Batean gosea ta
Erniarraitzen leihoko urteko azken bertsoa | Erniarraitz |
2007/12/28
19:09
Batean gosea ta
bestean gerria
askatasunik eza
tristuraz herria
tamalez betikoa
degula berria
naiz urte zaharra joan
da etorri berria
aldaketa haundirik
ez det igarria.
|
1. turbix - 2007-12-30 | 16:42
Zazpia joan zaigu,
heldu da zortzia,
urte txarra izan da,
nire iritzia,
gero ta euskaldun geyo
kartzelan itxia,
baina helbururaino
laister iritxia,
baietz belaxe lortu
INDEPENDENTZIA.
2. Bartolo - 2008-01-01 | 21:15
2007ko
amets denak junak
2008a
iritxi da jaunak
Goizero argituko
badigu egunak
Eskaera bakar bat
daukat nik, lagunak
noiz etorriko diren
falat zaizkigunak
3. Bartolo - 2008-01-01 | 21:16
Falta zaizkigunak dek E! Enteauko ziņeten baino. Izen e ordeņadora hauek...
4. Motx - 2008-01-10 | 15:20
Goikoak dion legez
gerra ta gosea
sarriegi ditugu
munduko legea.
Ez daukagu erraza
guk konponbidea.
Niretzat nahiko nuke
Turbixen fedea
ta independentzia
gertu ikustea.
Nahiz torturak behar dun
gaitzenetan gaitzen,
ez dakit esaten'e
ausartuko naizen.
Animaliei pizti
diegu guk deitzen,
baina gizakietan
dakusagu maizen,
zantzu garbiak nonahi,
garraixika ozen.
5. turbix - 2008-01-10 | 23:15
Arrazoi daukazu Motx
unea da latza,
tortura asuntoak
jarraitzen du antza,
Espainia aldera
okertuz balantza,
baina ez deu etsiko
ez izan zalantza,
geure herrian beti
izan konfiantza.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|