Hauteskundeak datoz
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2008/02/15
18:42
Hauteskundeak datoz
eta, badakizu,
politikoek hainbat
besarkada, musu.
Ustez polita baina
zoriontsua zu
nahi duzunari edo
gustukoei, aizu,
botoa emateko
aukera baduzu.
|
1. Motx - 2008-02-18 | 18:33
Zapatero ta Rajoi
biak lehiakide,
Euskal Herria egurtzen
biak alafede!
Zirko honetan bada
hamaika titere,
baina guztiok ondo
nazkatuta gaude.
Ta hauteskunde kanpaina
blok honetan ere?
2. Motx - 2008-02-18 | 18:45
Horra San Balentin'e
pasatu berria,
ta ate-joka gogor
da udaberria,
zozo-birigarroek
duten aldarria,
nonahi agertzen zaigu
maite egarria.
Aipatze hutsak ere
sortzen du irria.
3. turbix - 2008-02-18 | 22:48
Ez al digu inorrek
gauza onik opa?
Ilegalizatzeak
ez al du inporta?
PP, PSOE, EA,
edo EAJ,
ezker aldekorikan
iņor ez dago ta,
hobe boto guztiak
zakarreta bota.
4. Bartolo - 2008-02-27 | 17:17
Tranpa ta lapurreta,
joku nabarmena
batzurentzako poza
besterentzat pena.
Batzuntzat garaipena
bestentzat kondena
bide hau ez al degu
hauteskundeena
gero egin dezaten
komeni zaiena
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|