Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  etika politika

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    etika politika

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/05/15  10:17

    etika politika
    saltsa mozioa
    hilketa gorrotoa
    mina akzioa
    bengantza justizia
    plana traizioa
    loiola gaitzespena
    konstituzioa
    abaildura nekea
    amorrazioa

     

     

    1.  Motx - 2008-05-15 | 10:54
    Indarran arrazoiak
    goitik du burua,
    bai minarenak ere
    bere esparrua,
    kondena da fetitxe
    kondena tabua,
    eta politikak noiz
    du bere ordua?
    Nonbait hau da euskaldunok
    daukagun patua.

    2.  Plaxentxi - 2008-05-16 | 12:31
    Mundu osoa gosez
    ta gudaz josita
    etika kontuekin
    ederki gabiltza
    botereak beti du
    azkenengo hitza
    etzaie axolarik
    besteren bizitza
    poltxikoak beterik
    ederki dbiltza

    3.  turbix - 2008-05-16 | 22:00

    Buruak martxa ein dio
    nere ustez EAJ-i,
    probokatu nahian heldu
    zentsuraren mozioai,
    bazekiten ez zirela
    hau-re irabazteko gai.
    Gauza bat eskau nahi diot
    (nonbait baldin ba), Jainkoai,
    ez genukela izan nahi
    guztiok elkarren etsai,
    ni behintzat haspertu naiz ta
    bizi nahiko nuke lasai.


    4.  xabier - 2008-05-17 | 19:30
    Berdin gabiltz Lazkao
    Txikin garaitikan?
    tamalez berdin gabiltz
    lehenagotikan
    `politikan ez dago
    ezer politikanī
    ta konponbidearen
    ustea dut kinkan
    agintzen ba digute
    espaiņiatikan


    5.  Zakeo - 2008-05-21 | 18:18
    Etikak hartzen gaitu
    guztiok menean
    eskubide guztiei
    dagokienean.
    Politikoek euren
    nahia zehaztean
    etika berezia
    dute aidanean:
    komeni dena eta
    komeni denean.


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak