Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Danbor hotsak

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Danbor hotsak

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2008/01/16  10:48

    Neguko gau luzeak
    eta egun motzak,
    asko gaixotu ditu
    goizetako hotzak.
    Nahiz gabonak pasata
    hutsik diren poltsak,
    urrutira entzuten
    dira danbor hotsak,
    festak badatoz eta
    alaitu bihotzak.

     

     

    1.  Motx - 2008-01-16 | 11:20
    Zerk zirikatzen digu
    barnean bihotza
    eta hainbeste maite
    dugu danbor-hotsa?
    Jantzi nahiz formazioz
    militarren martxa,
    musikak berak ere
    badu hoien antza.
    Ai mundu militarra
    festa-gai balitza!

    2.  Ander - 2008-01-16 | 21:42
    Batzuek herrian ta
    besteak kartzelan
    malkoa erortzen zait
    hortan pentsatzean.
    Danbor hotsik ez dago
    espetxe hotzean
    zuekin gogoratuz
    jotake batean
    zuek beti zaudete
    gure bihotzean.

    3.  turbix - 2008-01-18 | 13:59
    Hasita gaude aspalditikan
    festa usaina sentitzen,
    baina festa hau, jende geyokin
    askoz hobe izango zen,
    beraz garaia heltzen denean
    ta hastean danbor jotzen,
    ahalik eta indar guztiaz
    jo dezagun ta jo ozen,
    espetxe denak apurtu eta
    herrira etor daitezen.



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak