Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Ikasleak, sendiak,

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Ikasleak, sendiak,

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/03/31  18:36

    Ikasleak, sendiak,

    zuentzat bertsoa,

    azken hiruhilekoa

    baitator beroa,

    nahiz aldapa ikusi

    latz ta nekosoa,

    ez etsi ekin gogor

    aurrera pausoa,

    uda_haseran hartzeko

    uzta oparoa.

     

     

    1.  Motx - 2008-04-01 | 15:52
    Hiru hilabetez lana
    gau eta egunez,
    beste hiru pasatzeko
    gero atseginez.
    Opor luzeak sarri
    kalabaza-minez,
    dirua behar eta
    eskura ezinez,
    ikasle askon bizitza
    hola da gutxinez.

    2.  turbix - 2008-04-02 | 20:55
    Alper alperrik ez eman
    liburuei mila buelta,
    ez dago zertan ibili
    beti beztuta kopeta,
    ez dago zertan entzunik
    horrenbeste berriketa,
    ez dago ze sufriturik
    gazteak zerate eta,
    zuen kezka baldin bada
    ekaineko azterketa,
    orain parrandan ibili
    ta gero egin txuleta!

    3.  Motx - 2008-04-08 | 17:39
    German aspaldi hontan
    ez zaigu agertzen
    ez digu arrastorik
    leku hontan uzten,
    baina gaur jakin det nik
    non zehar dabilen,
    Andaluzi aldean
    bazterrak ikusten
    eta Santiotako
    zezen-apartatzen.

    4.  Motx - 2008-04-08 | 18:09
    Zezenak izan baietz
    punta puntakoak,
    buru-tenteak eta
    bista onekoak,
    kontuz ibili leizke
    hoien toreroak.
    Korridak baietz izan
    sona handikoak.
    Dena merezi dute
    San Inaziyoak.

    5.  German - 2008-04-09 | 12:16
    Andreak esan zidan
    nonbaitera goazen
    eta Andaluzira
    heldu gara zuzen
    Motx zabaltzen ari da
    gure berri ozen
    egia da bai hemen
    bada nahiko zezen
    baina ziur ez dakit
    itzuliko naizen


    6.  Motx - 2008-04-09 | 12:33
    Zalantzan ote zaude
    itzuli ala ez?
    Nonbait hortik zabiltza
    eroso ta errez,
    baina etzaite ahaztu
    zu zeure lagunez,
    geure pasadizoak
    elkarri esanez,
    laster asteburu bat
    hor antola baietz.

    7.  German - 2008-04-09 | 22:17
    Hara Andaluzitik
    beste bat segidan
    hemen gabiltz guztiok
    festa ikusmiran
    ederki gozatuaz
    Sevillanan jiran
    zu re etor zintezke
    goitik behera di-dan
    jakingo bazenuke
    ze jatorrak diran

    8.  Motx - 2008-04-10 | 10:24
    Atsedena behar du
    lanaren nekeak
    ta Sevillan aurkitu
    atsegin-bideak.
    On egin dizu nonbait
    horko parajeak.
    Zezen-aukeran zion
    Motx, kaiku, dorpeak,
    zure zezenak dira
    adarrik gabeak.

    9.  German - 2008-04-10 | 22:04
    Hasi zenuen joskurak
    izan du etena
    beste aldera begira
    jarriaz antena
    baztertu duzu zezen
    lepo tenteena
    egin genun litekeen
    gauzik politena
    baina ezin det kontatu
    egindako dena.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak