    Euria ta txingorra
    ekainak aldera,
    martxa honetan leixte
    ito eingo gera!
    Hainbeste ur ber al tzan?
    Hori da galdera.
    Onena omen degu
    zaharren arabera,
    euria eta sua
    belaunetik bera.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak