|
1. AtxoPotorHaundiye - 2008-04-16 | 22:40
Batzuei loteriye
tokatu zakobe
ni asko pozte naiz ta
hala bada hobe
fatxada polita du
laupa bost kolore
pisua estrenatzeko
izangot ohore
lelengo narru xayu
zurekin Nagore.
2. turbix - 2008-04-17 | 00:52
Atxo potor haundiyekin
ni geratu naiz lotsetan,
alperrikan ari zera
denon aurren berriketan,
ondo entzun ezazu gaur
nik zer esan behar detan,
asmatu nahiko zenuke
Nagorekin zeozertan,
jarraitu ezazu lasai
neskatxekin ametsetan,
dudaik gabe eingo dezu
aurrena idi probetan.
3. AtxoPotorHaundiye - 2008-04-17 | 15:39
Ze idi ta ze Penotti
zer kristo, zer demoniyo,
zuk mutil nere onikan
ez dezu bate desiyo,
Esango dizut oraintxe
nik zuri, turbix, seriyo
zu bezelakuetaz ni
ez naizela bate fiyo
Etxea ikusi nahibazu
portaletik zaite iyo.
4. turbix - 2008-04-17 | 19:57
Penotti delako horrek
ez tit ezerre egin nei,
ta zuk-e hobe zenuke
kasoik ez ein holakoei.
Orain gure lengo gaira
zuzentzera eiten det dei,
ez takit ze_edade duzun
igual hamabost-hamasei,
berriz esplikauko diet
len ulertu ez dutenei,
“idi probetan” hori zan
idiya jo (pegar el buey).
5. Ander - 2008-04-18 | 14:50
Edadearen aldetik
motx xamar gelditu zara
mutur zikinan garaitik
aspaldi pasatu gara
egi haundi bat oraintxe
esango dizut nik hara
idiyarena neskatxak
egiten didala ri-ra
etxe berrian jotzeko
joango gera salara.
zeinen sortekoa naizen
tralarara-latralarara
6. Ander - 2008-04-18 | 14:51
Edadearen aldetik
motx xamar gelditu zara
mutur zikinan garaitik
aspaldi pasatu gara
egi haundi bat oraintxe
esango dizut nik hara
idiyarena neskatxak
egiten didala ri-ra
etxe berrian jotzeko
joango gera salara.
zeinen sortekoa naizen
tralarara-latralarara
7. Ander - 2008-04-18 | 14:52
Jarri egin behar nian, nahiz eta niri zuzendua ez izan.
8. Ander - 2008-04-18 | 14:54
bertsoa, puzkarra bezala, barruan gordetzea ez baita ona.
9. Motx - 2008-04-18 | 15:22
Dirudienez, norbait badabil
artaldetik aterea,
izen berria azalduko ta
haze nolako lorea!
"A.P.H."edo izen horrekin
azaltzeko korajea,
etxe faltaren kezka duenai
bai ekarpen dotorea.
Ez dut ulertzen delako honek
darabilen umorea,
txiste gatzikan gabea.
10. JUANTXO - 2008-04-18 | 15:56
Bertso kaxkar ugari
badet idatzia
alper alperrik hemen
hori ukatzia
baina hontaz eman nahi
nire iritzia
blog hau irekia da
libre aritzia
baina ez da komeni
hola zikintzia.
11. TxipliTxaplaPum - 2008-04-18 | 17:09
Gehiegira joan da
nere bromatxoa
etzait etxeik tokatu
ni bai ni zoroa
barkamena guztioi
ni naiz inozoa
barkamena berrize
bukau da jokoa
geizki eginak ahaztu
itxikot ahoa.
12. JUANTXO - 2008-04-18 | 19:51
Ahoa ixtekorik
ez degu aěpatu
gustokua badezu
bertsotan gozatu
baina hitz joko eta
esanak goxatu
zikinkeri horiek
hola ez kaleratu
juergan zabiltzatela
tabernan kantatu.
13. TxipliTxaplaPum - 2008-04-18 | 20:35
Arrazoia dezula
nik ezin ukatu
baino barneko sua
ezin menderatu
saiatuko naiz juantxo
bertsotan goxatu
neskatan ez baitegu
batere asmatu
uztarriari txat bat
diot proposatu
14. turbix - 2008-04-18 | 21:57
Pauso ona eman dezu
jokaera aldatzera,
barkamena eskau dezu
gizon jatorren antzera,
eta eraman zaitugu
izen hori aldatzera,
orain ausartu eingo naiz
konfiantzia hartzera,
eta animau nahi zaitut
bertso batzuk kantatzera,
Turbixen partetik behintzat
ongi etorria zera.
15. TxipliTxaplaPum - 2008-04-19 | 13:35
Ertera berde xamarrak
izan nituen haseran
baina zuzenduko ditut
denbora dijoan eran
etxearen kontuakin
txar jokatu nun jarreran
etxebizitza arazo
esan zenuten sarreran
asko balio dute ta
neretzat behintzat,aukeran
argia piztuko´te da
tunelaren bukaeran.
16. loa - 2008-04-29 | 21:57
APH horrekin
zenbat ikuskizun
beste blog baten ere
abixau zitzaizun
nola azaldu zeran
sarri horen lizun
etxean prezioa
omen dezu ixun
ea argi gehiago
burun pizten zaizun
|