Emakumeon kezkak
Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |
2008/02/29
09:25
Emakumeon kezkak
zortzian ugari
baina handik aurrera
ez dira nabari
botoa emango nioke
berritzaileari
begiratzen jarrita
munduari adi
gure ikuspegitik
aztertzen duenari.
|
1. Motx - 2008-02-29 | 16:19
Emakumeak sarri
ditugu albiste.
Inoiz alai jartzen nau,
sarriegi triste.
Gizon-ahotan zenbat
trufa eta txiste,
mundu matxista honek
menpe nahi zaituzte,
arrazoi duzue ta
matxina zaitezte.
2. turbix - 2008-03-02 | 20:43
Mundu puta hau, gainbehera doa
(egi oso nabarmena),
albisteetan nahastu ohi zait
neri sarritan barrena,
gizonak nola izan dezake
zu hiltzeko ahalmena,
Martxoak 8 badator eta
ea gelditzen den trena,
zu zarelako gure jainkoak
eindako gauzik onena.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|