Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Urteak itxura eskasa

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Urteak itxura eskasa

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/01/31  10:17

    Urteak hartu digu
    itxura eskasa,
    langileontzat dakar
    beste harri jasa.
    Zenbait kontu ulertzen
    ez baita erraza,
    ehuneko laua omen
    inflazio tasa,
    eta ogia igo
    da hamalau pasa.

     

     

    1.  Motx - 2008-01-31 | 10:44
    Pixka bateko bazter dezagun
    gure artetik negarra
    Santa Ageda, Inauteriak
    zabaldu ba irriparra.

    Ogia horren garesti bada
    irtenbide on bat horra,
    gastu guxio izan dezazun
    jan zazu beti gogorra.

    2.  Igor - 2008-02-01 | 05:44
    Azken hamar urtetan
    ibiliak gera
    jauntxo aberaskilo,
    burgesen antzera.
    Negua iristean,
    Baqueira aldera,
    Udaran Costa Rican,
    gertuenekora,
    noizbait bukatu behar,
    bukatu da bera.

    Erniarraitzek dio,
    inflazioa gora,
    egur lana hasi da,
    bera eta bera.
    Festak badatozenez,
    esango dut zera:
    Karnabaletarako
    "ahorro" aukera,
    kubatak utziz goazen,
    beltz batzuk hartzera.


    3.  turbix - 2008-02-01 | 11:42
    Soka lepoan estuturikan
    ze nolako presioa!
    Kontu-korronte gorri-gorria,
    datorkit depresioa,
    ogi bakar bat, 1 eta 20
    eiten du inpresioa
    igo egin da esnea eta
    arraultazaren prezioa
    neroni ere ai naiz sentitzen
    arraultzen "inflazioa".

    4.  turbix - 2008-02-01 | 11:44
    Soka lepoan estuturikan
    ze nolako presioa!
    Kontu-korronte gorri-gorria,
    datorkit depresioa,
    ogi bakar bat, 1 eta 20
    eiten du inpresioa,
    igo egin da esnea eta
    arraultzaren prezioa,
    neroni ere ai naiz sentitzen
    arraultzen "inflazioa".


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak